basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 24
urtarrila
2021

Alvaro Romero snowboarderrak irabazi du Reiteralmeko FIS lasterketa

Riderraren lehen garaipena da gaurkoa kategoria absolutuko FIS lasterketa batean

Alvaro Romerok, Basque Team Fundazioak eta Neguko Kirolen Euskal Federazioak etorkizuneko hitzordu olinpikoetan eta paralinpikoetan aukerak dituzten kirolarien errendimendua hobetzen laguntzeko abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, garaipena erdietsi du gaur Reiteralmen (Austria), lasterketa hasieratik bukaerara kontrolatuz.

Atzoko lasterketan 13. izan zen, baina gaur ez du amore eman, Niels Conradt alemaniarraren eta Bernat Ribera kataluniarraren aurretik bukatuta.

Donostiarra lehena izan da 64. txandan, Silas Boehler germaniarraren eta Elias Leitner austriarraren aurka. Final-zortzirenetan ere ez du hutsik egin eta Huw Nightingale britainiarra, Silas Boehler alemaniarra eta Zoltan Reisz errumaniarra gainditu ditu. Final-laurdenetan postua errepikatu du, Niels Conradt eta Leon Unbricht alemaniarrak eta Nightingale gaindituta. Horrela, rider gaztea sendotasun harrigarriarekin iritsi da final handira. Alvaro Romerok lasterketa osoan zehar erakutsitako mailarekin jarraitu du eta finalean garaipena lortu du, Conradt, Ribera eta Daniil Dilman errusiarren aurretik amaituz.

Garaipen honek Alvaro Romeroren ibilbide oparoa areagotu du. Lucas Eguibarren ondorengoa izateko dohainak dituen donostiarrak Isolako (Frantzia) junior mailako lasterketa irabazi zuen 2019an eta hirugarren izan zen 2020ko edizioan. Gainera, 2020an Suitzan jokatu ziren Gazteriaren Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen.

Lucas Eguibar ez da final-laurdenetara pasa Valmalencoko Munduko Kopetan

FIS lasterketez gain, asteburu honetan hasi da Munduko Snowboardcross Kopa, Chiesa in Valmalencoko (Italia) lasterketekin. Lucas Eguibar gure ordezkariak ez du zorte handirik izan. Larunbateko lasterketan 14. amaitu zuen, final-laurdenetan kanporatua izanik. Gaurko lasterketan ere ez da finalerdietara iritsi, oreka galdu baitu Jake Vedder estatubatuarraren taularekin talka izanda.

Lucasek, olinpikoa 2014ko Sotxin oeta 2018ko Pyeongchangen, Suedian otsailean jokatuko den Munduko Txapelketa eta 2015ean irabazi zuen Kristalezko Globoa ditu aurten xede.