basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 29
azaroa
2016

Asier Agirrek brontzea irabazi du maratoi erdiko Munduko Txapelketan

Asier Agirrek brontzezko domina erdietsi du asteburu honetan desgaitu intelektualen maratoi erdiko Munduko Txapelketan. Portugalgo Evora herrian jokatutako probak iazko protagonista berdinak izan zituen. Orduan bigarren postuan bukatu zuen durangarrak.

Basque Teameko atletak pozik baina nekatuta amaitu zuen txapelketa, probako ibilbide zorrotzak izan zituen igoera eta jaitsierak izan zirela eta. Azken 10 kilometroak bakarrik korritu behar izan zituen arren, aldeari eutsi eta hirugarren postua erdietsi zuen Asierrek. 1:11:55eko denbora egin zuen, iaz baino 13 segundo gehiago. Urrea Jose Azevedo portugaldarrak eraman zuen 1:11:14ko markarekin eta zilarra 6 segundo geroago helmugaratu zen Kaneko Ryo japoniarrak. Denbora hauek lehiakortasun maila erakusten dute garbi.