basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 11
otsaila
2021

Lucas Eguibar, Munduko txapeldun

Basque Teameko bekadunak loria lortu du emozioz beteriko finalaren azken hasperenean

Sailkapen egunean abisatu zuen, 27 urte bete zituen egunean. Hirugarren erregistrorik onena egin zuen, sailkapeneko denborarik Munduko Kopa azken bi urteetan irabazi duen Alessandro Hämmerle onenarengandik 32 ehunenekora geratuz.

Hori gaurko, final handiaren egunerako, gordetzen zuenaren abisua baino ez zen izan. Donostiarrak kanporaketa guztiak gainditu ditu sendotasun ikaragarriarekin. Lehena izan da final-zortzirenetako kanporaketan, baita final-laurdenetako kanporaketan ere,  bigarrena finalerdietan, eta Munduko txapeldun bukatu du ostegun honetan, Idre Fjällen Suedian jokatu duten Munduko Snowboardcross Txapelketan. Garaipen ikusgarria lortu du. Irteeraren ostean, bigarren postuan egin ditu lehen metroak. Probaren erdian hirugarrena zen gipuzkoarra, baina ez du etsi denboraldiko helburuetako bat lortzeko ahaleginean. Donostiarrak garaipena lortu du Alessandro Haemmerle faboritoaren aurretik. Grondin Eliot kanadarra izan da hirugarren.

Chiesa in Valmalencoko Munduko Kopan sufritu zuen arren, Lucas sasoi onean iritsi da Munduko Txapelketara, edozertarako prest, eta horrela lortu du podiumaren gorenera igotzea.

Bigarren aldia da Lucasek domina bat hartzen duela Munduko txapelketa batean. La Molina ’11, Stoneham’ 13, Kreischberg ’15, Sierra Nevada ’17 eta Park City ’19ko Munduko Txapelketetan lehiatu zen. Sierra Nevadan, duela lau urte, zilarrezko domina irabazi zuen bakarkako eta taldekako txapelketan eta azken Munduko Txapelketan, estatubatuarrean, laugarren postua sinatu zuen.

“Atzetik zihoazenak oso azkar zihoazela ikusi dut, eta horretan pentsatu dut, lasai joan eta amaierara arte itxarotea. Ez daukat hitzik, ez dakit zer esan, ametsetan nago” esan du proba amaitzean.

Munduko Txapelketaz gain, denboraldiko beste helburu nagusia Kristalezko Globoa da; Beijingen 2022an jokatuko diren Neguko Jokoak begi bistatik galdu gabe. 2014ko Sotxiko JJOOetan Lucasek diploma olinpikoa lortu zuen eta 2018ko PyeongChang txapelketan ere lehiatu zen. Donostiarra 12 aldiz izan da Munduko Kopako podiumean, lau aldiz irabazita, azkena Sierra Nevadan, 2020ko martxoaren 7an.