basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

besteak albisteak

besteak albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
23
abendua
2022
Albisteak

“Ez bada Pariseko Jokoetan, ea hurrengoetarako izaten dugun jokalariren bat”

Jose Maria Olazabalek zuzentzen du Golfeko Euskal Federazioak eta Basque Team Fundazioak martxan jarritako bikaintasun-proiektua, hitzordu olinpikoetan ordezkaritza bilatzeko eta nazioarteko zirkuituetarako txartela duten jokalarien kopurua handitzeko helburuarekin Augustako bi Master eta bost Ryder Cup irabazi dituen Txema Olazabal golflari handiak erronka berezia du gaur egun. Belaunaldi berriei bultzada eman nahi die. Bere gidaritzan prestatzen […]

09
uztaila
2017
Besteak

Jon Rahmek Irlandako Irekia irabazi du, British Openerako hamar egun baino ez direnean falta

Barrikako 22 urteko golflariak bigarren titulua lortu du profesional gisa Rahm Irlandako Irekian nagusitu da, parez azpitik 24 kolpe eginda, torneoko errekorra, Richie Ramsay eskoziarrarengandik eta Matthew Southgate ingelesarengandik 6 kolpera, lau jardunaldietan 65, 67, 67 eta 65 kolpe pilatuta. Urtarrilean eskuratu zuen San Diegoko Irekiaren ondoren hauxe da bere bigarren titulu profesionala, Europako zirkuituan […]

05
azaroa
2015
Besteak

‘BAT to Rio’, hautagai olinpiarrei buruzko telebista saioa

Azaroaren 7an, larunbata, ikusiko da “BAT to Rio” saioaren lehen kapitulua. Markel Alberdi igerilaria protagonista dela, ETB-2n 14:45ean eta ETB-1en 21:00etan emitituko da dokumentala. Basque Team eta ETB-ren eskutik, telebistan astean behin egingo den emakizuna da, eta Olinpiar Jokoak hasi bitarteko 9 hilabeteetan luzatuko da. Urazpiko kamarak, dronak eta ikusentzunezkoetan puntako teknologia erabilita irudi ikusgarriak […]

15
urria
2015
Besteak

Basque Team eta Gazteaukera atariarekin Rio 2016ra

Gazte Olimpic Team lehiaketak zortzi blogari aurkitu nahi ditu 2016ko udan Rion jokatuko diren kirol jardueren testigantza eman dezaten. Lehiaketan parte hartzeko, “Euskal Selekzioak 10 domina eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan” delako gaiari buruzko idazlana edo bideoa bidali behar da Gazteaukera webgunearen bidez. Lanak aurkezteko epea: 2015eko urriaren 15etik abenduaren 15era. Ekimen honen bidez euskal gazteei […]

24
ekaina
2015
Besteak

Naiara Gomez piraguistak erretiroa hartu du palmares bikaiina pilatu ondoren

14 urtez lehaitu da naziorte mailan Maratoiko diziplinan dominak lortuz Getxo, 2015eko ekainaren 24a.- Naiara Gómez 39 urteko piraguistak azken urteotako kirol karrera bikainari amaiera ematea erabaki du, nazioarteko lehian 14 denboraldiko ibilbide luzea egin ondoren eta 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan lortutako bi brontzezko domina eta beste hainbat sari irabaziak dituela. Halaxe iragarri du […]

10
ekaina
2015
Besteak

Basque Team-ek 911.00 euro banatuko ditu beketan Goi mailako kirolari eta entrenatzaileen artean

59 kirolarik, 15 entrenatzailek eta elitezko bi taldek jasoko dute Fundazioaren laguntza Getxo, 2015eko ekainak 10.- Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendari Jon Redondok BASQUE TEAMen egoitzan aurkeztu du gaur goizean GOI-MAILAKO KIROLARIEI ZUZENDUTAKO 2015EKO BEKAK ematearen balantzea. Erakundeak lehiako bikaintasuna saritzeko banatuko dituen laguntzen guztizko kopurua 911.000 eurokoa izango da aurten, eta 59 kirolarik, 15 teknikarik […]

21
maiatza
2015
Besteak

Aitor Oroza: “Beti bete-betean aritzen naizen horietako naiz, horregatik hartu dut erretiroa”

Inoizko euskal paralinpiar txirrindulari sarituenak goi mailako lehiaketa uztea erabaki du palmares bikaina pilatuta Getxon, 2015eko maiatzaren 21a.- XX. mendean zortzimilakoak eskalatzen aitzindari izandako Albert Mummery alpinista britaniarrak idatzita utzi zuen moduan, “ezinezkoa ez da existitzen, non gogoa han zangoa” . Aitor Orozaren ibilbidea laburbilduko lukeen aipua izan daiteke, inoizko euskal txirrindulari paralinpiar sarituenak 38 […]

06
maiatza
2015
Besteak

Ekaitz Saies: “Mundu mailako top 15ean utziko dut piraguismoa”

Piraguista donostiarrak erretiroa hartuko duela iragarri du gaur 18 urtez elitean aritu ondoren 2015eko maiatzaren 6a.- Azken bi hamarkadatan euskal piraguismoaren erreferente bilakatu den Ekaitz Saies piraguistak goi mailako lehiaketa utziko duela iragarri du gaur Donostian egindako prentsa agerraldian. “ Aurreko urtean 15. amaitu nuen Munduko txapelketan, eta nire emaitzik txarrena izan arren postu polita […]

13
apirila
2015
Besteak

BASQUE TEAM-en oharra Amador Granados kirolariaren inguruan

Faduran (Getxon), 2015eko apirilaren 13an Amador Granados Alkorta jaunak hainbat hedabidetan egindako adierazpenen gainean Fundacion Euskadi Kirola Fundazioak honako azalpenak eman nahi ditu: Fundación Euskadi Kirola Fundazioak ematen dituen BASQUE TEAM BEKAK, eskuratutako goi mailako kirol emaitzetan oinarritzen dira. Aipatutako eskakizuna da, hain zuzen ere, beken esleipenaren objektibotasuna eta eskatzaileen berdintasun eta meritu oinarrien errespetua […]

23
martxoa
2015
Besteak

Donostian ospatu du gaur Lucas Eguibarrek snowboardcroseko Munduko Kopako garaipena

Kristalezko globoarekin itzuli da etxera kirolari gipuzkoarra emozioz beteriko asteburua pasa eta gero Donostia-2015eko martxoaren 23a.- Lucas Eguibarrek, Basque Teamen beka duen rider gipuzkoarrak, mugarri bat ezarri zuen larunbatean, neguko kirolen historian, La Molinako estazioan (Girona, Herrialde Katalanak) Snowboard Crosseko (SBX) Munduko Kopa irabazita. Hala, Nazioarteko Eski Federazioaren (FIS) Kristalezko Globoa lortu zuen snowboarder donostiarrak, […]

02
otsaila
2015
Besteak

Goi mailako kirolariei zuzendtuako 2015eko bekak eskatzeko epea zabaldu du Basque Team-ek

Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute eskaria bideratzeko Getxo, 2015eko otsailaren 2a.-  Fundacion Euskadi Kirola Fundazioaren Patronatuak 2015eko bekak ematea onartu du, helburu duen goi mailako kirolaren sustapena mantentzeko, beti ere Basque Team markaren babespean. Beken deialdiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politia eta Kultura sailak hartutako erabaki irmoa azaltzen du, Euskal Autonomi Erkidegoko ahalik eta kirolari […]

30
urtarrila
2015
Besteak

Nazioarte mailako lehiaketetara itzuliko da Maider Unda igandean Pariseko Grand Prixean

Iraileko Las Vegaseko Mundialera begira planifikatu du borrokalari arabarrak bere denboraldia 2015eko urtarrilak 30.- Maider Unda, olinpiar dominaduna 2012ko Londreseko Jokoetan, nazioarte mailako txapelketetara itzuliko da asteburu honetan amatasunaren ondorioz egindako etenaldiaren ondoren. Irailean jaio zen bere alaba Iraide eta irailean bertan ekin zion berriz entrenatzeari Luis Crespo bere prestatzailearen aginduetara, biak 2016ko Rioko Jokoei […]

28
urtarrila
2015
Besteak

Eusko Jaurlaritzak eta Vicomtech-IK4k teknologiarik aurreratuena jarri dute kirol tradizionalen zerbitzuan

2013an abiarazi eta 2016an osatuko den proiektu honek aurrekaririk ez duen lankidetza sustatu du komunitate zientifikoaren, kirol erakundeen, kultur erakundeen eta kirolarien artean 2015eko urtarrilak 28.- Teknologia berriak erreskatean atera dira, Europako kultur ondarearen osagai diren kirol eta joko tradizionalak —batzuk desagertzeko zorian daude— salbatzeko asmoz. Eta euskaldunak eta irlandarrak, kirolzaleen artean berealdiko grinak eta […]

13
urtarrila
2015
Besteak

2018ko neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko ametsa prestatzen ari da Iñigo Vidondo Alemanian

Patinatzaile gasteiztarrak Munduko Kopan parte hartzeko gutxieneko marka lortu nahi du gurpiletatik izotzera jauzia eman eta gero 2015ko urtarrilaren 13a.- Euskal patinatzailerik onenetarikoa den Iñigo Vidondok abiadurazko izotz patinajera jauzia ematea erabaki du, zeharo ezberdina den diziplina eta bere kirol ibilbidea hutsetik hastera behartu duena. Emaitza itxaropentsuak lortu ditu hastapenean eta gaur egun Inzell-eko (Alemania) […]

21
azaroa
2014
Besteak

Zoriontsu itzuli da Patxi Peula etxera Munduko txapelketan hiru domina eskuratu eta gero

Urrezkoa, zilarrezkoa eta brontzezkoa irabazita aspalditik bilatutako ametsa lortu du gasteiztarrak 2014ko azaroak 21a Argentinako Rosario hiritik zoriontsu itzuli da Patxi Peula, Basque Team-eko patinatzailea, bertan 10.000 metroko puntuazio/kanporaketa proban Munduko Txapeldun bilakatu eta gero. Horrez gain arabarrak zilarrezko domina eskuratu du 20.000 metroko kanporaketan eta brontzezkoa barrutiko 10.000 metro puntuazio/kanporaketan.Hiru aldiz Europako txapelketa irabazitakoa […]