Aritz
Aranburu

BIO

Aritz Aranburu Euskadik eman duen kirolari onenetakoa da. Arrantzale familia xume batetik dator, bere arrakastaren zutabe nagusia. Bere mamak sareak konpontzen zituen eta bere aititak txipiroiak ekartzen zituen Getariatik. Bere aitona hondartzako mutil guapoena zela esaten zuten gaztetan eta berarekin txalupan egindako paseoak ondo gogoratzen ditu Aritzek. Bi urterekin “paipoak” lapurtzen zituen hondartzan eta hiru urterekin bat oparitu behar izan zioten. “Power txiki” deitzen zioten, hain txikia izan arren hanketan zuen indarragatik.

Sus influencias fueron Kelly Slater, Andy Irons y Tom Curren, aunque también le gustaban Shane Powell y Kalani Robb. Ordutik argi erakutsi zuen trebetasuna bazuela eta itsasoari so egiteko era berezia bazuela. Betidanik Aritzi Zarautzetik pasatzen zen Munduko txapelketak arreta deitu izan dio: surferako taulak, jendearen mugimendua… Aitortzen du ezin zuela lorik egin txapelketaren aurreko egunetan. Jaurnartzea egiteko surfeko taula bat eskatu zien gurasoei eta ustekabean, egun batean garajera eraman zuten eta bere lehen taula oparitu zioten. Zazpi urterekin hasi zen bere lehen olatuan hartzen. Kelly Slater, Andy Irons eta Tom Curren izan ziren bere erreferenteak, baita Shane Powell eta Kalani Robb ere.

Aitor Francesena “Gallo” izan zen berarengan gehien sinestu, eta entrenatu zuena. Fede ikaragarria zuen Aritzengan eta WCT zirkuitura helduko zela adierazi zuen. Denborak arrazoia eman zion, aurreikuspenak bete egin ziren eta 10 urte geroago Aritz Munduko onenen artean sartu zen.

Birak egiteko indar ikaragarria dauka, ur asko ateratzen du eta horrek puntu extra bat ematen dio epaileen erabakietarako. Tuboak dituzten olatuak irakurtzeko gaitasun itzela dauka; badaki non jarri behar den eta zein den olatu onena. Olatuak txikiak direnean bere surfa ez da hain ikusgarria eta aireko maniobrak menderatzen dituzten surflarien estiloa txundigarriagoa izan daiteke; dena den, horrek helburua lortzea ez zion galarazi.

Aritz Aranburuk gailurrari eutsi dio beti, nahiz eta WCT-tik kanpo egon. Betiko surfaren aldeko apustua egiten du: ertza gehiago erabiltzen jarraitzea, gogor zapaltzea, bira indartsuak egitea eta olatua baino gehiago izatea, olatua lehertu dozunaren sentsazioa edukitzea. “Horri eutsi diot beti eta eroso sentitu naiz horrela. Ez da ahaztu behar surfa gauzak adierazteko era bat dela. Gimnasia erritmikoan zehaztasunez neurtzen den ariketa batekin alderatuta ezberdina da, surfean olatu guztiak desberdinak direlako, hausten direnean zu moldatu behar zarelako horretara. Erronka bat bestearen atzetik” adierazi du Aritzek.

Kirol honetan gorenera iristen estatu mailako lehen surflaria (eta Europa mailan bosgarrena) izan zen Aranburu 2007an. Bi denboraldi egin zituen maila horretan, surfeko izarrekin batera. Gainera zirkuitu horretara itzuli zen 2014an. Sailkapena inoiz baino zailagoa zen, zirkuitua elitistagoa eta konplikatuagoa zelako. ASP-k (Surflari Prosfesionalen Batzordea) WCT-an 45 surflarietatik 32ra murriztea erabaki zuen. Lehiaketa formatua ere askoz konplikatua zen eta aukera gutxiago ematen zituen. Hala ere, Aritzek balentria errepikatu zuen eta surflari onenen taldean sartu zen berriz.

Orain, zirkuitu pribatuan aritzeaz gain, Tokioko Jokoetan lehiatzeko plaza bat lortzea da bere helburua. 2019ko Miyazakiko Munduko txapelketan 31. postuan amaitu zuen.

Honekin lotutako berriak

06-ekaina-2023

Jardunaldi ez oso atsegina euskal surflarientzat El Salvadorreko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
05-ekaina-2023

Aranburuk, Ochoak, Erostarbek, Lasak eta Duruk aurrera egin dute El Salvadorreko Munduko surf Txapelketako bigarren aukerakoan

Informazio gehiago
04-ekaina-2023

Aritz Aranburuk, Keoni Lasak eta Garazi Sanchezek ez dute hirugarren kanporaketa gainditu eta El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketan jarraituko dute bigarren aukerakoan

Informazio gehiago
01-ekaina-2023

Ezustekorik ez El Salvadorreko Munduko Txapelketako lehen jardunaldian

Informazio gehiago
19-otsaila-2022

Aritz Aranburuk irabazi du Capítulo Perfeito txapelketa

Informazio gehiago
23-abuztu-2020

Aritz Aranburu, Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketako txapeldunorde

Informazio gehiago
13-iraila-2019

Aritz Aranburuk bigarren aukerako bosgarren errondan esan dio agur Miyazakiko Munduko txapelketari

Informazio gehiago
12-iraila-2019

Aritz Aranburu erraztasunez igaro da Miyazakiko Munduko surf txapelketako hirugarren errondara

Informazio gehiago
10-iraila-2019

Aritz Aranburuk lehen erronda arazo barik gainditu du Miyazakiko Munduko surf txapelketan

Informazio gehiago
09-iraila-2019

Aritz Aranbururi elkarrizketa Miyazakiko Munduko txapelketan lehiatu aurretik

Informazio gehiago