basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakSnowboard-a 16
martxoa
2019

Basque Teameko Lucas Eguibar snowboardlariak garaipena lortu du Veyssonazen

Lucas Eguibarrek orain dela hamabost egun Baqueira Bereten izandako erorikoaren arantzatxoa atera du gaur Veysonnazeko Munduko Kopan garaipena erdietsita. Donostiarra erraz nagusitu da bertan. Dagoeneko bost aldiz igo da podiumera estazio honetan.

Gaur lortutako garaipenari esker Lucas Eguibarrek laugarren postuan bukatu du Munduko zirkuitua. Gogoratu behar da gipuzkoarra laugarren ere izan zela otsailean jokatutako Park Cityko Munduko txapelketan (AEB).

Aurtengoa ez da izan Lucas Eguibarren denboraldirik onena, baina bukaera zoragarria izan du. Oso teknikoa den ibilbidean Lucas jaun eta jabe izan da ia txanda guztietan. Final zortzirenetan lehena izan da irteten eta bukatzen, Jerome Lyman suitzarraren aurretik. Final laurdenetan sufritzen hasi da hirugarren postuan zihoalako, baina azkar bigarren jarri da Cameron Bolton australiarraren atzetik. Finalerdietan berriz ere australiarrarekin neurtu ditu indarrak eta Lucas irten da garaile. Final handiari ere indartsu ekin dio Eguibarrek eta Alessandro Haemmerle austriarraren atzetik bigarren irten den arren, teknika eta taktikari esker, donostiarrak aurreratu egin du ibilbidearen erdialdean eta lidertzari eutsi dio helmugaratu eta urrezko domina irabazi arte.

“Aurreko asteetan oso ondo sentitzen nintzen, inoiz baino gehiago entrenatu dut eta oso eroso egon naiz taula gainean… lasterketak ondo bukatzea baino ez zitzaidan falta eta azkenik ondo irten zait… Denboraldia zapore gozoarekin amaitu dut! adierazi dio Lucasek proba bukatutakoan Neguko Kirolen Espainiako Federazioari.

Denboraldi irregularra izan du Lucasek, baina azkenean 1.840 puntu pilatu ditu eta laugarren postua lortu du Munduko Kopako sailkapen nagusian.