“Askoz erosoago nago, pistan pozik eta ehuneko ehunean aprobetxatuko dugu”
Lucas Eguibarrek podiumera igo nahi du Veysonnazko Munduko Kopan
Lucas Eguibarrek denboraldi gogorra amaitu nahi du postu on batekin Veysonnazko Munduko Kopan, denboraldiko eta Munduko Kopako azken hitzordu nagusian.
Donostiarrarentzat urte zaila izan da aurtengoa, 2021eko Munduko Txapelketaz geroztik bizkarreko mina izan baitu. Dena den, azken egunetan hobeto dagoela dio. Egungo Munduko txapeldunak denboraldi nahiko gorabeheratsua egin du, Cerviniako Munduko Kopako brontzea eta Beijing 2022an lortutako diploma olinpikoa nabarmentzen direlarik.
Veysonnazeko zirkuitua Basque Teameko kirolariarentzat faboritoetako bat da. Bertan bost domina lortu ditu Munduko Kopan. Bihar balentria errepikatzea espero du Lucasek, baita pasa den asteburuko Reiteralmeko hamargarren postuagatik arantza atera ere.
Denboraldia gogorra izan arren, Lucas pozik dago gaur egun duen lantaldearekin, eta datorren urtean taldea are gehiago finkatzea espero du.