BEKAK,

LAGUNTZAK

ETA ZERBITZUAK

Becas y ayudas

Bekak

Europako, Munduko eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoetako txapelketetan zenbait emaitza lortzen dituzten kirolariei ematen zaizkien dirulaguntzak dira. Beti programa olinpikoan integratutako diziplinetan eta kategoria absolutuan.

Teknikarientzako eta epaileentzako bekak ere badaude.

Eskabidea egiteko epea urtean behin irekitzen da eta hilabeteko iraupena du.

Eskaera laguntza osagarriak

Laguntza osagarriak

Bekadunentzako ekarpen ekonomikoak dira, goi-mailako entrenamenduarekin eta/edo lehiaketarekin lotutako jarduera jakin baten kostua ordaintzeko erabili beharrekoak.

Urte osoan eska daitezke. Bikaintasun-proiektu baten parte ez diren kirolariek eskatu ahal dituzte.

Bekadunentzako  zerbitzuak

  • Zerbitzu biomedikoak.
  • Fisioterapia.
  • Zerbitzu teknikoak.
  • Kirol-psikologia.
  • Komunikazio- eta irudi-zerbitzuak.
  • Orientazio akademikoa eta laneratzeko laguntza, LANERATZEA proiektuaren bidez (atalari esteka).