basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 25
urtarrila
2017

Jon Santacanak zilarra jantzi du Tarvisioko Munduko Txapelketako jaitsieran

Jon Santacanak eta Miguel Galindok Tarvision, Italian, jokatzen ari diren egokitutako eski alpinoko munduko txapelketa ederto hasi dute: podiumera igota. Bikotea bi aldiz izan da olinpiar txapelduna jaitsieran (Vancouver 2010 eta Sotxi 2014) eta zilarrezko domina eskuratu du 1:11.55eko denbora eginda, Mac Marcoux txapeldun kanadiarrarengandik 0.57ra. Podiuma Miroslav Haraus eslovakiarrak osatu du. Esperotako emaitzak bete dira, atzoko jardunaldiko entrenamenduetan bigarren denborarik onena egin baitzuen donostiarrak.
Dominak konfiantza ematen die Munduko Txapelketan aurrera egiteko, baita 2018an Pyeongchang-en (Korea) egingo duten Neguko Paralinpiar Jokoetarako ere.
Jaitsiera gutxien entrenatu duten diziplina izanda ere, Jonek eta Miguelek erakutsi dute zein baliagarria den esperientzia eta onenen artean jarraitzen dutela. 2009tik, eta gaurkoa barne, 12 domina pilatu dituzte (6 urre, 4 zilar eta 2 brontze).
Bikoteak super-erraldoia (26, osteguna), super-konbinatua (28, larunbata), eslalom berezia (30, astelehena) eta eslalom erraldoia (31, asteartea) ere korrituko ditu. Urtarrilaren 27an eta 29an, ostiralean eta igandean, atsedena izango dute.