txirrindularitza albisteak





azaroa
2023 Txirrindularitza
Leire Olaberria txirrindulari ohiak bere historiaren errepasoa egingo du “Geldiezinak” telesailaren seigarren atalean
Dokumental sorta osatzen duten 12 atalak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko “Helmuga” saioan (11:30) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak bultzatutako “Geldiezinak” dokumental sortak Ikaztegietako txirrindulari ohiaren historia kontatuko du, ‘Leire Olaberria, iraultzarako gogoa’ izeneko kapituluarekin. Joane Somarribaren figurak emakumeentzako bidea ireki zuen behin betiko errepidean, eta Leire Olaberriak Beijing […]
Eukene Larrarte Basque Teameko pistako txirrindulariak zilarrezko domina lortu du Grenchengo Europako txapelketako scratch-ean
Eukene Larrarte Municheko Europako txapelketara joan zen udan, ilusio handiz podiumera igotzeko asmoz. Alemaniako hitzorduan zorteak ez zion lagundu eta txapelketa utzi behar izan zuen eroriko baten ondorioz. Gaur, ordea, arantzatxoa atera ahal izan du. Tolosarrak zilarrezko domina lortu du Grenchenen (Suitza) jokatzen ari diren pistako txirrindularitzako Europako txapelketan, scratch modalitatean, Maria Martins portugaldarraren atzetik […]
Tania Calvok zilarrezko domina jantzi du aurtengo UCI Track Champions Leagueko lehen proban
Oso emanaldi ederra sinatuta, Tania Calvo txirrindulariak zilarrezko domina irabazi du Palmako Illes Balears Velodrom delakoan, scratch proban bigarren amaitu ondoren. Taniak zutik jarri du Mallorcako publikoa. Bertako jendeak ondo ezagutzen du, arabarrak bere kirol ibilbidearen zati bat irla balearretan igaro baitu. Gasteiztarrak duela pare bat urte etxera itzultzea erabaki zuen eta abiadura utzi eta […]
Lourdes Oyarbidek 25. eta Ziortza Isasik 77. postuetan amaitu dute errepideko txirrindularitza proba Municheko Europako txapelketan
Ia zailtasun menditsurik gabeko 103 kilometroko ibilbidearen gainean, Omer Shapira israeldarrak ihesari ekin dio lasterketaren lehen zatian. Bere atzetik Urska Zigart esloveniarra joan da eta elkarrekin 65 kilometroko bidea egin dute. Atzetik, Audrey Cordooren erasoak, Elena Cecchini italiarrarekin eta Stine Borgli norvegiarrarekin batera, Holandako taldearen mugimendua eragin du. Bi ihesaldiak helmugatik 77 kilometrora batu dira, […]
Ziortza Isasi Basque Teameko txirrindulariak 24. postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako erlojupekoa
Ziortza Isasik errepideko txirrindularitzan hasi du gaur bere ibilbidea, bere hanketan kilometro asko pilatuta istako txirrindularitzako jazarpen eta puntuazio proben ondoren, baina aldi berean ilusioz gainezka ikusteko noraino heltzeko gai den errepideko txirrindularitzako bi probetan. Erlojupeko probaren ibilbidea nahiko laburra izan da. Munichetik mendebaldera, txirrindulariak Fürstenfeldbruck inguruko zirkuitu batean lehiatu dira, 24 kilometro baino gutxiago […]
Tania Calvok hamaikagarren postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako Madison proba
Tania Calvok bere azken proba burutu du gaur Municheko Europako Txapelketan. Orokorrean ez du sentsazio onik aurkitu Messe Münchenen, euskal txirrindularientzako ustekabez beteta egon den belodromoan. Taniak Eukene Larrarterekin batera korritu behar zuen Madison proba, baina tolosarrak lasterketa utzi behar izan zuen kanporatze proban erorikoa izan ondoren. Bere ordez Eva Anguela sartu da. Taniak omniuma […]
Basque Teameko Tania Calvok 14. postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako omniuma
Ekain Jimenez hamabosgarren izan da Kilometroaren sailkapenean Tania Calvo Europako txapelketako omnium probaren zerrendan sartu dute ofizialki gaur goizean. Lasterketa Eukene Larrartek jokatu behar zuen, baina duela bi egun kanporaketan izandako erorikoaren ondorioz, ordezkatu egin behar izan dute. Messe München belodromoko omnium osoaren lehen proba scratch-a izan da. Bertan, arabarrak 13. postuan bukatu du, 16 […]
Ziortza Isasi Basque Teameko txirrindulariak ezin izan du hamalaugarren postua gainditu Europako txapelketako puntuazio proban
Basque Team fundazioaren beka duen Ziortza Isasi txirrindulariak puntuazio-proba korritu du Municheko Europako Txapelketan, Tania Calvoren ordez. Elorrioko txirrindularia ezin hobeto hasi da, bi puntu eraman baititu irabazitako esprint batengatik, nahiz eta ahalegin horrek gero eragina izan dion. Hurrengo behin betiko abiadetan ezin izan dio aurrean jarri diren aurkarien erritmo itzelari jarraitu, eta garesti ordaindu […]
Eukene Larrarte Basque Teameko txirrindulariak Europako Txapelketako kanporatze proba utzi behar izan du eroriko gogor batengatik
Gaurkoa arratsalde gorabeheratsua izan da Messe München-en. Municheko txapelketetako pistako txirrindularitzako kanporatze proba lehen itzulitik gelditu behar izan da, hiru txirrindulari erori baitira, nahiz eta ondoren pistara itzuli diren. Ezustekoaren ondoren, esprinterako lehen deian Eukene kanpoan geratzeko zorian egon da, baina taldean jarraitzea lortu du. Kanpaiak berriro jo duenean, taldearen atzeko postuetan jarraitu du, baina […]
Jaime Romerok hamaseigarren amaitu du jazarpen proba Municheko Europako Txapelketan
Jaime Romero Basque Teameko txirrindulariak ez du banakako jazarpen probako sailkapen-txanda gainditu Municheko Europako Txapelketan. Astigarragako txirrindulariak 16. postuan amaitu du, 4:26.499ko denborarekin. Jardun hobearen bila irten da pistara, baina Munichera joandako komunikazio taldeari proba amaitu ondoren esan dionez, onartu behar da gainerako herrialdeak urteetara daudela, eta maila horretara iristeko lanean jarraitu behar dela. Romero […]
abuztua
2022 Txirrindularitza
Ziortza Isasik eta Tania Calvok hamabosgarren eta hemeretzigarren amaitu dute, hurrenez hurren, Municheko Europako Txapelketaren banakako jazarpena
Ziortza Isasi eta Tania Calvo Basque Teameko txirrindulariek ezin izan dute sailkapena gainditu Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetako banakako jazarpen proban. Tania Calvok oraindik ez ditu aurkitu txapelketan hainbeste desiratutako sentsazio horiek, eta sailkapeneko azken postuan geratu da, 3:45.638 denborarekin. Taniak ere ez zuen oso pozik bukatu taldekako jazarpen probako parte hartzearekin, eta are […]
Tania Calvok hamahirugarren postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako scratcha
Basque Teameko txirrindulariak ezin izan ditu bere ezaugarri guztiak erakutsi Messe München belodromoan, eta penatuta geratu da 13. postuan amaitzeagatik Munichen jokatzen ari den Europako txapelketako scratch proba. Gaur egun Tania Calvo iraupen-probetan zentratuta dago, baina esprinter gisa duen iraganagatik scratch lasterketa bere faboritoetako bat da orain. Hala ere, txirrindulari arabarrak Munichera joandako Basque Teameko […]
Ekain Jimenezek zortzigarren amaitu du Municheko Europako Txapelketako taldekako abiaduran
Basque Teameko Ekain Jimenez pistako txirrindulariak zortzigarren postuan amaitu du taldekako abiadura-proba, Munichen (Alemania) jokatzen ari diren hainbat diziplinatako Europako Txapelketetan. Ekainek, Alejandro Martinezek eta Jose Morenok osatutako taldeak ez zuen arazorik izan atzoko sailkapena gainditzeko, baina gaur lehen kanporaketan ezin izan du menderatu Jack Carlinek, Alistair Fieldingek eta Hamish Turnbullek osatutako Britainia Handiko hirukotea. […]
abuztua
2022 Txirrindularitza
Basque Teameko kirolariek pistako txirrindularitzaren aurpegia eta gurutzea bizi izan dute Municheko Europako Txapelketetan
Messe München belodromoak albiste ona utzi digu gaur arratsaldean, Ekain Jimenezen lehen kanporaketarako sailkapena taldekako abiaduran eta bi ez hain onak, Tania Calvo, Eukene Larrarte eta Ziortza Isasi kanporatzea taldekako jazarpenean eta Jaime Romerorena gizonezkoen proba berdinean. Ekain Jimenezek taldekako abiadura probarako sailkatze saioa gainditu du. Basque Teameko txirrindulariak, Alejandro Martinez eta Jose Morenorekin batera, […]
Amador Granadosek agur esan dio lehiari, hogei urte baino gehiago goi mailan aritu ondoren
Basque Team sortu zenetik Fundazioaren beka jaso duen txirrindulariaren palmares luzean Rio de Janeiro 2016an lortutako brontze paralinpikoa nabarmentzen da Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak lagunduta, Amador Granadosek kirolari gisa goi mailari agur esan dio gaur Donostian. Bizitza oso bat gehien gustatzen zaionari eskainia: txirrindularitzari. […]
ekaina
2021 Txirrindularitza
Basque Teameko txirrindulariak dira ‘BAT To Tokio’ saioaren bederatzigarren ataleko ardatza
Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan Aste honetan, Basque Team Fundazioaren saioa, Akhonmedia ekoiztetxeak egina, txirrindularitzari buruzkoa da, konkretuki Basque Teameko Ane Santesteban, Eider Merino eta Lourdes Oyarbide txirrindulariariei buruzkoa. ‘Maldan gora’ izenburua duen atala ekainaren 6an izango da ikusgai, 11:00etan, ETB 1eko ‘Helmuga’ programan. Ondoren, atal […]