basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Iñigo Llopis

Igeriketa
Kirola Igeriketa

Bio

Iñigo Llopis kasualitatez iritsi zen igeriketara. Txikitan hainbat kirol egin zituen, hala nola, eskubaloia, saskibaloia eta futbola, eta femurreko lesio bat, azken kirol horretan zebilela, funtsezkoa izan zen igerilekura salto egiteko. S8 kategorian lehiatzen da uretan.

Ibilbidea hasi zuenetik, Llopisek ez dio uger egiteari utzi. Bere lehen dominak Espainiako txapelketetan lortu zituen, eta horrek txinparta piztu zuen diziplina honetan sakontzeko. Horrela eman zituen bere lehen urratsak, estatuko eta Europako txapelketetan garaipen eta postu onak lortuz.

Bere lehen lorpen handia 2016an erdietsi zuen. Madeiran (Portugal) jokatutako Europako Txapelketan ondo aritu ondoren, Rio 2016rako txartela lortzeko ehunen gutxi falta izan zitzaizkion, baina Errusiari jarritako zigorrak bere lehen Joko Paralinpikoetako atea ireki zion. Rio de Janeiron 100 eta 50 metro libreko probak jokatu zituen, baita 200 metro estilokoak ere.

2018. urtea ere oso ona izan zen Llopisentzat. Igerilariak Europako txapelketa bikaina egin zuen Dublinen (Irlanda), 400 metro libreko proban urrea lortuz. Halaber, bigarren postua lortu zuen 100 metro libre eta estiloetan, baita 4×100 estiloetan ere. Hirugarren izan zen 4×100 libreetan. Urtebete beranduago, Londresen (Ingalaterra) jokatutako txapelketan, brontzezko domina lortu zuen 100 metroko bizkar estiloan.

Llopisek bikain hasi du 2020a. Urtarrilaren amaieran 200 metroko munduko errekorra ezarri zuen Madrilen, eta 100 metroko bizkar erako Espainiako errekorra gainditu zuen Mallorcan. Bertan gutxieneko marka egin eta Tokioko Paralinpiar Jokoetarako txartela poltsikoratu zuen.

Palmaresa

29
ekaina
2022
Igeriketa

“Hobeto sentitzen naiz, konfiantza gehiagorekin, eta lehiatzen naizen guztietan nire onena ematen dut”

Iñigo Llopis Basque Teameko igerilaria nazioartean erreferente sentitzen da Madeirako Munduko Txapelketan bere palmaresari beste hiru domina gehitu ondoren Tokioko Jokoetan zilarrezko domina bat eskuratzean, Iñigo Llopisek argi utzi zuen hurrengo urteetarako kontuan hartu beharreko kirolarietako bat izango zela, baina berriro erakutsi du hilabete honetan Madeiran jokatu den igeriketa egokituko Munduko Txapelketan, zilarra irabazi baitu […]

16
ekaina
2022
Igeriketa

Iñigo Llopisek zilarrezko bigarren domina lortu du Madeirako Munduko Txapelketan, estiloetako 4×100 metroko proba mistoan

Iñigo Llopis Basque Teameko bekaduna  podiumeko bigarren tokira igo da berriro Madeiran jokatzen ari diren igeriketa egokituko Munduko Txapelketan. Gaurkoa munduko txapelketetan gipuzkoarrak lortutako hirugarren domina da. Gaur goizean Llopisek lehiatzen zuen konbinatuak denborarik onena egin du goizeko lehen sailkapen seriean, 4:36.27, Australiak, bigarren seriean, bakarrik gainditu duena. Gaurko jardunaldian Munduko bost errekor eta Europako […]

13
ekaina
2022
Igeriketa

Zilarra Iñigo Llopisentzat bizkar erako 100 metrokoan igeriketako Munduko Txapelketan

Iñigo Llopis Basque Teameko beka duen igerilariaren orain arteko ibilbideak iragarri du jada. Bizkar estiloko 100 metroek osatzen dute bere proba fetitxea, donostiarraren gustukoena, eta gaur berriro erakutsi du Funchal hiriburuan, Madeiran, Penteadako Igeriketa Gune Olinpikoan. Gaur goizean bere sailkapen-serieko lehena izan da, goizeko saioetako bigarren denborarik onena eginez bizkar erako 100 metrokoan, S8 kategorian: […]

09
iraila
2021
Igeriketa

Bingen Zupiriak Iñigo Llopis zoriondu du Basque Teameko igerilariak Tokion lortutako zilarrezko domina eta hiru diplomengatik

Basque Teameko Iñigo Llopis igerilariak, zilarrezko domina bat eta hiru diploma eskuratu ditu Tokioko Paralinpiar Jokoetan eta etxera itzulita, Donostian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin batera agerraldia egin du. Zupiria sailburuak Tokion izandako parte hartze oparoagatik zoriondu du Llopis eta kirolari paralinpikoen parte hartzea azpimarratu nahi izan du. Izan ere, guztira domina bat […]

03
iraila
2021
Igeriketa

Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek diploma bana eskuratu dute berriro Tokioko Aquatic Centren

Nahia Zudairek 100 metroko tximeleta estiloko finalean egin du igeri arratsaldean eta podiumaren atarian geratu da. Brontzeak oso gutxigatik ihes egin dio Zubietakoari proba honetan bikain aritu ostean. Basque Teameko kirolariak metro askotan egin du igeri lasterketako hirugarren postuan, baina azken uneetan Laura Carolina Gonzalez kolonbiarrak 8 ehuneneko aldearekin gainditu du, laugarren amaituz. Nahiak beste […]

27
abuztua
2021
Igeriketa

Iñigo Llopisek zilarrezko domina irabazi du Tokioko Jokoetako bizkar estiloko 100 metrokoan

Basque Teameko igerilariak gaur arratsaldean Tokioko Aquatic Centren S8 kategorian lortutako zilarrezko dominarekin inauguratu du bere sarien zerrenda paralinpikoa. Aurten Funchalen jokatu den azken Europako txapelketan donostiarrak titulua bereganatu zuen proba honetan eta gaur mundu mailan ere onenen artean dagoela erakutsi du. Emozioak goiz esnatu zaizkio gaur Llopisi. Askoz erosoago egin du igeri gaur, bizkar […]