basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 09
otsaila
2022

“Mahai gainean kolpea emateko gogoa dut”

Lucas Eguibar Basque Teameko snowboardlariak olinpiar loria bilatuko du gaur goizaldean

Lucas Eguibar, snowboardcrosseko Munduko txapelduna, 2022ko Beijingeko Jokoetan urre olinpikoa lortzeko faboritoen artean dago. Proba gaur goizaldean jokatuko da Zhangjiakoun (sailkapena 04:15etan Euskadin, lasterketa 07:00etan).

Gaur 28 urte bete ditu Lucasek. 2017ko Sierra Nevadako Munduko Txapelketetan zilarrezko bi domina eta 2014ko Sotxiko Jokoetan diploma irabazi zituen kirolariak, Txinan jokatuko ditu bere hirugarren Joko Olinpikoak, Pyeongchang 2018ko arantzatxoa ateratzeko asmoz.

Basque Teameko kirolaria bere kirol ibilbide osoan izan duen proba garrantzitsuenaren atarian dago. Azken orduei lasaitasunez egiten die aurre.

“Lasai nago. Lasterketa eta jaitsiera bakoitzean edozer gauza gerta daiteke, baina nik borroka egingo dut”, ziurtatu du donostiarrak Espainiako Batzorde Olinpikoak probaren aurretik ekainitako prentsaurrekoan.

Bizkarrean dituen leio eta minak, oraingoz, kontrolatuta daudela dirudi. “Askoz hobeto nago fisikoki. Minduta daukat, baina askoz eramangarriagoa da. Fisikoki Txinako Munduko Kopara baino askoz hobeto iritsi naiz. Cortinan indartsu nagoela erakutsi nuen eta aurrean egon naitekeela uste dut” adierazi du Eguibarrek.

Bere aurkariak izan daitezkeenei dagokienez, Alessandro Hämmerle, Martin Noerl alemaniarra eta Eliot Grondin kanadarra izendatu ditu: “Alesandro oso indartsu dago, Noelek entrenamenduetan denborarik onena egin zuen atzo eta Grondin hirugarren izan zen, baina lasterketan nire instintintuari jarraitu behar diot”.

Zirkuituari dagokionez, esan du nolabaiteko aldea dagoela ezker oina aurrean dutela doazen ‘riders’-en, hau da ‘regulars’ izenez ezagutzen diren snowboardlarien, eta Lucas bezala ‘goofy’ diren kirolarien artean. Pistak erregularrei mesede egiten die. Gainera, elurra artifiziala da, hezetasun-maila asko aldatzen da, eta horrek zaildu egiten du Marco Mihic ‘skiman’ esloveniarraren lana. Hezetasun-maila gai garrantzitsua da argizariak aukeratzerako orduan. Gentingeko Snow Parkekoa oso pista azkarra da. “Zirkuituan bi egunez entrenatu gara. Pista luzea eta zorrotza da eta asko gustatzen zait. Lehenengoa izan nintzen kexatzen pistak erregularrei ematen dien abantailagatik, batez ere lehen, hirugarren eta bosgarren bihurguneetan, non asko aurreratzen nauten eta abiadura galtzen dudan”.

Pista zaila den arren eta bere entrenatzailea den Mario Fuchs austriarra covid-19agatik Txinara bidaiatu ezin izan duen arren, Lucas baikor agertu da.

“Motibatuta nago. Cortinako lasterketa ona izan zen eta ondo iritsten naiz. Fisikoki ondo entrenatu ahal izan naiz, eta nahiz eta pistak goofyei kalte egin, mahai gainean kolpea emateko gogoa daukat. Egiten ari garen lana fruituak ematen ari da eta horrek motibazio handia ematen du” adierazi du Lucasek.

Eguibar Pekinera heldu da orain dela urte bete Suediako Idre Fjäll zirkuituan orain arteko bere lorpen nagusia, Munduko titulua, erdietsi ondoren. 2015eko Kristalezko Globoaren jabeak ez zuen hasiera ona izan denboraldi honetan Munduko Kopan, baina hirugarren izan zen Cerviniako proban Gabonak baino lehen, eta Pekinera iritsi da urtarrilaren amaieran Cortina d ‘Ampezzon bosgarren postua lortu ondoren.