basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Albisteak

Albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
22
otsaila
2017
Eskia

“Lehenengo 20en artean egotea dut helburu”

Imanol Rojo otsailaren 23tik aurrera Lahtin (Finlandia) jokatuko duten iraupen-eskiko Munduko Txapelketan lehiatuko da BASQUE TEAMeko kirolaria lehenengo 30en artean kokatuta dago Europako Kopako zerrendan eta txapelketa honetan lehenengo 20 onenen artean postu bat lortzeko asmoa du, batez ere 50 kilometroko proban. Imanol Rojo sasoi onean dago; horren erakusle 2016ko bukaeran maratoien Europako Txapelketan lortutako […]

20
otsaila
2017
Txirrindularitza

Tania Calvok brontzea jantzi du taldekako abiadura proban, Caliko Munduko Kopan

Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu eta diploma bat lortu eta gero, Tania Calvok hainbat domina jantzi ditu aurtengo denboraldian. Pistako txirrindulari gasteiztarrak, Helena Casasekin batera, brontzezko domina irabazi du asteburu honetan Caliko Munduko Kopan, Kolonbian. Bikoteak txinatarrak azpiratu zituen B finalean eta emaitza honi esker buru jarri da Munduko Kopako zerrendan. Calvok eta Casasek 33.616 […]

11
otsaila
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek Feldberg-eko Munduko Kopan zilarra eskuratu du, Sierra Nevadako Munduko Txapelketarako hilabete baino falta ez denean

‘Rider’ donostiarrak 23 urte bete zituen ostegunean eta gaur ederto ospatu du urtebetetzea, snowboard cross-eko Munduko Kopan bere zortzigarren podiuma lortuta. Modalitate honetan launaka (edo seinaka) lehaitzen dira bihurgune itxiak, saltoak eta moduluak dituen zirkuituan. Sotxiko 2014ko Olinpiar Jokoetan urrea eta Munduko Kopako azken edizioan Kristalezko Globoa bereganatu zituen Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du proba […]

06
otsaila
2017
Albisteak

Goi-mailako kirolarientzako 2017ko Basque Team bekak eskatzeko epea ireki da

Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke https://basqueteam.eus/becas/ webgunean Basque Team Fundazioko Patronatuak 2017. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke https://basqueteam.eus/becas/ webgunean. Beka hauen helburu nagusia, BASQUE TEAM […]

31
urtarrila
2017
Eskia

Jon Santacanak beste zilar batekin itxi du Tarvisioko Munduko Txapelketa

Jon Santacanak eta bere gidak, Miguel Galindok, eski egokituko Tarvisioko Munduko Txapelketa beste domina batekin itxi dute, eslaloneko proban zilarra eskuratuta. Txapelketa honetan bikoteak poltsikoratutako hirugarren domina izan da gaurkoa. 42.72ko denborarekin Santacanak eta Galindok Kanadako Mac Marcoux eta Jack Leitchen atzetik bukatu dute. Jakub Krako eta Branislav Broznan eslovakiarrek hirugarren postuan amaitu dute. Gaurko […]

30
urtarrila
2017
Eskia

Jon Santacanak bigarren domina lortu du Tarvisioko Munduko Txapelketan

Ikusmen mugatua duen Jon Santacana donostiarrak, eta Miguel Galindo bere gidariak paralinpiar eskiko Tarvisioko Munduko Txapelketan euren bigarren domina jantzi dute gaur, erraldoian brontzea eskuratuta. Mac Marcouxek eta Jack Leitch kanadiarrek osatutako bikoteak eraman du urrea eta Giacomo Bertagnolli eta Fabrizio Casal italiarrek zilarra. Gaurkoa Santacanak eta Galindo munduko txapelketa honetan jokatutako laugarren proba da. […]

25
urtarrila
2017
Eskia

Jon Santacanak zilarra jantzi du Tarvisioko Munduko Txapelketako jaitsieran

Jon Santacanak eta Miguel Galindok Tarvision, Italian, jokatzen ari diren egokitutako eski alpinoko munduko txapelketa ederto hasi dute: podiumera igota. Bikotea bi aldiz izan da olinpiar txapelduna jaitsieran (Vancouver 2010 eta Sotxi 2014) eta zilarrezko domina eskuratu du 1:11.55eko denbora eginda, Mac Marcoux txapeldun kanadiarrarengandik 0.57ra. Podiuma Miroslav Haraus eslovakiarrak osatu du. Esperotako emaitzak bete […]

23
abendua
2016
Albisteak

Basque Teamek bere kirolari gehienak bildu ditu 2016an gertatutakoa errepasatzeko eta bere etapa edo aro berriaren oinarriak aurkezteko

Gainera aurten maila gorengo kirola utzi duten Basque Teameko kirolariei omenaldia egin zaie Ekitaldian izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria eta Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailea Basque Team fundazioak bere kirolari gehienak elkartu ditu Donostiako Tabakalera kultur-zentroan ospatutako Gabonetako ekitaldian. Bertan […]

16
abendua
2016
Albisteak

Jon Rahm golflariak hedabideei aurkeztu die gaur Basque Team fundazioarekin lotutako akordioa

Barrikako golf jokalariak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria den Jon Redondok eta Basque Teameko koordinatzailea den Olatz Legarzak lagunduta, ekimena zertan datzan azaldu du Gainera Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa (HTZ) eta Basque Teameko instalakuntzak bisitatu ditu Basque Team Jon Rahmekin harremanetan jarri zen mundu mailan duen arrakasta ikusita, fundazioak bere kirolarien artean izan nahi […]

29
azaroa
2016
Atletismoa

Asier Agirrek brontzea irabazi du maratoi erdiko Munduko Txapelketan

Asier Agirrek brontzezko domina erdietsi du asteburu honetan desgaitu intelektualen maratoi erdiko Munduko Txapelketan. Portugalgo Evora herrian jokatutako probak iazko protagonista berdinak izan zituen. Orduan bigarren postuan bukatu zuen durangarrak. Basque Teameko atletak pozik baina nekatuta amaitu zuen txapelketa, probako ibilbide zorrotzak izan zituen igoera eta jaitsierak izan zirela eta. Azken 10 kilometroak bakarrik korritu […]

28
azaroa
2016
Bodyboard-a

Alex Urangak Azoreetan irabazi, eta Europako Tourra bereganatu du

Alex Uranga gipuzkoarra Azore irletan nagusitu zen atzo eta horri esker Europako Tourra irabazi du. Orain dela egun batzuk Zumaiako txapelketa bereganatu zuen eta atzo Pierre-Louis Costes munduko txapelduna, azken lau urteetan zirkuitua eraman duena, azpiratu zuen. 1989. urtean jaioa, Urangak bere ibilbideko lorpen garrantzitsuenetako bat erdietsi zuen atzo.

28
azaroa
2016
Patinajea

Asteburu bikaina Iñigo Vidondo patinatzailearentzat: Espainiako hiru errekor hautsi ditu arabarrak

Basque Teameko Iñigo Vidondok Calgaryn jokatutako CanAm International izotz-patinajeko abiadura proban estatuko errekorra hautsi zuen larunbatean 1.500 metrokoan, 1:48.39ko denbora eginda. Sotxiko 2014ko neguko Jokoetan parte hartzeko eskatu zen denborarekin alderatuta, denbora hobea lortu zuen Iñigok. Gainera atzo beste bi errekor lortu zituen. 37 segundotik jaitsi zen (36.96) 500 metrokkoan eta 1.11:51eko marka egin zuen […]

13
azaroa
2016
Txirrindularitza

Hirutik hiru Tania Calvorentzat Apeldoornen jokatutako Munduko Kopan

Basque Teameko Tania Calvo pistako txirrindulariak hiru probatan parte hartu du eta hiruretan dominaren bat eskuratu du. Calvok, Holandan jokatutako Munduko Kopan garaipena lortu du Helena Casasekin batera abiadura olinpikoan, zilarra banakako abiaduran eta brontzea 500 metroko lasterketan. Horrez gain, gaur jokatutako probaren ondoren, Tania Calvo Munduko Kopako lider jarri da abiadurako sailkapenean.

11
azaroa
2016
Txirrindularitza

Tania Calvok beste urre bat jantzi du Munduko Kopan, taldekako abiadura proban

Arabarrak, Helena Casasekin batera, taldekako abiadura proba irabazi du Apeldoorneko hitzorduan Tania Calvok eta Helena Casasek beste urrezko domina bat irabazi dute pistako txirrindularitzako Munduko Kopan. Oraingoan, Holandako Apeldoorneko hitzorduan. Casasek eta Calvok finalean Lamberinkek eta Braspennincxek osatutako etxeko bikotea hartu dute mendean podiumeko gorengo tokira iristeko. Arabarra eta katalana azkarrenak izan dira sailkapen txandan […]

09
azaroa
2016
Borroka librea

(ES) Maider Unda dice adiós a la competición tras casi dos décadas dedicada a la lucha en su más alto nivel

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburua den Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria den Jon Redondo, Basque Teameko koordinatzailea den Olatz Legarza eta bere prestatzaile Luis Crespo lagun izan dituela, Maider Undak agur esan du gaur Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan, Gasteizen Hausnarketa sakon baten ondoren, orain lehiaketa profesionala bere lehentasuna ez dela igarri […]

06
azaroa
2016
Txirrindularitza

Tania Calvok urrea irabazi du Helena Casasekin batera Glasgowko Munduko Kopan, olinpiar abiadura proban

Banakako abiadura proban erdietsitako brontzezko dominaz gain, Basque Teameko Tania Calvo txirrindulariak urrezko domina jantzi du Helena Casasekin batera Glasgown jokatzen ari diren Munduko Kopan, olinpiar abiadura proban. Calvok eta Casasek finalean Lili Liu eta Jun Han menderatu dituzte 246 ehuneneko aldearekin. Arabarrak eta katalanak zilarrezko domina eskuratu zuten pasa den hilabetean Frantziako Saint Quentin-en-Yvelines […]