snowboard-a albisteak






otsaila
2021 Snowboard-a
Alvaro Romero snowboarderraren lehen podiuma Europako Kopan
Donostiarrak zilarra eskuratu du Reiteralmen jokatutako lasterketan Alvaro Romerok, Basque Team Fundazioak eta Neguko Kirolen Euskal Federazioak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituzten kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, Europako Kopan bere lehen podiuma sinatu du, gaur Reiteralmen (Austria) korritutako lasterketan bigarren bukatu ostean. Rider gipuzkoarra denboraldi bikaina egiten ari da. Urte […]
Lucas Eguibarrek zilarra bereganatu du Reiteralmeko Munduko Kopan
Egungo munduko boardercross txapelduna eta Basque Teameko bekaduna bigarren izan da, gaur jokatu den Munduko Kopako finalean, Alessandro Hämemerle austriarrari gailenduta. Donostiarra 19. izan zen asteartean jokatutako sailkatze-jardunaldian, baina bigarren txandako bigarren denborarik onena eginda. Xehetasun horrekin agerian utzi zuen Munduko Txapelketaren azken fase gogorraren ostean sortu zitzaion bizkarreko mina ez zela oztopo izango Austrian jokatutako Kopa […]
Lucas Eguibar, Munduko txapeldun
Basque Teameko bekadunak loria lortu du emozioz beteriko finalaren azken hasperenean Sailkapen egunean abisatu zuen, 27 urte bete zituen egunean. Hirugarren erregistrorik onena egin zuen, sailkapeneko denborarik Munduko Kopa azken bi urteetan irabazi duen Alessandro Hämmerle onenarengandik 32 ehunenekora geratuz. Hori gaurko, final handiaren egunerako, gordetzen zuenaren abisua baino ez zen izan. Donostiarrak kanporaketa guztiak […]
urtarrila
2021 Snowboard-a
Alvaro Romero snowboarderrak irabazi du Reiteralmeko FIS lasterketa
Riderraren lehen garaipena da gaurkoa kategoria absolutuko FIS lasterketa batean Alvaro Romerok, Basque Team Fundazioak eta Neguko Kirolen Euskal Federazioak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituzten kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, garaipena erdietsi du gaur Reiteralmen (Austria), lasterketa hasieratik bukaerara kontrolatuz. Atzoko lasterketan 13. izan zen, baina gaur ez du amore […]
Basque Teameko Lucas Eguibar snowboardlariak garaipena lortu du Veyssonazen
Lucas Eguibarrek orain dela hamabost egun Baqueira Bereten izandako erorikoaren arantzatxoa atera du gaur Veysonnazeko Munduko Kopan garaipena erdietsita. Donostiarra erraz nagusitu da bertan. Dagoeneko bost aldiz igo da podiumera estazio honetan. Gaur lortutako garaipenari esker Lucas Eguibarrek laugarren postuan bukatu du Munduko zirkuitua. Gogoratu behar da gipuzkoarra laugarren ere izan zela otsailean jokatutako Park […]
Lucas Eguibarrek laugarren bukatu du Park Cityko Munduko txapelketa
Sierra Nevadako Munduko txapelketa arrakastatsuetan Basque Teameko kirolaria azpitxapeldun izan zen bai banaka eta bai taldeka snowboardcross kategorian, eta gaur donostiarra podiumetik oso gertu geratu da, Utah-n, Estatu Batuetan, jokatzen ari diren Munduko txapelketan. Sailkapen txandan laugarren bukatu eta gero, Lucasek adierazi zuen ibilbidea “irteeran oso teknikoa eta gero oso azkarra” zela. Horrez gain, donostiarrak […]
Lucas Eguibarrek brontzea irabazi du bakarka eta zilarra taldeka Veysonnazeko Munduko Kopan
Basque Teameko riderrak ez du hutsik egin eta berriz ere erakutsi du estazio suitzarra gogoko duela. Euskal snowboardlaria podiumera igo zen han 2015ean eta 2016an eta atzo gogor borrokatu zen lehen onenen artean bukatzeko bakarkako lehiaketan, baldintzak ez baitziren egokienak izan elurte baten ondorioz. Emaitza honen ondoren, Eguibarrek Munduko Kopako sailkapen nagusian seigarren postuan amaitu […]
Elkarrizketa Lucas Eguibarrekin Pyeongchangeko Jokoetan parte hartu eta gero
Basque Teameko Lucas Eguibar elkarrizketatu dugu Phoenix Park estazioan Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetako snowboardcrosseko proban parte hartu eta gero. Donostiarra final zortzirenetan txapelketatik at geratu da, eroriko baten ondoren.
Lucas Eguibarrekin elkarrizketa Pyeongchangeko Jokoetan parte hartu aurretik
Basque Teameko Lucas Eguibar elkarrizketatu dugu Pyeongchangen. Donostiarra bihar lehiatuko da Olinpiar Jokoetan podiumera igotzeko asmoarekin.
Lucas Eguibarri buruzko atalak estreinatuko du ‘BAT To PyeongChang’ erreportaje saioa asteburu honetan Euskal Telebistan
Basque Teameko snowboardlariak kontatuko du nola bizi dituen bere bigarren Olinpiar Jokoak bihar ETB2n 13:45etan eta igandean ETB1eko ‘Oreka’ programaren barruan eskainiko den erreportajean Getxo, 2018ko urtarrilaren 5ean. Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako Basque Teamen saioak Lucas Eguibar izango du protagonista bere estreinaldian, ‘Dominaren bila’ deitutako atalean. Donostiarra 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen. Orduan […]
Lucas Eguibar snowboardlariak Munduko txapelketan lortutako bi zilarrak aurkeztu ditu Basque Teamekin lankidetza-akordioa itxi duen QuironSalud taldeko Policlinica Gipuzkoan
Lucas Eguibar bi aldiz igo da podiumera aurtengo Munduko Kopan eta zilarrezko bi domina lortu ditu Sierra Nevadako Munduko txapelketan Basque Teameko ‘rider’ak denboraldiaren balantzea egin du eta etxean, Donostian, dagoela aprobetxatuta, ekokardiograma egin diote Policlinika Gipuzkoan, QuironSalud taldeak urte baterako lankidetza-akordioa itxi baitu fundazioarekin Lucas Eguibar pozik azaldu da denboraldi honetan egindako lanarekin; batez […]
Lucas Eguibarrek bigarren domina eskuratu du Sierra Nevadako Munduko txapelketan
Basque Teameko ‘rider’ak lasterketa bikaina egin du eta zilarrezko domina eskuratu du bere bikotekide Regino Hernandezekin taldekako snowboardcrosseko finalean Sierra Nevada, 2017ko martxoaren 13an. Mundial batean egindako bere laugarren parte-hartzean, Sierra Nevadako Munduko txapelketako snowboardcrosseko bakarkako finalean zilarrezko domina jantzi zuen atzo Lucas Eguibarrek, eta gaur donostiarra podiumera igo da berriro Granadako estazioan, Regino Hernandez […]
Lucas Eguibarrek zilarrezko domina irabazi du Sierra Nevadako Munduko txapelketan
Donostiarra bigarren izan da, Pierre Vaultierren atzetik Itsasoaren ondoan jaio arren, oso goiz ikasi zuen eskiatzen, bere gurasoek bi urterekin piztu baitzioten elurrarekiko zaletasuna. Hamabost urterekin snowboard taula ezinbesteko elementu bilakatu zen berarentzat, eta gaur elementu horrek loria eman dio Sierra Nevadan. Lucas Eguibarrek zilarrezko domina lortu du emozioz jositako snowboardcrosseko finalean. Basque Teameko rider-ak […]
Lucas Eguibarrek Feldberg-eko Munduko Kopan zilarra eskuratu du, Sierra Nevadako Munduko Txapelketarako hilabete baino falta ez denean
‘Rider’ donostiarrak 23 urte bete zituen ostegunean eta gaur ederto ospatu du urtebetetzea, snowboard cross-eko Munduko Kopan bere zortzigarren podiuma lortuta. Modalitate honetan launaka (edo seinaka) lehaitzen dira bihurgune itxiak, saltoak eta moduluak dituen zirkuituan. Sotxiko 2014ko Olinpiar Jokoetan urrea eta Munduko Kopako azken edizioan Kristalezko Globoa bereganatu zituen Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du proba […]
Lucas Eguibarrek Veysonnazeko Munduko Kopako proba irabazi du berriro
Lucas Eguibarrek, snowboard-eko (boardercross) Munduko Kopako azken irabazleak, Suitzako estazioan garaipena eskuratu du berriz, finalean Nick Baumgartner estatubatuarra eta Alessandro Haemmerle austriarra menderatuta. Lucas Eguibarren bigarren garaipena da gaurkoa Munduko Kopan. Iaz ere bertan lortu zuen lehenengoa. Veysonnazen lortutako lehenengo postua denboraldiko bere emaitzarik onena da, Sunny Valleyko estazio errusiarrean otsailaren 21ean egindako 3. Postua […]
Lucas Eguibarrek denboraldiko lehenengo podiuma lortu du Sunny Valleyn, Errusian
Lucas Eguibar donostiarrak, snowboard-eko boardercross-eko Munduko Kopako azken irabazleak, asteburu honetan lortu du denboraldiko bere lehenengo podiuma Errusiako Sunny Valley estazioan. Poba Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du, diziplinako olinpiar txapeldunak. Eguibar, Sotxiko neguko Olinpiar Jokoetan diploma, hirugarren izan da Sunny Valleyn, Vaultier eta Christopher Robanske kanadiarraren atzetik. Larunbateko sailkapen txandan nagusitu ondoren, final zortzirenetako txanda […]