basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

snowboard-a albisteak

snowboard-a albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
19
martxoa
2022
Snowboard-a

“Askoz erosoago nago, pistan pozik eta ehuneko ehunean aprobetxatuko dugu”

Lucas Eguibarrek podiumera igo nahi du Veysonnazko Munduko Kopan Lucas Eguibarrek denboraldi gogorra amaitu nahi du postu on batekin Veysonnazko Munduko Kopan, denboraldiko eta Munduko Kopako azken hitzordu nagusian. Donostiarrarentzat urte zaila izan da aurtengoa, 2021eko Munduko Txapelketaz geroztik bizkarreko mina izan baitu. Dena den, azken egunetan hobeto dagoela dio. Egungo Munduko txapeldunak denboraldi nahiko […]

09
otsaila
2022
Snowboard-a

“Mahai gainean kolpea emateko gogoa dut”

Lucas Eguibar Basque Teameko snowboardlariak olinpiar loria bilatuko du gaur goizaldean Lucas Eguibar, snowboardcrosseko Munduko txapelduna, 2022ko Beijingeko Jokoetan urre olinpikoa lortzeko faboritoen artean dago. Proba gaur goizaldean jokatuko da Zhangjiakoun (sailkapena 04:15etan Euskadin, lasterketa 07:00etan). Gaur 28 urte bete ditu Lucasek. 2017ko Sierra Nevadako Munduko Txapelketetan zilarrezko bi domina eta 2014ko Sotxiko Jokoetan diploma […]

02
otsaila
2022
Snowboard-a

Alvaro Romerok zilarrezko domina lortu du Europako Kopako Dolni Moravako proban eta sailkapen nagusiko lider jarri da

Alvaro Romero gaztea izan arren, euskal snowboardeko lekukoa hartzeko hautagai nagusia da. Basque Teameko bekaduna denboraldi ikusgarria egiten ari da Espainiako Neguko Kirol Federazioko senior taldeko kide izan den lehen urtean. Denboraldi honetan onenekin lehiatu da, Lucas Eguibar Basque Teameko bekadun eta Munduko txapeldunaren arrastoari jarraituz, baina bere nortasuna galdu gabe. Alvaro Romerok ere garaipen […]

29
urtarrila
2022
Snowboard-a

Lucas Eguibar bosgarren izan da, baina sentsazio oso onekin bukatu du Cortina d´Ampezzoko Munduko Kopa

Basque Teameko riderrak gaueko lasterketako ia kanporaketa guztietan distira egin du eta finalerdian izandako desorekak bakarrik ilundu du Italiako herrian egindako jarduna Gaur zortea ez da Lucas Eguibarren lagun izan Cortinako Munduko Kopan. Lehenik eta behin, goizeko entrenamenduetan izandako eroriko batek soax-a minduta utzi dio sailkapenerako, baina donostiarrak aurrera egiten jakin du arratsaldeko lasterketarako txartela […]

28
urtarrila
2022
Snowboard-a

Alvaro Romerok motibatuta ekingo dio Cortina d´Ampezzoko Munduko Kopari

Alvaro Romero Basque Teameko riderrak Munduko Kopako hitzordu bat izango du berriro, iragan asteburuan Reiteralmen jokatutako Europako Kopan lortutako garaipenaren ondoren. “Oso pozik nator, oso motibatuta. Aurreko eguneko garaipena behar nuen zerbait zen, denboraldi honetan tokatzen zitzaidana. Oso motibatuta nator, Munduko Kopan ondo aritzeko gogoz, nire azken-aurreko lasterketan egin nuen bezala, Errusian. Zirkuituak errespetu pixka […]

28
urtarrila
2022
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek azken Munduko Kopa jokatuko du Cortina d´Ampezzon Beijingo Jokoetara abiatu aurretik

Basque Teamen bekaduna den Lucas Eguibar snowboarderrak Beijingeko Jokoen aurreko azken Munduko Kopa jokatuko du, oso motibatuta baina indarrak neurtu nahian, datorren otsailaren 10ean jokatuko den hitzordu olinpiko handiari begira. Egungo Munduko txapelduna Txinako hiriburuan podium olinpikora igotzeko faboritoetako bat da. Donostiarrak diploma bat lortu zuen 2014ko Sotxiko Jokoetan, baina ez zitzaion hain ondo joan […]

24
urtarrila
2022
Snowboard-a

BAT TO BEIJING: ‘Garaipen gosea’

Kapitulu honetan Lucas Eguibar da protagonista nagusia baina Alvaro Romero eta Irati Idiakezen bizipenak ere jasotzen dira. Lucas Eguibar snowboardcrosseko egungo Munduko txapelduna da, eta horrek, hasiera batean, bere hirugarren Olinpiar Jokoei aurre egiteko presio-plusa ekar diezaiokeen arren, elementu motibagarria ere bada. Orain, talde berritu batekin, 2014ko Sotxiko diplomaren eta 2018ko Pyeongchangen makalaldiaren ondoren, desiratutako domina […]

21
urtarrila
2022
Snowboard-a

Irati Idiakezek bi zilar lortuta bukatu du Lillehammerreko Munduko txapelketa

Basque Teameko bikaintasun proiektuko kideak bigarren metal preziatuena eraman zuen banked slalom proban eta gaur snowboardcrossean emaitza errepikatu du Irati Idiakezek, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Basque Team Fundazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, bere arrastoa utzi du gaur berriro Hafjell mendialdean. Gipuzkoarra bigarrenez igo da podiumeko bigarren tiraderara Norvegiako Lillehammer hirian jokatzen ari den Elurrezko […]

19
urtarrila
2022
Snowboard-a

‘BAT To Beijing’ saioaren hirugarren kapituluak snowboarda izango du ardatz, Lucas Eguibar Munduko txapelduna buru duela

Dokumental sailaren bost atalak igande goizetan emititzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan Basque Team Fundazioarentzat Korima Films ekoiztetxeak egindako saioak Basque Teameko riderren sentsazioak kontatuko dizkigu aste honetan, ‘Garaipen gosea’ izeneko atalean. Lucas Eguibar izango da protagonista nagusia, baina Alvaro Romero bekaduna eta Irati Idiakez bikaintasun proiektuko kidea izango ditu lagun. Lucas Eguibar snowboardcrosseko egungo Munduko […]

18
abendua
2021
Snowboard-a

Lucas Eguibar podiumera itzuli da brontze bat lortuta Cerviniako Munduko Kopan

Basque Teameko ‘rider’-ak berriz ere distira egin du 2022ko Beijingeko Joko Olinpikoetarako faboritoa den denboraldian Lucas Eguibar, egungo Munduko txapelduna, ederto aritu da Munduko Kopan, Cervinian (Italia) jokatutako proban podiumeko hirugarren tokira igota. Basque Teameko beka jasotzen duen snowboarderra azken aldian ohi zituen jardun bikainetara itzuli da. Atzean geratu dira denboraldi honetako Munduko Kopako lehen […]

27
otsaila
2021
Snowboard-a

Alvaro Romero snowboarderraren lehen podiuma Europako Kopan

Donostiarrak zilarra eskuratu du Reiteralmen jokatutako lasterketan Alvaro Romerok, Basque Team Fundazioak eta Neguko Kirolen Euskal Federazioak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituzten kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, Europako Kopan bere lehen podiuma sinatu du, gaur Reiteralmen (Austria) korritutako lasterketan bigarren bukatu ostean. Rider gipuzkoarra denboraldi bikaina egiten ari da. Urte […]

18
otsaila
2021
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek zilarra bereganatu du Reiteralmeko Munduko Kopan

Egungo munduko boardercross txapelduna eta Basque Teameko bekaduna bigarren izan da, gaur jokatu den Munduko Kopako finalean, Alessandro Hämemerle austriarrari gailenduta. Donostiarra 19. izan zen asteartean jokatutako sailkatze-jardunaldian, baina bigarren txandako bigarren denborarik onena eginda. Xehetasun horrekin agerian utzi zuen Munduko Txapelketaren azken fase gogorraren ostean sortu zitzaion bizkarreko mina ez zela oztopo izango Austrian jokatutako Kopa […]

11
otsaila
2021
Snowboard-a

Lucas Eguibar, Munduko txapeldun

Basque Teameko bekadunak loria lortu du emozioz beteriko finalaren azken hasperenean Sailkapen egunean abisatu zuen, 27 urte bete zituen egunean. Hirugarren erregistrorik onena egin zuen, sailkapeneko denborarik Munduko Kopa azken bi urteetan irabazi duen Alessandro Hämmerle onenarengandik 32 ehunenekora geratuz. Hori gaurko, final handiaren egunerako, gordetzen zuenaren abisua baino ez zen izan. Donostiarrak kanporaketa guztiak […]

24
urtarrila
2021
Snowboard-a

Alvaro Romero snowboarderrak irabazi du Reiteralmeko FIS lasterketa

Riderraren lehen garaipena da gaurkoa kategoria absolutuko FIS lasterketa batean Alvaro Romerok, Basque Team Fundazioak eta Neguko Kirolen Euskal Federazioak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituzten kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, garaipena erdietsi du gaur Reiteralmen (Austria), lasterketa hasieratik bukaerara kontrolatuz. Atzoko lasterketan 13. izan zen, baina gaur ez du amore […]

16
martxoa
2019
Albisteak

Basque Teameko Lucas Eguibar snowboardlariak garaipena lortu du Veyssonazen

Lucas Eguibarrek orain dela hamabost egun Baqueira Bereten izandako erorikoaren arantzatxoa atera du gaur Veysonnazeko Munduko Kopan garaipena erdietsita. Donostiarra erraz nagusitu da bertan. Dagoeneko bost aldiz igo da podiumera estazio honetan. Gaur lortutako garaipenari esker Lucas Eguibarrek laugarren postuan bukatu du Munduko zirkuitua. Gogoratu behar da gipuzkoarra laugarren ere izan zela otsailean jokatutako Park […]

02
urtarrila
2019
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek laugarren bukatu du Park Cityko Munduko txapelketa

Sierra Nevadako Munduko txapelketa arrakastatsuetan Basque Teameko kirolaria azpitxapeldun izan zen bai banaka eta bai taldeka snowboardcross kategorian, eta gaur donostiarra podiumetik oso gertu geratu da, Utah-n, Estatu Batuetan, jokatzen ari diren Munduko txapelketan. Sailkapen txandan laugarren bukatu eta gero, Lucasek adierazi zuen ibilbidea “irteeran oso teknikoa eta gero oso azkarra” zela. Horrez gain, donostiarrak […]