Bizilekua Tolosa
Jaiotza 30/11/1990
Kirola Eskia
Bio
Imanolek, 5 urte zituela, bere anaia zaharrarekin, gaur egun bere teknikaria den Iosebarekin hasi zen eskiatzen eta harrezkeroztik ez da eskietatik jaitsi. 11 urterekin Uzturre Elkartearekin lehiatzen hasi zen eta 15 urte izan arte jasotako emaitzei esker estatuko taldean sartu zen 2005ean. Nazioarteko hainbat txapelketetan aritu da, Europako txapelketetan, Munduko Kopetan, Munduko txapelketetan eta garrantzitsuenaK: 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan, Errusian, eta 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan, Hego Korean. Errusian eskiatloian (50. postua), 1,4km sprint proban (60. postua), 15 kilometro estilo klasikoko proban (50. postua) eta 50 kilometroko mass start proban (33. postua) hartu zuen parte. Korean eskiatloian (49. postua), estilo libreko 15 kilometrokoan (62. postua), 50 kilometroko mass start proban (35. postua) eta taldekako proban (19. postua) lehiatu zen.
Imanol Rojok iraupen-eskiagatik duen zaletasunak badu azalpena. Tolosako kaleak asfaltoz jantzitako kaleak dira. Elurra ez da maiz heltzen bertara, baina iraupen eskiak lotura estua du bertako jendearekin. Mende luze da Norvegiako kolonia bat heldu zela herrira. Industria indartsuaren garaiak ziren, eta eurekin ekarri zuten, ehun urtetik gora beranduago Tolosar askorentzat kutuna den kirola; iraupen eskia. Urteek aurrera eginda, tolosar askok lekuko hari heldu zioten, tartean Rojo anaiek. Egun, Imanol olinpiar Jokoetako iraupen eskian lehiatu den bigarren euskalduna da. Beste tolosar bat izan zen lehena: Haritz Zunzunegi. Nagano eta Salt Lake Cityn aritu zen, Imanol eta Joseba rojo nerabeak zirela.
Imanolek era baikorrean baloratu ditu azken urteak, asko hobetu eta garapen handia izan baitu. Nabarmenak dira 2016an lortutako maratoien Europako txapelketako titulua eta 2017an erdietsitako emaitzak: Espainiako txapelketa esprintean eta estilo klasikoan, Dolomitenlauf Lienz txapelketan lehen hamarren artean geratu izana eta Lahtin jokatutako Munduko txapelketan parte hartu izana. 2019-2020 denboraldian lortu ditu orain arteko bere emaitzarik onenak Munduko Kopan; adibide gisa, Nove Meston lortutako 26. postua.
Palmaresa
º | Sochi Olinpiar Jokoak 50km | 2014 | |
º | Sochi Olinpiar Jokoak 15km C | 2014 | |
º | Sochi Olinpiar Jokoak SP F | 2014 | |
º | Munduko Txapelketa | 2015 | |
º | Munduko Txapelketa | 2013 | |
13º | Unibertsitate Jokoak 30km F | 2015 | |
Urrezkoa | Marxa Beret 42km | 2013 |
otsaila
2022 Eskia
Imanol Rojok 21. postuan amaitu du Beijingeko Jokoetako iraupen eskiko proba nagusia
Basque Teameko kirolariak bere banakako emaitzarik onena berdindu du Joko batzuetan, duela astebete eskiatloian lortutakoa Imanol Rojok ahalegin handia egin du Beijingeko Jokoetako bere azken proban 21. postua lortzeko. Hasiera batean 50 kilometrokoa izan behar zuen lasterketa 30 kilometrora laburtu behar izan dute, eta espero baino ordubete beranduago hasi da, Zhangjiakouko iraupen-eskiko Zentro Nazionala gaur […]
otsaila
2022 Eskia
Imanol Rojok 39. postuan amaitu du estilo klasikoko 15 kilometroetako proba Beijingeko Jokoetan
Basque Teameko iraupen eskiatzaileak Josep Girók Sarajevon, 1984an, lortutako 45. postua gainditu du estatu mailan Eskiatloiko 30 kilometrokoan 21. izan ondoren, Imanol Rojo lehiara itzuli da gaur estilo klasikoko 15 kilometroko proban. Tolosarra baikor iritsi da bere faboritoen artean ez dagoen lasterketara, bere hiru parte-hartze olinpikoetan banakako proba batean bere posturik onena erdietsi ondoren. Gaurkoa […]
otsaila
2022 Eskia
“Oso lan ona egiten ari gara, eta borrokan jarraitu behar dugu”
Imanol Rojo Basque Teameko iraupen eskiatzaileak estilo klasikoko 15 kilometroko probari ekingo dio bihar Eskiatloiko 30 kilometroetan 21. izan ondoren, Imanol Rojo lehiaketara itzuliko da bihar, 8:00etan, estilo klasikoko 15 kilometroko proban. Tolosarra aldarte onarekin dator, bere hiru parte-hartze olinpikoetan banakako proba batean bere posturik onena lortu ondoren. “Nire helburu nagusia, hona iritsi nintzenean, nire […]
otsaila
2022 Eskia
Imanol Rojok bere emaitza olinpikorik onena sinatu du banakako proba batean
Basque Teameko iraupeneko eskiatzaileak 21. postuan amaitu du eskiatloiko 15km+ 15km-tan; estatu mailan proba honetan inoiz lortu den emaitzarik onena da Lasterketaren aurretik Imanol Rojok abisatzen zuen. Material onena bilatuz eta Zhangjiakou inguruan dagoen iraupen-eskiko entro nazionalaren pista hotz eta motelera egokituz, aurretiko entrenamenduak erabakigarriak izango ziren, eta hala gertatu da. Tolosarra sasoi bikainean iritsi […]
martxoa
2021 Eskia
Imanol Rojo berriz sartu da Top 20an Oberstdorfeko Munduko Txapelketan
Basque Teameko iraupen-eskiatzaileak 18. postuan bukatu du estilo klasikoko 50 kilometroko proba Imanol Rojok Oberstdorfeko iraupen-eskiko Munduko Txapelketan hasi zuen bere ibilbidea 15 kilometro estilo klasikoko eta 15 kilometro estilo libreko eskiatloi proban emaitza historikoa lortuta. Otsailaren 27an erdietsitako 19. postua, ordura arte, bere kirol ibilbideko markarik onena zen Munduko Txapelketa absolutu batean. Lau egun […]
otsaila
2021 Albisteak
Imanol Rojo eskiatzaileak bere emaitzarik onena lortu du Munduko Txapelketa batean
Basque Team bekadunak 19. postuan bukatu du eskiatloi 15/15km C/F proba Imanol Rojo historia egiten ari da gure herrialdeko iraupen eskian. Badirudi eskiatzaile tolosarrak ez duela mugarik denboraldi honetan, marka eta itxaropen guztiak gainditzen ari baita. Gaur lehen 20 eskiatzaileen artean sartu da Munduko Txapelketa batean, orain arte egin ez duena. Hain zuzen ere, 19. postuan amaitu […]