Aritz Aranburuk lehen erronda arazo barik gainditu du Miyazakiko Munduko surf txapelketan
10-iraila-2019

Aritz Aranburuk lehen erronda arazo barik gainditu du Miyazakiko Munduko surf txapelketan

Aritz Aranburu

Miyazakiko Munduko txapelketan itsasoaren baldintzak zeharo aldatu dira gaur. Atzo emakumeek jardunaldi oso luze eta gogorra izan zuten olatuei dagokienez, eta gaur gizonek lehiaketari ekin diote itsaso lasaiago bati aurre eginda.

Arrazoi honengatik Aritz Aranburu uretara sartu da espero zena baino askoz beranduago, baina sartu denean ez du arazorik izan lehen erronda aise gainditzeko. Txapelketa beranduago hasi denez, erronda bakarra jokatu du zarauztarrak.

Aritzek bere txandan Dilan Groen alemana, Hoseok Lee korearra eta K.H. Lesitha Prabath srilankarra izan ditu aurkari. Basque Teameko kirolariak bere estrategia bat zuen buruan itsasoaren baldintzak zeintzuk ziren aintzat hartuta, baina estrategia hori aldatu behar izan du txanda hastean. Dena den, aurretik jarri da hasieratik. Ondoren alemaniarrak olatu batzuk hartu ditu jarraian eta etekina atera die lehen postuan jartzeko, Aritz bigarren utzita. Edozelan ere, txandako lehen bi postuak, aurrera egiteko aukera ematen dutenak, beti izan dira Aranburu eta Groenentzat. Txandaren bukaeran 6.83ko olatu batek Aritzi eman dio seriaren lidertza. Zarauztarra lehen postuan igaro da bigarren errondara 11.9ko puntuazioarekin, atzetik Groen (10.33), Lesitha Prabath eta Lee (4.63) izan ditu.

Gizonezkoen banakako lehiaz gain, bihar Aritzek taldekako proba mistoa, ‘Aloha Cup’ delakoa’ jokatuko du Nadia Erostarbe, Ariane Ochoa, Leticia Canales eta Vicente Romerorekin batera.

Honekin lotutako berriak

07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago
06-otsaila-2026

HEMEN DITUGU JOKOAK!

Informazio gehiago
28-urtarrila-2026

TXOSTENA: Milano-Cortina OLINPIAR JOKOAK

Informazio gehiago
20-urtarrila-2026

Basque Teameko hiru kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Olinpiar Jokoetan, hau da, estatuko parte-hartzearen %15

Informazio gehiago
16-urtarrila-2026

Basque Teamek, sustraietan oinarrituta, aurre egingo die Milango Jokoei 

Informazio gehiago
25-abendua-2025

Aitor Etxebarriazarragaren bertsoa Gabonetako Galan

Informazio gehiago