basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
25
apirila
2024
Besteak

Skateari eskainitako atalak ‘BAT To Paris’ telesaila estreinatuko du asteburu honetan

Dokumental sorta osatzen duten hamar atalak igande goizez izango dira ikusgai ETB1eko ‘Helmuga’ saioan (11:30) Aste honetan Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ telesaila estreinatuko da skateari eskainitako ‘Aire berriak olinpismoan’ izeneko atalarekin. Kapituluak, hasteko, ‘La Kantera’ aipatzen du, Euskadiko lehen skateparketako bat, kirol honetan aitzindari izan zirenetako batzuek sortu zutena. Laurogeiko hamarkadaren erdialdean, Getxon, gazte talde […]

24
apirila
2024
Igeriketa

Llopis eta Zudaireren domina-zaparradak jarraitzen du

Basque Teameko igerilariek brontze bana lortu zuten atzo Europan, 100 metroko tximeleta eta 100 metroko bular-eran, hurrenez hurren Madeirako (Portugal) Europako Igeriketa Paralinpikoko ordezkariek distira egiten jarraitzen dute. Bai Nahia Zudairek bai Iñigo Llopisek ere domina bana lortu zuten atzo, biak ere brontzezkoak. Zubietakoa SB7ko bular estiloko 100 metroko proban hirugarren geratu zen, eta Donostiakoa, […]

23
apirila
2024
Piraguismoa

Higinio Rivero, loria bikoitza lortu nahi duen balioaniztun kirolaria

Basque Teameko bekaduna olinpikoa izan da paracanoen, Udako Jokoetan, eta hurrengo Neguko Jokoetarako sailkapena lortzen saiatuko da Higinio Riveroren ezaugarri nagusia zailtasun eta erronkei aurre egiteko duen gaitasuna da. Bere bizitza abentura berrien eta gainditzeko modu berrien bilaketa etengabea izan da. 2013an eskalada egiten izan zuen eta bizkarrezur-muineko lesio bat eragin zion istripuari aurre egin ondoren, […]

22
apirila
2024
Igeriketa

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrezko domina eskuratu du Europako Txapelketan

Bizkar estiloko 100 metrokoa Iñigo Llopisen proba fetitxea dela egiaztatu da behin baino gehiagotan. Lehenengo, zilarrezko domina etorri zen 2021eko Tokioko Jokoetan, ondoren 2022ko Mundu mailako zilarra eta azkenik 2023an Manchesterren lortutako Munduko Txapeldunaren titulua. Lasterketa ikaragarria egin zuen Llopisek, eta azken 30 metroetan gora eginda 1:05.32ko denborarekin amaitzeko. Gaur goizean, Llopisek lasterketa irauli du […]

21
apirila
2024
Igeriketa

Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak zilarra bereganatu du Madeirako Europako Txapelketako estilo libreko 400 metrokoan

Iñigo Llopisek bosgarren bukatu du proba berdinean  Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek Madeiran jokoan den Europako txapelketari aurre egingo diote Pariseko Joko Paralinpikoetarako txartela poltsikoan dutela. Nolanahi ere, horrek ez die eragozten ahalik eta esfortzu handiena egitea, izarrez betetako ekitaldi batean maila neurtzeko eta Parisko hitzordu handiari begira prestakuntza doitzeko balioko baitie. Nahia eta Iñigo […]

21
apirila
2024
Albisteak

Basque Teameko Salma Solaun gimnastak zilarra lortu du Bakuko Munduko Kopako zinta eta piloten ariketa mistoko finalean

Zilarra taldeak “all around”ean erdietsitako urreari eta bost uztaien finalean eskuratutako zazpigarren postuari gehitu behar zaie Salma Solaunek, Inés Berguak, Ana Arnauk, Mireia Martínezek eta Patricia Pérezek osatutako taldea zilarrez eta urrez busti da Bakuko Munduko Kopan (Azerbaijan). Sailkapen nagusian gailendu zen atzo, 3 zinta eta 2 pilotako ariketa bikainarekin, eta podiumeko bigarrenera igo da […]

20
apirila
2024
Saskibaloia

Agurtzane Egiluz, Naiara Rodriguez eta Laura Ugarte arabarren eta Bea Zudaire nafarraren gurpildun aulkiko saskibaloiko emakumezkoen selekzioa Parisko Jokoetarako sailkatu da

Agurtzane Egiluz eta Naiara Rodriguez Basque Teameko bekadunek, Laura Ugartek, Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuaren partaideak, eta Bea Zudairek, aipatutako proiektu horren hasierako partaideak, 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetarako sailkapena lortu dute Thailandiari irabazita (76-35), apirilaren 17tik 20ra bitartean Osakan (Japonia) jokatu den Bigarren Aukerako Txapelketako partida erabakigarrian. Bigarrenez jarraian, 1992an Bartzelonan […]

14
apirila
2024
Gimnasia

Basque Teameko Salma Solaun gimnastak zilarrezko domina irabazi du Sofiako Munduko Kopan

Arabarra podiumeko bigarren tokira igo da urteko bigarren nazioarteko txapelketako bost uztaien finalean Salma Solaunen taldea txapeldunorde izan da Sofiako Munduko Kopako bost uztaien finalean. Nazioarteko lehiaketak, denboraldiko bigarrenak, gainera, Parisera begirako ariketak probatzeko balio izan die, dagoeneko Jokoetako txartela ziurtatuta baitute. Greziako denboraldi-hasiera irregularraren ondoren, tapizaren gainean hobetzen jarraitzea tokatzen da. Hori behar dute […]

04
apirila
2024
Albisteak

‘2024 Basque Team Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Kirolari, teknikari eta epaileei bekak emango zaizkie esparru olinpiko eta paralinpikoan Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei ere emango zaizkie laguntzak, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izatea ahalbidetzen duten goi-mailako proiektuak sustatzeko Basque Team Fundazioko Patronatuak 2024. urteko goi-mailako kirolarientzako bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren […]

28
martxoa
2024
Albisteak

Oraindik ez dituzu Geldiezinak-eko ipuinak?

IPUINAK JAITSI “Imparables-Geldiezinak” proiektua, euskal kirolaren historian nabarmendu diren emakume batzuen lanari balioa ematen dio, belaunaldi berrientzat erreferenteak sortzeko helburuarekin. Ipuin eta fitxa didaktiko bakoitzak protagonista nagusi bat du, baina kirolarekin lotutako beste pertsona batzuek ere laguntzen diote, balioekin lotutako jaiak jorratuz. Hala, Ibone Belaustegigoitia, Joko batzuetan lehiatu den lehen euskalduna, Maialen Chourraut hiru domina […]

19
martxoa
2024
Albisteak

‘Fit Learning Systems’, Basque Teamen kolaboratzaile berria

Enpresak eta Fundazioak kontratu bat itxi dute interes sozial handiko prestakuntza-ikastaroak antolatzeko Olatz Legarzak, Basque Team Fundazioko koordinatzaileak, eta Guillermo Gredillak, Fit Learning Systems SLko CEOk, prestakuntza-ikastaroak antolatzeko akordioa sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren bidez, aipatutako enpresak ikastaro horietarako fakturatzen duenaren ehuneko portzentaia bat eskainiko dio Fundazioari, Basque Teamek zenbateko hori bere helburu soziala […]

15
martxoa
2024
Albisteak

Lucas Eguibar Basque Teameko snowboarderra etxera itzuli da Innsbruckeko ebakuntza arrakastatsuaren ondoren

Donostiarrak bi hilabetez eraman beharko du ortesia, eta, ondoren, errehabilitazio-aldi aktiboagoa hasiko du Lucas Eguibarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostiako Eusko Jaurlaritzako egoitzan, Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailearekin batera, Innsbrucketik (Austria) etxera itzuli ostean. Bertan ebakuntza egin diote, martxoaren 9an izan zuen ezker oineko Akilesen orpazurdaren haustura sendatzeko. Munduko Kopan sei garaipen eta 20 […]

#basqueteam

agenda

Martxoa 2023

1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

basqueteam