Aritz Aranburuk irabazi du Capítulo Perfeito txapelketa
19-otsaila-2022

Aritz Aranburuk irabazi du Capítulo Perfeito txapelketa

Aritz Aranburu

Basque Teameko surflaria bigarren aldiz nagusitu da tuboak ardatz dituen ekitaldi honetan

Aritz Aranburuk askotan erakutsi du bere ibilbidean tuboak direla bere maniobra gogokoena, bere surf trinko eta indartsuarekin bikain ezkontzen dena. Gaur berriro erakutsi du errege izaten jarraitzen duela olatuek sortzen dituzten korridore harrigarri hauetan sartzeko orduan.

“Capitulo Perfeito” Portugalgo Carcavelos hondartzan tube rider nazional eta internazional onenak biltzen dituen ekitaldia da. Irabazleak bete-betean menderatu behar du ekitaldiaren maniobra bakarra eta nagusia, hodia, olatuak 2 eta 3 metro bitartekoak direnean, tubularrak, ezkerreko eta eskuineko lehor-haizearekin.

Neguko olatuen egunik onenean egiten da, aurten urtarrilaren 17tik martxoaren 17ra bitartean zehaztuta. Duela egun batzuk surflari onenei deialdia egin zitzaien otsailaren 19rako; izan ere, olatuen eta haizearen iragarpenaren arabera, baldintza onak izango ziren, lau metrotik gorako olatuekin, garai altuarekin eta iparraldeko haizearekin, eta hareatza ondo zehaztuekin.

Txapelketa asteburuan egiteko aukera izan duten lehen aldia izan da, 2012ko lehen ediziotik, beraz, Aritzek bere talentua paseatzera atera du Cascaisera hurbildu diren zale askoren aurrean.

Finalean zarauztarrak Cory Lopez estatubatuarra, Pedro Boonman portugaldarra eta Kiron Jabour hawaiiarra izan ditu aurkari. Aritz ez da lehen postuan jarri txandaren hasieratik baina 4.50eko eta 7.50eko puntuazioek garaipena eman diote.

Honekin lotutako berriak

05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Rakel Mateo Basque Teameko kirolariak hamargarren amaitu du Pariseko Jokoetako paratriatloia

Informazio gehiago
01-iraila-2024

Heïdi Gaugain txirrindulariak zilarra bereganatu du 3.000 metroko jazarpen proban

Informazio gehiago