
Nor gara?
BASQUETEAM fundazioa da, Euskadiko Administrazio Orokorrak eta Euskal Irrati Telebista-EITB Erakunde Publikoak egindako ekarpenekin eratua, fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legean ezarritakoari jarraituz. Euskadiko Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta, F-128 zenbakiarekin.
2007an sortua, BASQUETEAMen interes orokorreko xedea da baliabideak ematea euskal kirolari ez-profesionalei, nazioarteko goi mailako lehiaketetan parte har dezaten.



