basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Tania Calvo

Txirrindularitza
Jatorria Vitoria-Gasteiz
Bizilekua Mallorca
Jaiotza 26/06/1992
Kirola Txirrindularitza

Bio

Tania 14 urterekin hasi zen pistako txirrindularitzan, bere aitak zuen zaletasunak bultzatuta, baina orduan ez zuen pentsatu kirol hau bere ogibide bilakatuko zenik. Une txar eta onetan senitartekoak eta lagunak dira bere zutabeak. Azken urteetan garapen fisiko ikaragarria izan du, baita kirol mailakoa ere. Oso gazte hasi zen nazioarteko txapelketetan, eta bere buruarekin oso kritikoa izaten da denboraldiaren amaieran; esan daiteke hobekuntza bilatzen duela etengabe. Apurka-apurka bere ametsak betetzen ari dira, izan ere, Olinpiar Joko batzuetan parte hartzeko zuen ametsa egi bihurtu zen Rion.

Brasilgo hiriburuan lehiatzeko txartela eskuratu zuen Londreseko Munduko txapelketako taldekako abiadura proban zortzigarren postua lortu zuenean Helena Casasekin batera.

Bere lehen olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, Taniak diploma bat irabazi zuen taldekako abiadura proban erdietsitako zazpigarren postuari esker. Horrez gain, 19. postuan bukatu zuen banakako abiadura proba eta 21. postuan keirina.

2016a arrakastaz beteriko urtea izan zen Taniarentzat. Europako azpitxapelduna izan zen Helena Casasekin batera Saint Quentin-en Yvelinesen jokatutako taldekako abiadura proban eta gainera brontzezko domina irabazi zuen banakako abiaduran. Munduko Kopetan ere oso ondo aritu zen eta dominak poltsikoratu zituen Glasgown, Apeldoornen eta Calin.

2017an Hong Kongen jokatutako Munduko txapelketan helburuak bete zituen lehen zortzien artean sartuta, bai taldekako abiaduran, bai 500 metroko proban. 2018an eta 2019an jokatutako Munduko Kopetan toki horietan mugitu da baina zoritxarrez ez du helburu nagusia bete, Tokyo 2020rako sailkatzea.

Palmaresa

Zilarrezkoa Europako Txapelketa Abiadura 2014
Brontzezkoa Munduko Kopa Cali Taldekako Abiadura 2015
Zilarrezkoa Munduko Kopa Glasgow Taldekako Abiadura 2012
Brontzezkoa Munduko Kopa Glasgow 500m 2012
Urrezkoa Europako Txapelketa junior 2010
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa junior 500m 2010
13
azaroa
2022
Txirrindularitza

Tania Calvok zilarrezko domina jantzi du aurtengo UCI Track Champions Leagueko lehen proban

Oso emanaldi ederra sinatuta, Tania Calvo txirrindulariak zilarrezko domina irabazi du Palmako Illes Balears Velodrom delakoan, scratch proban bigarren amaitu ondoren. Taniak zutik jarri du Mallorcako publikoa. Bertako jendeak ondo ezagutzen du, arabarrak bere kirol ibilbidearen zati bat irla balearretan igaro baitu. Gasteiztarrak duela pare bat urte etxera itzultzea erabaki zuen eta abiadura utzi eta […]

16
abuztua
2022
Txirrindularitza

Tania Calvok hamaikagarren postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako Madison proba

Tania Calvok bere azken proba burutu du gaur Municheko Europako Txapelketan. Orokorrean ez du sentsazio onik aurkitu Messe Münchenen, euskal txirrindularientzako ustekabez beteta egon den belodromoan. Taniak Eukene Larrarterekin batera korritu behar zuen Madison proba, baina tolosarrak lasterketa utzi behar izan zuen kanporatze proban erorikoa izan ondoren. Bere ordez Eva Anguela sartu da. Taniak omniuma […]

15
abuztua
2022
Txirrindularitza

Basque Teameko Tania Calvok 14. postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako omniuma

Ekain Jimenez hamabosgarren izan da Kilometroaren sailkapenean Tania Calvo Europako txapelketako omnium probaren zerrendan sartu dute ofizialki gaur goizean. Lasterketa Eukene Larrartek jokatu behar zuen, baina duela bi egun kanporaketan izandako erorikoaren ondorioz, ordezkatu egin behar izan dute. Messe München belodromoko omnium osoaren lehen proba scratch-a izan da. Bertan, arabarrak 13. postuan bukatu du, 16 […]

12
abuztua
2022
Txirrindularitza

Tania Calvok hamahirugarren postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako scratcha

Basque Teameko txirrindulariak ezin izan ditu bere ezaugarri guztiak erakutsi Messe München belodromoan, eta penatuta geratu da 13. postuan amaitzeagatik Munichen jokatzen ari den Europako txapelketako scratch proba. Gaur egun Tania Calvo iraupen-probetan zentratuta dago, baina esprinter gisa duen iraganagatik scratch lasterketa bere faboritoetako bat da orain. Hala ere, txirrindulari arabarrak Munichera joandako Basque Teameko […]

10
abendua
2020
Albisteak

“Parisen 2024an egoteko borrokatu nahiko nuke, geratzen diren urte hauetan hitzordu horretan egoteko lan egingo dut”

Tania Calvok bizitza osoa darama bizikletan. 18 urterekin dena utzi eta Mallorcara joatea erabaki zuen. Bere ahalegina saritua izan zen, Espainiako txapelketetako dominak eta tituluak hamarnaka kontatzen baititu. Bere urrezko garaia 2014 eta 2016 artean iritsi zen, banakako abiaduran zilar bat eta brontze bat eta Europako txapelketetan taldekako beste zilar batekin. Helena Casas kataluniarrarekin batera […]

29
ekaina
2019
Txirrindularitza

Tania Calvo pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako banakako abiaduran lehiatu ondoren

Basque Teameko bekaduna den Tania Calvo Minskeko Europear Jokoetako final zortzirenetara heldu da pistako txirrindularitzako banakako abiaduran. Final hamaseirenetan ez du Laurine Van Riessen holandarra gainditu eta bigarren aukera jokatu behar izan du. Horretan bai izan da Miriam Vece italiarrari irabazteko gai. Final zortzirenetan ere ez du zorterik izan lehen aukeran Madelein Maria Braspennincx holandarraren […]