bodyboard-a albisteak






Alex Urangak lehenengo hamarren artean bukatu du Munduko zirkuitua
Basque Teameko kirolariak hamargarren postuan amaitu du Munduko txapelketa, denboraldiaren zatirik gehiena sailkapen nagusiko podiumaren barruan egin duen arren Grand Slametako txapelketetan egindako akatsek ondorioak ekarri dizkiote Zumaiako bodyboarlariari. Alex Uranga Munduko zirkuituko podiumaren barruan kokatuta egon da denboraldi hasieratik, eta azken txapelketan postu batzuk galdu dituen arren, lehenengo hamarren artean bukatu du 300 lehiakide […]
Alex Uranga munduko zerrendako hirugarren postura igo da Hego Ameriketako proben ondoren
Basque Teameko bodyboardlariari Hego Ameriketako txapelketetan lehiatzea ondo baino hobeto etorri zaio. Barsilgo Itacoatiara Pro txapelketan bederatzigarren izan zen, Arica Chillean Challengen hamahirugarren postuan bukatu du eta Antofagasta Bodyboard Festivalean bosgarren izan da. Txileko lehenengo proba ez zen espero bezala joan, baina bigarrenean Alexek distira gehiago izan du La Cupula olatuan, final laurdenetara iristeraino. Fase […]
“Ez dut esaten irabaziko dudanik, baina aurkariek aintzat hartzen naute eta hondartza hori gustatzen zait”
Alex Uranga Basque Teameko bodyboardlariak titulua berretsi nahi du Brasilgo Itacoatiara Pro txapelketan, ostegun honetatik aurrera jokatuko duten Grand Slamean Rio de Janeiroko estatuaren barruan dagoen Niteroi hirian jokatzen den txapelketak inflexio-puntu bat markatu zuen iaz Alexen denboraldian. 2015ean izan zuen lesioa gainditu zuen zumaiarrak eta Brasilgo lehian garaipena aurkitu zuen. Ordutik aurrera oso erregular […]
Alex Urangak Azoreetan irabazi, eta Europako Tourra bereganatu du
Alex Uranga gipuzkoarra Azore irletan nagusitu zen atzo eta horri esker Europako Tourra irabazi du. Orain dela egun batzuk Zumaiako txapelketa bereganatu zuen eta atzo Pierre-Louis Costes munduko txapelduna, azken lau urteetan zirkuitua eraman duena, azpiratu zuen. 1989. urtean jaioa, Urangak bere ibilbideko lorpen garrantzitsuenetako bat erdietsi zuen atzo.