basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

eskia albisteak

eskia albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
21
martxoa
2023
Eskia

“Milan-Cortina d´Ampezzo Jokoak dira nire epe luzerako helburua; ondo iritsiko naizela uste dut eta dominak lortzeko borrokatzea espero dut”

Iñigo Martinez de Albornoz, Basque Teameko mendiko eskiatzailea, podiumaren atarian geratu zen aurtengo Munduko Txapelketan eta denboraldi aparta egiten ari da Iñigo Martínez de Albornoz pixkanaka aurrera doa, baina pauso sendoekin. Argi du zeintzuk diren bere helburuak eta, ingeniaria den aldetik (lan hau goi mailako kirolarekin uztartzen du), bere buruari proposatzen dion guztia betetzeko plana […]

06
martxoa
2023
Eskia

Iñigo Martinez de Albornoz eskiatzailea bikain aritu da Munduko txapelketan

Donostiarrak seigarren postua lortu du esprintean eta laugarren postua errelebu mistoan Boi Taülleko mendiko eskiko Munduko txapelketan Iñigo Martinez de Albornoz mendiko eskian nabarmentzen den izena da nazioarte mailan; hala erakusten dute, berriz ere, denboraldiko txapelketarik esperotsuenean, Boi Taüllen, Kataluniako Pirinioetan dagoen herrian jokatutako Munduko Txapelketan lortutako azken emaitzek. Mendiko eskia 2021ean sartu zuen Nazioarteko […]

19
otsaila
2023
Eskia

Juan del Campok, 21. postua lortuta eslalomean, bere emaitza onena eskuratu du eski alpinoko Munduko txapelketa batean, eta Aingeru Garayk 35. postua bereganatu du

Basque Teameko kirolariek historia egin dute berriz ere, lehen aldiz bi euskaldun lehiatu baitira aldi berean horrelako hitzordu batean Juan del Campok eta Aingeru Garayk historia egin zuten urtarrilean, Garmisch-Partenkircheneko Munduko Kopan. Lehen aldiz bi euskaldun lehiatu ziren maila horretako proba batean. Gaur beste kapitulu bat idatzi dute euskal eski alpinoaren historian, Courchevel-Meribelen (Frantzia) jokatutako […]

23
urtarrila
2023
Eskia

“Nik inoiz baino sasoi hobean ikusten dut neure burua, galtzeko gutxi eta irabazteko eta lasterketetan gozatzeko asko dut”

Juan del Campo Basque Teameko eskiatzaileak bere ibilbideko emaitzarik onena lortu du Schladmingeko Munduko Kopan Juan del Campok erretinan gordetzen du oraindik eski alpinoko tenpluetako batean, Austriako Schladming pistan, harrotu zuten 45.000 pertsonen irudia. Bilbotarra hirugarrenez igaro zen bere karreran Munduko Kopa bateko bigarren txandara eta 22. postuan amaitu zuen proba, orain arteko bere ibilbideko […]

04
urtarrila
2023
Eskia

Euskal eski alpinoak jardunaldi historikoa bizi izan du, lehen aldiz bi kirolari izan baititu Munduko Kopa berean

Aingeru Garayk debuta egin du maila honetako hitzordu batean Garmisch-Partenkircheneko eslalomean, eta Juan del Campo ere bertan lehiatu da Eski alpinoko maila gorenera iristea erronka zaila da. Are gehiago Euskadik kirol hori praktikatzeko funtsezko elementua ez duenean: elurra. Eskiatzaileek apustu handia egin behar dute nazioartean FIS lasterketetan eta Europako Kopetan lehiatu ahal izateko, eta oso […]

19
otsaila
2022
Eskia

Imanol Rojok 21. postuan amaitu du Beijingeko Jokoetako iraupen eskiko proba nagusia

Basque Teameko kirolariak bere banakako emaitzarik onena berdindu du Joko batzuetan, duela astebete eskiatloian lortutakoa Imanol Rojok ahalegin handia egin du Beijingeko Jokoetako bere azken proban 21. postua lortzeko. Hasiera batean 50 kilometrokoa izan behar zuen lasterketa 30 kilometrora laburtu behar izan dute, eta espero baino ordubete beranduago hasi da, Zhangjiakouko iraupen-eskiko Zentro Nazionala gaur […]

18
otsaila
2022
Eskia

“Dena prest dago biharko, espero dugu ahalik eta gehien ematea, ezer utzi gabe”

Imanol Rojo Basque Teameko iraupen eskiatzaileak bere hirugarren eta azken proba egingo du bihar Beijingeko Jokoetan: 50 kilometrokoa Imanol Rojok bihar amaituko du Beijingeko Joko Olinpikoetan parte hartzea, iraupen eskiko proba nagusian lehiatuz: 50 kilometroak (7:00 Euskadin). Tolosarrak orain arte Joko batzuetan lortutako emaitzarik onenak erdietsi ditu, 33. izan zen Sotxin, 2014an, baita Pyeongchangen ere, […]

11
otsaila
2022
Eskia

Imanol Rojok 39. postuan amaitu du estilo klasikoko 15 kilometroetako proba Beijingeko Jokoetan

Basque Teameko iraupen eskiatzaileak Josep Girók Sarajevon, 1984an, lortutako 45. postua gainditu du estatu mailan Eskiatloiko 30 kilometrokoan 21. izan ondoren, Imanol Rojo lehiara itzuli da gaur estilo klasikoko 15 kilometroko proban. Tolosarra baikor iritsi da bere faboritoen artean ez dagoen lasterketara, bere hiru parte-hartze olinpikoetan banakako proba batean bere posturik onena erdietsi ondoren. Gaurkoa […]

10
otsaila
2022
Eskia

“Oso lan ona egiten ari gara, eta borrokan jarraitu behar dugu”

Imanol Rojo Basque Teameko iraupen eskiatzaileak estilo klasikoko 15 kilometroko probari ekingo dio bihar Eskiatloiko 30 kilometroetan 21. izan ondoren, Imanol Rojo lehiaketara itzuliko da bihar, 8:00etan, estilo klasikoko 15 kilometroko proban. Tolosarra aldarte onarekin dator, bere hiru parte-hartze olinpikoetan banakako proba batean bere posturik onena lortu ondoren. “Nire helburu nagusia, hona iritsi nintzenean, nire […]

06
otsaila
2022
Eskia

Imanol Rojok bere emaitza olinpikorik onena sinatu du banakako proba batean

Basque Teameko iraupeneko eskiatzaileak 21. postuan amaitu du eskiatloiko 15km+ 15km-tan; estatu mailan proba honetan inoiz lortu den emaitzarik onena da Lasterketaren aurretik Imanol Rojok abisatzen zuen. Material onena bilatuz eta Zhangjiakou inguruan dagoen iraupen-eskiko entro nazionalaren pista hotz eta motelera egokituz, aurretiko entrenamenduak erabakigarriak izango ziren, eta hala gertatu da. Tolosarra sasoi bikainean iritsi […]

26
urtarrila
2022
Eskia

Maialen Oiartzabal eskiatzailea izango da ‘BAT To Beijing’ saioaren laugarren atalaren protagonista

Dokumental saila osatzen duten bost atalak igande goizetan emititzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan Basque Team Fundazioarentzat Korima Films ekoiztetxeak egindako programak Maialen Oiartzabal freeski edo estilo libreko eskiatzailea izango du ardatz aste honetan. Maialen eski akrobatikoan aritzen den euskal kirolari bakarretakoa da, neguko kirolen barruan kasu bitxia. 12 urterekin eman zituen lehen urratsak freeskian, eta […]

17
urtarrila
2022
Eskia

BAT TO BEIJING: ‘Anbizioz gainezka’

Kapituluak Juan del Campo eta Aingeru Garay bekadunen eta June Garitano bikaintasun proiektuko kidearen adierazpenak biltzen ditu. Juan Del Campo eski alpinoaren erreferenteetako bat da estatu mailan, eskarmentu handia du Europako eta Munduko Kopetan, eta hiru Munduko Txapelketetan eta Joko olinpiko batzuetan aritu izan da, adina gorabehera. Aitzindaria da Aingeru eta Junerentzat. Beraiek ere euren […]

12
urtarrila
2022
Eskia

Eski alpinoa protagonista izango da ‘BAT To Beijing’ saioaren bigarren atalean

Dokumental saila osatzen duten bost atalak igande goizetan emititzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan Basque Team Fundazioarentzat Korima Films ekoiztetxeak egindako programak eski alpinoa izango du ardatz aste honetan, “Anbizioaz gainezka” izeneko kapituluarekin. Juan del Campo eta Aingeru Garay bekadunen eta June Garitano bikaintasun proiektuko kidearen adierazpenak biltzen dira bertan. Juan Del Campo eski alpinoaren erreferenteetako […]

10
urtarrila
2022
Eskia

BAT To Beijing: ‘Iraun dezan’

Basque Teameko iraupeneko eskiatzaileei eskainitako kapitulua. Alaia Juaristi eta Peio Añarbe Neguko Kiroletako Euskal Federazioarekin batera abian jarritako bikaintasun-proiektuko kideek Imanol Rojoren, Basque Teameko bekadunaren eta Beijing 2022an bere hirugarren Joko Olinpikoak jokatuko dituen nazioarteko erreferentearen pausoak jarraitzen dituzte.

03
urtarrila
2022
Eskia

Iraupeneko eskiatzaileei eskainitako atalak Basque Teameko ‘BAT To Beijing’ saioa estreinatuko du asteburu honetan

Dokumental saila osatzen duten bost atalak igande goizetan emango dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan Aste honetan estreinatuko da Korima Films ekoitztetxeak egindako Basque Team Fundazioaren programa, iraupeneko  eskiatzaileak protagonista direla, ‘Iraun dezan’ kapituluarekin. Alaia Juaristi eta Peio Añarbe gazteak dira Imanol Rojo tolosarrak erakutsitako bidean lekukoa hartuko duten kirolariak. Norvegiako kolonia bat duela mende bat inguru […]

07
martxoa
2021
Eskia

Imanol Rojo berriz sartu da Top 20an Oberstdorfeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko iraupen-eskiatzaileak 18. postuan bukatu du estilo klasikoko 50 kilometroko proba Imanol Rojok Oberstdorfeko iraupen-eskiko Munduko Txapelketan hasi zuen bere ibilbidea 15 kilometro estilo klasikoko eta 15 kilometro estilo libreko eskiatloi proban emaitza historikoa lortuta. Otsailaren 27an erdietsitako 19. postua, ordura arte, bere kirol ibilbideko markarik onena zen Munduko Txapelketa absolutu batean. Lau egun […]