basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 19
urtarrila
2022

‘BAT To Beijing’ saioaren hirugarren kapituluak snowboarda izango du ardatz, Lucas Eguibar Munduko txapelduna buru duela

Dokumental sailaren bost atalak igande goizetan emititzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan

Basque Team Fundazioarentzat Korima Films ekoiztetxeak egindako saioak Basque Teameko riderren sentsazioak kontatuko dizkigu aste honetan, ‘Garaipen gosea’ izeneko atalean. Lucas Eguibar izango da protagonista nagusia, baina Alvaro Romero bekaduna eta Irati Idiakez bikaintasun proiektuko kidea izango ditu lagun.

Lucas Eguibar snowboardcrosseko egungo Munduko txapelduna da, eta horrek, hasiera batean, bere hirugarren Olinpiar Jokoei aurre egiteko presio-plusa ekar diezaiokeen arren, elementu motibagarria ere bada. Donostiarrak udan bizkarreko arazoak izaten jarraitu du, hainbeste urteetako diziplina uztea ere pentsatuz, baina bolada zail hori atzean utzi du.

Orain, talde berritu batekin, 2014ko Sotxiko diplomaren eta 2018ko Pyeongchangen makalaldiaren ondoren, desiratutako domina olinpikoaren bila dabil. Denboraldi honetan, Cerviniako Munduko Kopan brontzea lortu du, eta Beijingen podiumera berriz igotzea espero du, bere palmaresari ginga jarriko liokeen domina olinpikoa eskuratzeko.

Horrekin ere amesten du Alvaro Romero gazteak, nahiz eta helburu hori urrunago izan. Basque Teameko bekaduna senior mailako Estatuko taldean sartu da aurten, onenekin lehiatzeko, Lucas bera tartean. 2020ko Gazteen Jokoetan lortutako brontzeari, podiumak gehitu zaizkio Europako Kopan eta Top 20 bat Munduko Kopan denboraldi honetan.

Donostiarrak garaipen gosea du, Lucasek bezala eta Irati Idiakezek bezala. Istripu batek Getariakoaren bizitza aldatu zuen 2017an, baina gauza batzuk, berak dioenez, “hoberako izan dira”. Irati snowboarda praktikatzen hasi zen orduan, eta oso azkar egin zuen aurrera, Munduko Kopan eta Lillehammerreko munduko txapelketan irabazitako dominek erakusten duten bezala. Bere helburu nagusia progresio horrekin jarraitzea eta 2026an Milan-Cortina d´Ampezzoko neguko Joko paralinpikoetan lehiatzea da.