basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 18
otsaila
2021

Lucas Eguibarrek zilarra bereganatu du Reiteralmeko Munduko Kopan

Egungo munduko boardercross txapelduna eta Basque Teameko bekaduna bigarren izan da, gaur jokatu den Munduko Kopako finalean, Alessandro Hämemerle austriarrari gailenduta.

Donostiarra 19. izan zen asteartean jokatutako sailkatze-jardunaldian, baina bigarren txandako bigarren denborarik onena eginda. Xehetasun horrekin agerian utzi zuen Munduko Txapelketaren azken fase gogorraren ostean sortu zitzaion bizkarreko mina ez zela oztopo izango Austrian jokatutako Kopa honetan.

Gaur, berriz ere, bere potentziala erakutsi du Kristalezko Globoaren lehian, Munduko titulua erdietsi ondoren lortu nahi duen bigarren helburu nagusian. Lucas denboraldi honetan izaten ari den boterearen adibidea da Kopa honetan aurrera egiteko izan duen modua, final-zortzirenetan eta final-laurdenetan bigarren izanda, eta finalerdian gailenduta, final handian bete-betean sartzeko. Final horretan Alessandro Hämmerle etxekoak irabazi du, azken bi edizioetako irabazleak, eta Mick Dierdorff estatubatuarra, urrea duela bi urte Solitudeko (Utah, AEB) Munduko Txapelketan, hirugarren izan da.

Gipuzkoarrak, 2014-15 denboraldiko Kristalezko Globoaren irabazleak, eta Sierra Nevada 2017ko Munduko Txapelketan zilarrezko bi domina irabazi zituenak, bere hamahirugarren podiuma eskuratu du gaur Munduko Kopan.

Gaurko bigarren postuaren ostean, ‘Luki’ zortzigarren da sailkapen nagusian, 118 punturekin, Hämmerle austriarrak baino 102 puntu gutxiagorekin. “Oso pozik nago, nahiko ondo nabil, eta horrek motibatzen nau gehien”, azaldu du Reiteralmen bigarren bukatu eta gero.