Bizilekua Donostia
Jaiotza 1994-02-09
Kirola Snowboard-a
Bio
Gurasoen eskutik hasi zen eskiatzen, 2 urte zituela, eta 5 urterekin eski alpinoan lehiatzeari ekin zion. Prestatzen ari zen bitartean, snowboard-a gustoko zuenaz konturatu zen eta 7 urterekin kirol horretan saiatzea erabaki, eta ama izan zuen irakasle. 15 urte bete arte eskiarekin jarraitu zuen, baina orduan Espainiako snowboard txapelketetara aurkeztu zen eta oso emaitza onak lortu zituen. Horiei esker proba egiteko eta boardercross-eko talde nazionalarekin entrenatzeko deitu zioten. Modalitate honetaz maitemindu zen eta ondo prestatzeko denbora asko eskainiko ziola erabaki zuen berehala, lehenengo emaitzak bikainak izan ez arren.
2012an Europako zirkuitua irabazi zuen eta 2013an Munduko Kopan lehenengo podiuma lortu zuen, Arosako estazioan, Suitzan, hirugarren bukatuta, eta munduko txapelduna izan zen junior mailan Turkian.
2014an zortzigarren izan zen munduko zerrendan, Vallnord-en, Andorran, Munduko Kopako bigarren podiuma eskuratuta. Gainera Valmalenco-ko estazio italiarrean munduko txapeldunordea izan zen junior mailan.
Lucasen bizitzak aldaketa izan zuen Errusiako hitzordu olinpikoa heldu aurretik. Bere anaia Nicolasek, 24 urterekin, moto istripu bat izan zuen eta lesio larriak eragin zizkion. Dena den, Lucasek une latza gainditu zuen eta Jokoak prestatzeko zuen plangintzara itzuli zen, saio kopurua handitu, eta forma fisikoa berreskuratu zuen.
Azkenean diploma lortu zuen zazpigarren postuan amaituta Sotxin, bere lehenengoOlinpiar Jokoetan. Final zortzirenetako txanda eta final laurdenetakoa irabazi zituen baina finalerdietan talka egin zuen eta erorikoak finaletik kanpo utzi zuen. Bigarren mailako finala irabazi zuen eta horrekin batera diploma, agian sari txikia jokatutakolau lasterketatik hiru bereganatu eta gero.
2015ean snowboard-eko Munduko Kopako txapeldun izan zen. Donostiarrak Nazioarteko Eski Federazioak eskaintzen duen Kristalezko Globoa eskuratu zuen lehen aldiz estatu mailan. Kontxako badian jaio eta hasitako ‘rider’ donostiarra bere aurkari guztiak mendean hartzeko gai izan zen, elurretan entrenatzeko muga geografikoak dituen arren.
Azkenean diploma lortu zuen zazpigarren postuan amaituta Sotxin, bere lehenengo Olinpiar Jokoetan. Final zortzirenetako txanda eta final laurdenetakoa irabazi zituen baina finalerdietan talka egin zuen eta erorikoak finaletik kanpo utzi zuen. Bigarren mailako finala irabazi zuen eta horrekin batera diploma, agian sari txikia jokatutako lau lasterketatik hiru bereganatu eta gero.
Bi urte geroago, 2017ko Sierra Nevadako Munduko txapelketan zilarezko bi domina irabazi zituen snowboardcrossean; bat banaka eta bestea taldeka. Balentria harek neguko kiroletan aitzindarien taldean sartu zuen Lucas, beste lau kirolarik baino ez baitute domina bat lortu munduko txapelketaren batean: Paquito Fernández Ochoak, Martí Rafelek, Juanito Mühleggek eta Queralt Castelletek.
Eguibarrek aitortzen du kirolari batengan bi persona daudela: normala eta lehiatzen dena. Pertsona normala bere kasuan lasaia da: “Lotsatia nazela esaten dute, baina isilik egotea gustatzen zait, besterik ez. Isiltasuna dut gogoko eta disfrutatu egiten dut”. Lehiatzen dena, berriz, lasaia eta urduria da aldi berean, arduratsua eta azkarra: “Lehiaketa baino ez dut buruan”. Elementu anarkikoak dituen diziplina honetan 95km/orduko abiadura hartu ahal dute kirolariek eta burbuila batean sartzen dira. Munduko txapelketako bakarkako proban ez zuen zaleen zarata entzun taula kendu zuen arte.
Munduko txapelketan zilarrak irabazi eta bi egunetara, Israel Planas bere teknikaria zendu zen 41 urte zituela.
2018an, Pyeongchangen Jokoetan parte hartzeko txartela lortu zuen. Oraingoan ez zituen final-zortzirenak gainditu.
2019an bere emaitzarik nabarmenena Park Cityn (AEB) jokatutako Munduko Txapelketan lortutako laugarren postua izan zen. Laugarren ere izan zen Munduko Kopako sailkapen nagusian.
2020an, koronabirusaren pandemiak bere denboraldia murriztu duen arren, Lucas Eguibarrek Sierra Nevadako Munduko Kopa irabazi du.
Palmaresa
Brontzezkoa | Arosako Munduko Kopa | 2013 | |
Zilarrezkoa | Vallnord-Arcalíseko Munduko Kopa (Andorra) | 2014 | |
Zilarrezkoa | Veysonnaz-eko Munduko Kopa (Suiza) | 2015 | |
Brontzezkoa | Sunny Valley-eko Munduko Kopa (Errusia) | 2016 | |
Brontzezkoa | Baqueira-Beret-eko Munduko Kopa (Espainia) | 2016 | |
Zilarrezkoa | Feldberg-eko Munduko Kopa (Alemania) | 2017 | |
Zilarrezkoa | Sierra Nevadako Munduko txapelketa (bakarka) | 2017 | |
Zilarrezkoa | Sierra Nevadako Munduko txapelketa (taldeka) | 2017 | |
7º | Sotxiko Olinpiar Jokoak | 2014 |
abendua
2022 Snowboard-a
Lucas Eguibar snowboarderrak laugarren amaitu du Cerviniako Munduko Kopako bigarren lasterketan
Alvaro Romero final zortzirenetaraino iritsi da Lucas Eguibarrek puntu garrantzitsuak pilatzen jarraitzen du Munduko Kopako sailkapen nagusiko goiko postuei eusteko. Asteburu honetan Cervinian jokatu diren bi lasterketetako lehenengoan, lehiakide batekin izandako kolpe batek Lucasi final handian sartzea eragotzi zion. Gaur, ordea, Basque Team Fundazioaren beka duen kirolaria probaren azken faseraino iritsi da. Badirudi azken urte […]
abendua
2022 Snowboard-a
“Lehiakide petoa naiz, eta dena lortzeko borrokatzen naiz beti”
Lucas Eguibar Basque Teameko snowboarderrak uste du Munduko Kopako Kristalezko Globoagatik borrokatzen irits daitekeela denboraldiaren amaierara, hasiera ikusgarri baten ondoren Lucas Eguibarrek laugarren postua lortu du denboraldiko lehen Munduko Kopan, Les Deux Alpes txapelketan. Emaitzak amets egiteko arrazoiak ematen dizkio. Ia bi urtez min eman dion bizkarreko lesio bat gainditzeko zelula amekin tratamendua jaso ondoren, […]
abendua
2022 Snowboard-a
Lucas Eguibarrek laugarren amaitu du Les Deux Alpeseko Munduko Kopan
Basque Teameko snowboarderra podium postuetan izan da denboraldiko lehen Munduko Kopako azken txanpara arte, Visintinek eta Grondinek gainditu duten arte Denboraldia ondo hastea oso garrantzitsua da, eta hori egin du Lucas Eguibarrek. Are gehiago aurtengoa denboraldi oso garrantzitsua dela kontuan hartuta. Jokoan dago donostiarrak 2015ean irabazi zuen Kristalezko Globo ospetsua, baina baita martxoan, Bakurianin (Georgia) […]
martxoa
2022 Snowboard-a
“Askoz erosoago nago, pistan pozik eta ehuneko ehunean aprobetxatuko dugu”
Lucas Eguibarrek podiumera igo nahi du Veysonnazko Munduko Kopan Lucas Eguibarrek denboraldi gogorra amaitu nahi du postu on batekin Veysonnazko Munduko Kopan, denboraldiko eta Munduko Kopako azken hitzordu nagusian. Donostiarrarentzat urte zaila izan da aurtengoa, 2021eko Munduko Txapelketaz geroztik bizkarreko mina izan baitu. Dena den, azken egunetan hobeto dagoela dio. Egungo Munduko txapeldunak denboraldi nahiko […]
otsaila
2022 Albisteak
“Bidea gogorra izan da, eta hemen egotea sinestezina da”
Lucas Eguibar Basque Teameko snowboarderra oso hunkituta agertu da Beijingeko Jokoetan diploma olinpikoa irabazi ondoren Lucas Eguibarrek 2014n Sotxin lortu zuen zazpigarren postua errepikatu du, Beijingo 2022ko Jokoetako snowboardcross proban bere bigarren diploma olinpikoa poltsikoratzeko. Lucas, egungo Munduko txapelduna, podiumera igotzeko faboritoa zen, baina gaur ezin izan du pistara bere bertsiorik onena atera. “Mota guztietako […]
urtarrila
2022 Snowboard-a
Lucas Eguibar bosgarren izan da, baina sentsazio oso onekin bukatu du Cortina d´Ampezzoko Munduko Kopa
Basque Teameko riderrak gaueko lasterketako ia kanporaketa guztietan distira egin du eta finalerdian izandako desorekak bakarrik ilundu du Italiako herrian egindako jarduna Gaur zortea ez da Lucas Eguibarren lagun izan Cortinako Munduko Kopan. Lehenik eta behin, goizeko entrenamenduetan izandako eroriko batek soax-a minduta utzi dio sailkapenerako, baina donostiarrak aurrera egiten jakin du arratsaldeko lasterketarako txartela […]