basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

atletismoa albisteak

atletismoa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
02
urria
2022
Atletismoa

Elena Loyo Basque Teameko atletak irabazi du Donostiako maratoi erdia

Elena Loyo berak adierazi duen bezala, Donostiako lasterketak irribarrea itzuli dio. Munichen abuztuan jokatutako Europako Txapelketan 18. postua eta taldekako zilarrezko domina lortu zituen arren, lehiaketak zapore gazi-gozoa utzi zion. Gaur Donostian egin den maratoi erdian, ordea, arabarrak, garaipena lortzeaz gain, gozatu egin du, helmugara iristean islatu duen bezala. Emakumezkoen probak emozioa izan du ibilbidearen […]

18
abuztua
2022
Atletismoa

Iñigo Peña eta Begoña Lazcano sprint piraguismoko K2-1.000 metroko finaletan izango dira, eta Aitor Gorrotxategi, K1-1.000 metroko finalerdian, Europako txapelketan

Ur lasaietako piraguismoa gaur hasi da Municheko Europako Txapelketan, eta Iñigo Peña, Begoña Lazcano eta Aitor Gorrotxategi Basque Teameko kirolariek lehen probak izan dituzte jada. Iñigo Peñak Paco Cubelosekin bikotea osatu du berriro, K2-1.000 metrokoan distira egiten jarraitzeko. Proba horrek Munduko bi azpitxapelketa eta diploma olinpiko bat eman zizkien. Gaur euren serieko onenak izan dira, […]

18
abuztua
2022
Atletismoa

Arantza Morenok 16. postuan amaitu du xabalina jaurtiketako proba Municheko Europako txapelketetan

Ostegun honetako lehen orduan, Arantza Morenok , Basque Teameko bikaintasun proiektuko kideak, zortzigarren amaitu du xabalinako sailkapeneko bere muktzoan. Lehenengo 54.87 metroraino iritsi den jaurtiketa bat egin du eta gero bere jaurtiketa onena izan dena: 56,02 metrokoa. Bigarren sailkapen-multzoaren zain egon behar zuen marka nahikoa ote zuen ikusteko, baina zaila zen. Atletak 61 metroko jaurtiketa […]

18
abuztua
2022
Atletismoa

Maria Vicente heptatloitik erretiratu da luzera jauziaren ondoren

Maria Vicente, Basque Teameko bikaintasun-proiektuko kidea, hamargarren postuan zihoan gaur heptatloian, baina erretiratu egin da, lesioa saihesteko, luzera jauziko proban hiru jauzi baliogabe egin ondoren. Donostian bizi den atleta Municheko Europako txapelketetatik erretiratu da luzeran punturik lortu ez duelako, eta, horrela, lesioek markatutako denboraldi baten ondoren, txapelketa kontinentalean parte hartzeari amaiera eman dio. Maria Vicentek […]

17
abuztua
2022
Atletismoa

Maria Vicentek distira handirik gabe osatu du bere lehen jardunaldia Municheko Europako Txapelketako heptatloian

María Vicente, Basque Teameko bikaintasun-proiektuko kidea, Munichera joan da arantzatxoa ateratzeko asmoz, ezin izan baitzuen Belgradeko Munduko Txapelketan parte hartu lesionatuta egoteagatik. Espainiako txapelketan jauzi hirukoitzeko txapelduna izan zen, baina Munichekoak proba konbinatuetara itzultzea suposatzen du. Gaur Mariak Municheko Estadio Olinpikoarekin izan du lehen kontaktua, 100 metroko hesiekin hasita. Maríak bigarren postuan bukatu du 13.84ko […]

16
abuztua
2022
Atletismoa

Irati Mitxelena ez da luzera-jauziko finalean sartu Municheko Europako txapelketan

Irati Mitxelenak, Basque Teameko bikaintasun-proiektuko kideak, ezin izan du gainditu luzera jauziko sailkapena: hamabosgarren postuan amaitu du, 6.36ko markarekin. Municheko Estadio Olinpikoan, kirolariek hiru saiakera zituzten finalerako sarbide zuzena ematen zuten 6.75 metroak lortzeko, edo 12 onenen artean sartzeko, hori izango baita dominak lortzeko lehiatuko den atleta kopurua. Mitxelena, Europako txapelketa absolutu batean gaur debuta […]

15
abuztua
2022
Atletismoa

Carlos Tobalinak ez du Municheko Europako txapelketako pisu jaurtiketako finalerako sailkapena lortu

Carlos Tobalina, Basque Teamek bultzatutako bikaintasun-proiektuko kidea, zortzigarren izan da pisu jaurtiketako bere sailkapen-seriean eta 19.58ko jaurtiketa hobearekin ezin izan du arratsaldeko finalerako txartela lortu. Tobalinak A taldean hasi du bere jarduna 19.12ko jaurtiketa batekin. Proba bukatzean berak adierazi duen bezala, kontaktua hartzeko jaurtiketa bat da, eta ez du sentsazio onik ematen baliogabe batekin hasteak, […]

15
abuztua
2022
Atletismoa

Elena Loyo Basque Teameko atletak 18. postuan amaitu du Municheko Europako txapelketako maratoia

Arabarrak, gainera, zilarra lortu du taldeka Elena Loyok ez du sentsazio onekin amaitu Alemaniako hiriburuko lasterketa, nahiz eta 18. postua lortu duen, bere lehen Europako txapelketan, Berlinen, erdietsitako 23. postua hobetuz. Europako Txapelketa honetan atletismoak izan duen lehiaketako lehen jardunaldiko plater nagusietako bat heldu da: maratoia. 10 kilometroan heldu den itzulerak ibilbide turistiko bikain batera […]

03
uztaila
2022
Atletismoa

Brontzezko domina Tessy Eboselerentzat Mediterraneoko Jokoetan

Basque Teamek eta Euskadiko Atletismo Federazioak martxan jarritako bikaintasun proiektuko kideak brontzezko domina lortu du jauzi hirukoitzean 13,63ko markarekin Mediterraneoko Jokoetako atletismoaren hirugarren jardunaldian Tessy Ebosele podiumeko hirugarren tokira igotzen ikusi genuen. Kirolariak brontzezko domina irabazi zuen jauzi hirukoitzean 13,63 metroko markarekin Oranen (Aljeria) egin zuen seigarren eta azken saiakeran. Gainera, arabarrak bere marka pertsonala […]

07
abuztua
2021
Atletismoa

“Maratoi olinpikoko top 30ean sartzea erabateko ospakizuna izan da”

Elena Loyo Basque Teameko atletak 29. postuan bukatu du Tokioko maratoia bere estreinaldi olinpikoan Sapporoko kaleetan jende asko bildu da, maratoiaren gogortasuna eramangarriagoa izan zedin. Dominen borroka pribilegiatu batzuen esku geratuko zela ikusi da laster. Atzo, azken orduan, irteera aurreratu zuten, goizeko 6etara, baina tenperatura 30ºC-etara hurbildu da eta hezetasuna %80 ingurukoa izan da. Hala […]

06
abuztua
2021
Atletismoa

“Lana eginda dago gorputzak ahalik eta ondoen erantzuteko”

Elena Loyo Basque Teameko maratoilariak adierazi duenez, bere aukeren barruan dena ematen saiatuko da, Sapporoko baldintzak oso gogorrak izango direla ahaztu gabe Elena Loyoren ezaugarri nagusietako bat  bere balio-aniztasuna da. Prestakuntzaz ingeniari teknikoa da, eta hainbat lan uztartu ditu urteetan zehar, horien artean modelo lanak, geroago atletismoak atea jo zuen arte. Loyo 27 urterekin hasi […]

04
abuztua
2021
Atletismoa

Odei Jainaga Basque Teameko xabalina-jaurtitzaileak ezin izan du Tokioko Jokoetako sailkapena gainditu

Odei Jainagak Japoniako hiriburura bidaiatu zuen, Tokioko Jokoetan bere bertsiorik onena erakutsiko ez zuela jakinda. Gaur min hartuta zeukan sorbaldak ere ez dio lan ona egiteko aukerarik eman. B multzoko sailkapenean, Odeik 73,11 metroko jaurtiketa egin du, bere errendimendu onenetik oso urrun; Espainiako errekorra hautsi zuen eta Europako nazioen txapelketan lortu zuen 84,80 metroko markatik […]

31
uztaila
2021
Atletismoa

Teresa Errandonea hesi lasterkariak ez du 100 metrokoan sailkapena gainditu Tokioko Jokoetan

Europako debuta barne, denboraldi ona sinatu du Teresa Errandoneak, bilakaera itzela euki baitu azken hilabeteetan, baina gaur ezin izan da 100 metroko hesi lasterketan Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerdietan sartu. Hala ere, saria munduko sailkapeneko 19. postuarekin iritsi zen, horri esker txartel olinpikoa eskuratu zuenean.Irungo atleta ilusionatuta agertu da Jokoetan bere debuta egin duelako, baina lasterketa […]

25
maiatza
2021
Atletismoa

BAT To Tokio: ‘Norbere mugetatik harago’

Atal honek distantzia ezberdinetan lehiatzen diren emakumeak ditu ardatz: Elena Loyo maratoilaria eta proba laburragoak jorratzen dituzten Itxaso Munguira eta Tania Castillo paratletak. Atalaren hiru protagonistak oso urrun iritsi dira programa olinpikoan zein paralinpikoan izarra den kirolean, atletismoan. Itxaso Munguira eta Tania Castillo paratletentzat libre sentitzeko modu bat izan da kirol hau, eta pixkanaka euren ezintasunek […]

20
maiatza
2021
Atletismoa

Loyo maratoilaria eta Munguira eta Castillo paratletak dira ‘BAT To Tokio’ saioaren zazpigarren ataleko protagonistak

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan Akhonmedia ekoiztetxeak Basque Team fundazioarentzat egindako dokumental saioak atletismoari eskainiko dio kapitulua aste honetan. Distantzia ezberdinetan lehiatzen diren emakumeak ditu ardatz: Elena Loyo maratoilaria eta proba laburragoak jorratzen dituzten Itxaso Munguira eta Tania Castillo paratletak. ‘Norbere mugetatik harago’izenburua duen atala maiatzaren 23an […]

04
maiatza
2021
Atletismoa

BAT To Tokio: ‘Pazientzia’

Atal honek Carlos Tobalina, Odei Jainaga eta Arantza Moreno jaurtitzaileen eta Maialen Axpe pertika jauzilariaren istorioa erakusten digu. Kapituluaren protagonista guztiek pazienteak izateko beharra dute, bakoitzak bere diziplinan aurrera egiteko; izan ere, pertika jauziek eta xabalina edo pisu jaurtiketek oso lan espezifikoa eta teknikoa eskatzen dute. Carlos Tobalinarentzat Tokiokoak bere bigarren Jokoak izango lirateke Rio de […]