basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Alvaro Romero

Snowboard-a
Jatorria Donostia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 2003-07-03
Kirola Snowboard-a

Bio

Palmaresa

17
apirila
2023
Snowboard-a

“Gauzak nahi bezala atera dira, baina lan eginda eta ahaleginduta”

Alvaro Romero Basque Teameko snowboarderrak Munduko Kopan zilar bat eta Munduko Junior Txapelketan urre bat pilatu ditu denboraldia biribiltzeko Alvaro Romerok denboraldi hasiera ez oso atsegina izan zuen. Gripe-prozesuak kateatzen zituen eta emaitzak ez ziren iristen. Donostiar gaztearen talentua ez zen erabat azaleratzen pistan. Hala ere, Romerok, amore eman beharrean, denboraldiaren amaierara arte eutsi zion, […]

16
martxoa
2023
Snowboard-a

Alvaro Romerok Veysonnazko Munduko Kopan zilarrezko domina lortu du

Lucas Eguibarrek ezin izan ditu final-zortzirenak gainditu Suitzako hitzorduan Alvaro Romerok ez du denboraldi erraza bizi izan. Hainbat gripe-prozesuk jota, ezin izan du orain arte nahi bezala distiratu. Bakurianiko (Georgia) Munduko Txapelketa absolutuan abisatu zuen duela aste batzuk 13. postuan amaitu ondoren, eta gaur arantzatxoa atera du podiumeko bigarren lekura igota. Aurtengo denboraldiko helburuetako bat […]

19
martxoa
2022
Snowboard-a

“Sendatuta iristen naiz, gogo handiz; beraz, ahal dugun guztia egingo dugu”

Basque Teameko Alvaro Romero snowboardlariak goxo bukatu nahi du bere lehen urtea elitean Álvaro Romero pozik dago Munduko Kopan onenekin lehian egin duen bere lehen denboraldiarekin. Veysonnazen jokatzen den finalerako sailkatzea lorpen handia da berez, baina Basque Teameko kirolaria bere bertsiorik onena erakusteko irrikan dago. Donostiarrak duela gutxi pasa du covida, eta horregatik ez zuen […]

02
otsaila
2022
Snowboard-a

Alvaro Romerok zilarrezko domina lortu du Europako Kopako Dolni Moravako proban eta sailkapen nagusiko lider jarri da

Alvaro Romero gaztea izan arren, euskal snowboardeko lekukoa hartzeko hautagai nagusia da. Basque Teameko bekaduna denboraldi ikusgarria egiten ari da Espainiako Neguko Kirol Federazioko senior taldeko kide izan den lehen urtean. Denboraldi honetan onenekin lehiatu da, Lucas Eguibar Basque Teameko bekadun eta Munduko txapeldunaren arrastoari jarraituz, baina bere nortasuna galdu gabe. Alvaro Romerok ere garaipen […]

28
urtarrila
2022
Snowboard-a

Alvaro Romerok motibatuta ekingo dio Cortina d´Ampezzoko Munduko Kopari

Alvaro Romero Basque Teameko riderrak Munduko Kopako hitzordu bat izango du berriro, iragan asteburuan Reiteralmen jokatutako Europako Kopan lortutako garaipenaren ondoren. “Oso pozik nator, oso motibatuta. Aurreko eguneko garaipena behar nuen zerbait zen, denboraldi honetan tokatzen zitzaidana. Oso motibatuta nator, Munduko Kopan ondo aritzeko gogoz, nire azken-aurreko lasterketan egin nuen bezala, Errusian. Zirkuituak errespetu pixka […]