basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 23
abendua
2016

Basque Teamek bere kirolari gehienak bildu ditu 2016an gertatutakoa errepasatzeko eta bere etapa edo aro berriaren oinarriak aurkezteko

Gainera aurten maila gorengo kirola utzi duten Basque Teameko kirolariei omenaldia egin zaie

Ekitaldian izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria eta Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailea

Basque Team fundazioak bere kirolari gehienak elkartu ditu Donostiako Tabakalera kultur-zentroan ospatutako Gabonetako ekitaldian. Bertan 200 gonbidatu inguru bildu dira, teknikariak, hainbat federaziotako kideak, eta babesleak barne.

Ospakizuna Bingen Zupiria sailburuaren hitzekin hasi da. “Kirolaren baloreak ezinbestekoak dira gizarte sendo baten eraikuntzan; horregatik, Basque Team lagungarria izan daiteke zentzu horretan, Euskadiren garapenean”, baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak.

Ondoren urteak Basque Teamen, kirol arloan, eman duena errepasatzeko unea heldu da. Lehenengo kirolari ez olinpikoen lorpenak gogoratu dituzte eta gero urteko hitzordu garrantzitsuenaren txanda iritsi da: Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak.

Galan izan dira hiriburu kariokan lehiatu ziren kirolari gehienak, horien artean diploma lortu zuten Iñigo Peña eta Ander Elosegi palistak, Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalaria eta Rakel Mateo paratriatleta, eta hiru dominadunak: Amador Granados, Asier Garcia eta Maialen Chourraut.

Riori eskainitako tartean Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak kirolarien lana goraipatu du eta azpimarratu du hurrengo Jokoetan, Pyeongchan 2018n eta Tokio 2020n, Asiak euren arrakastaren lekuko izan behar duela.

Basque Teametik ‘Berria’ egunkariaren Imanol Magro eta Enekoitz Telleria kazetarien lana goretsi nahi izan da. Bikain eman zuten Jokoen berri Riotik, batez ere euskal kirolariei dagokienez, web orrialderako eta BerriaTB-rako ere lan eginda.

Magro eta Telleriaren lana goraipatzeaz gain, Pedro Gabilondo kazetariaren ibilbidea ere azpimarratu da. Gipuzkoarra bederatzi Jokotan aritu izan da. Lehenengoak Berlinen 1974. urtean eta azkenak Atenasen 2004an.

Jokoei buruzko tartearen ostean, agurrei paso eman zaie. Maider Unda borrokalaria, Richard Oribe igerilaria, Mikel Odriozola atleta, Hodei Mazkiaran txirrindularia, Jon Erguin piraguista eta Elaia Torrontegi taekwondista eszenatokira igo dira eta fundazioaren kolaboratzaile berria den ‘Eguzkilore’ bitxi-dendari esker domina bana jaso ondoren, Iñigo Asensio aurkezlearekin solasalditxoa izan dute euren kirol ibilbideko lorpenak gogoratzeko. Basque Teameko sei bekadunek agur esango diote goi-mailako lehiaketari.

Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailearen hitzaldiarekin eta sorpresa batekin bukatu da ekitaldia. Carlos Tobalina pisu-jaurtitzailea eta Irati Goikoetxea piraguista aretoan sartu dira Olentzeroz eta Mari Domingiz jantzita, fundazioaren etapa berriari begira desiraz betetako zakua eurekin ekarrita; ‘laguntza eta zehaztasuna’, ‘jakintza espezializatua’, ‘gertutasuna’, ‘konpromisoa’ eta ‘ilusioa’ ekarri dituzte kirolari guztientzat.