Jardunaldi ez oso atsegina euskal surflarientzat El Salvadorreko Munduko Txapelketan
06-ekaina-2023

Jardunaldi ez oso atsegina euskal surflarientzat El Salvadorreko Munduko Txapelketan

Keoni Lasa

Aranburu, Lasa, Ochoa, Erostarbe, Sanchez eta Duru erori egin dira bigarren aukerakotik

Pauline Ado da txapelketa nagusian jarraitzen duen euskal surflari bakarra

Amaierara arte saiatu diren arren, eta zain eta muinez borrokatu diren arren, gure surflari gehienak El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketako errepeskatik erortzen amaitu dute.

Keoni Lasa izan da La Bocanako olatuan sartu den lehena. Txandako zati handi batean aurretik joan da, baina azken zatian Porfirio Miranda salvadortarrak eta Carlos Muñoz costaricarrak gora egin dute. Keonik bere ibilbidea Munduko Txapelketa honetan errepeskako bosgarren txandan amaitu du, baina oso pozik geratu da egin duen lanarekin.

Harrigarriagoa izan da Aritz Aranbururen kaleratzea gizonezkoen bigarren kanporaketan. Aranburuk El Salvadorrera joandako komunikazio taldeari esan dio egun batzuetan surfak gauza onak eskaintzen dizkizula, baina hurrengoan baldintzak aldatu egiten direla eta berriro egokitu behar dela. Zarauztarrak Iparraldeko Joan Duru surflariarekin aurka neurtu ditu indarrak txanda berean. Azken hau pasa den bitartean, Aritz kanpoan geratu da, Marco Giorgi uruguaitarra bigarren postuan kokatu baita 6.33 batekin puntuatutako olatu batekin. Aranburu errepeskako bosgarren txandan geratu da, eta Joanek beste bat egin du aurrera. Baionako riderrak ezin izan ditu Taichi Wakita japoniarra eta Frederico Morais portugaldarra gainditu seigarren kanporaketan.

Emakumezkoen koadroaren errepeska Sunzaleko olatuan jokatu dute. Ariane Ochoak bere serieko hirugarren postuan bukatu du 11.04ko puntuazioarekin, Mathea Olin kanadarraren (15.33) eta Kucia Indurain argentinarraren (12.93) atzetik.

Nadia Erostarbe eta Garazi Sanchez zertxobait gehiago aritu dira lehian. Lehiaketa-formatu horrekin, jardunaldiak betierekoak egiten dira surflarientzat, eta ahalik eta gehien saiatu behar dute Salvadorreko olatu indartsuetan. Tenperatura altuek eta La Libertadeko itsaso zakarraren kontrako erremonteek akituta uzten dituzte. Nadia eta Garazi aukerekin iritsi dira errepeskako zazpigarren txandara. Txanda berean elkarren kontra aritu behar izan dute, eta txapelketatik at geratu dira Costa Ricako Leilani Mcgonagle eta Shino Matsuda japoniarren aurka. Hala ere, honaino iritsi izanak Hondartzako Munduko Jokoetarako sailkatu ditu. Balin (Indonesia) egingo dira, 2023ko abuztuaren 5etik 12ra bitartean.

Errepeska alde batera utzita, Pauline Ado Angeluko surflariak tinko jarraitzen du txapelketa nagusian. Ado bigarren postuan sailkatu da laugarren kanporaketako hiruko txanda batean. Tiara van der Huls holandarrak ere aurrera egin du bosgarren errondara, eta Havanna Cabrero perutarra kanporatuta geratu da. Paulinek txapelketako europarrik onena izateko aukerekin jarraitzen du, horrela 2024ko Pariseko Jokoetarako postua lortzeko aukerak dituelarik.

Honekin lotutako berriak

02-abuztu-2024

Nadia Erostarbek eta Joan Duruk diploma olinpiko bana irabazi dute Tahitiko surf txapelketan

Informazio gehiago
29-uztaila-2024

Janire Gonzalez-Etxabarri eta Andy Criere surflariek agur esan diote Tahitiko txapelketari bigarren kanporaketan

Informazio gehiago
14-maiatza-2024

Nadia Erostarbek hirugarren postuan bukatu du Challenger Serieetako Sydney Pro txapelketan

Informazio gehiago
06-maiatza-2024

BAT TO PARIS (kapitulu 2): Surf / ‘Ustekabekoa egia bihurtuz’

Informazio gehiago
02-maiatza-2024

‘BAT To Paris’ dokumental sortaren bigarren atalak surfa izango du ardatz

Informazio gehiago
06-martxo-2024

Nadia Erostarbek, Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Andy Crierek Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan lortutako pase olinpikoak aurkeztu dituzte Donostian

Informazio gehiago