ZERGATIK BABESTU?

Kirolak, oro har, eta goi mailako kirolak, bereziki, hainbat balore dituzte, marka batekin identifikatuta dagoen edozein erakunderen interesekoak direnak. Esfortzua, aurkariarekiko errespetua, nekeak pairatzeko joera, elkartasuna, efikazia, e.a. kirola egiteari estuki lotutako kontzeptuak dira.

BASQUETEAM kirolariek balore horien adierazgarririk onenak dira Euskadin, are gehiago jarduera ez-profesionala egiten dutela kontuan izanda. Hau da, nazioarteko maila goreneko kirolean hartzen dute parte eta, hala ere, ez dute jarduera eta gaitasun horri eusteko adina jasotzen.

Horrela, babesaren bidez, enpresek laguntza ematen diete oso gaituak diren pertsonei kirol helburuak lortze aldera eta, halaber, marka-irudia adierazitako baloreei lotzeko aukera dute.

Era gehigarrian, Basqueteam-en jarduerak lehetasunezko interesa du abenduaren 10eko 176/2013 Foru Dekretuaren arabera; beraz, babesletzak zerga-abantaila handiak ditu babesleentzat.