basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 31
urtarrila
2017

Jon Santacanak beste zilar batekin itxi du Tarvisioko Munduko Txapelketa

Jon Santacanak eta bere gidak, Miguel Galindok, eski egokituko Tarvisioko Munduko Txapelketa beste domina batekin itxi dute, eslaloneko proban zilarra eskuratuta. Txapelketa honetan bikoteak poltsikoratutako hirugarren domina izan da gaurkoa. 42.72ko denborarekin Santacanak eta Galindok Kanadako Mac Marcoux eta Jack Leitchen atzetik bukatu dute. Jakub Krako eta Branislav Broznan eslovakiarrek hirugarren postuan amaitu dute.

Gaurko domina Santacanak eta Galindok Munduko Txapelketan eskuratutako hirugarrena izan da. Erraldoian brontzea lortu zuten eta Jaitsieran zilarra. Super-konbinatuan Jonen eroriko batengatik ez ziren dominengatik borrokatu eta Super-konbinatuan laugarren postuan bukatu zuten.

Zilar honekin Jon Santacanak eta Miguel Galindok 14 domina pilatzen dituzte munduko bost txapelketatan (6 urre, 5 zilar eta 3 brontze).

Tarvision lortutako emaitza onek bikotea motibatzen dute 2018an Pyeongchang-en (Korea) egingo diren neguko Paralinpiar Jokoei begira.