basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

piraguismoa albisteak

piraguismoa albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
23
iraila
2023
Piraguismoa

Maialen Chourrautek seigarren postuan bukatu du kayak kroseko lehia Lee Valleyko Munduko Txapelketan

Maialen Chourraut Basque Teameko piraguistak seigarren amaitu du Munduko txapelketan jokatu den modalitaterik muturrekoena, lehen aldiz olinpikoa izango dena 2024ko Parisko Jokoetan. Lasartekoa izan da kanporaketa fasera sartu den euskal ordezkari bakarra. Maialenek hamargarren bukatu du kronometratutako txanda, 82.38ko denborarekin, eta 3.58 segundora azkarrena izan den Camille Bilent frantziarrarekiko. Lau txandatan jokatzen diren kanporaketetara pasatzen […]

23
iraila
2023
Piraguismoa

Pau Echanizek zortzigarren amaitu du Lee Valleyko Munduko Txapelketan eta kayakeko plaza olinpikoa bereganatu du, modu ez nominalean

Maialen Chourraut gaur ezin izan da finalerako sailkatu Pau Echanizek, Basque Teamek eta Piraguismoko Euskal Federazioak martxan duten bikaintasun proiektuko partaideak, parte hartze ederra izan du Ingalaterrako Enfield herrian jokatzen ari diren eslalom piraguismo Munduko Txapelketan. Donostiarrak zortzigarren postuan amaitu du finala eta, gainera, 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza ziurtatu du, gizonezkoen kayakean. Echanizek jaitsiera garbia […]

22
iraila
2023
Piraguismoa

Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak izendapenik gabeko plaza olinpikoa lortu du Parisko Jokoetarako

Irungo palistak eta Miren Lazkanok ezin izan dute gaur kanoako finalerako txartela bereganatu Lee Valleyko Munduko Txapelketan Basque Team Fundazioaren beka duten Klara Olazabal eta Miren Lazkano piraguistek ezin izan dute Enfielden jokatzen ari den eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan finalaurrekoko txanda igaro. Hala ere, altxor  handiagoa poltsikoratu dute: datorren urtean jokatuko diren Parisko Jokoetarako plaza olinpikoa. […]

21
iraila
2023
Piraguismoa

Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek Lee Valleyko Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute

Olatz Arreguik ezin izan du sailkapen kanporaketa gainditu Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek eslalom piraguismoko Lee Valleyko Munduko txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute gaur, kayaken banakako lehen jardunaldian. Hiru domina olinpiko dituen palistak argi du zein den bere helburua Munduko txapelketa honetan; hau da, 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza bat lortzea, horregatik ez du aukera galdu […]

20
iraila
2023
Piraguismoa

Miren Lazkano eta Klara Olazabal finalerdietara pasa dira Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek finalerdietarako txartela lortu dute Ingalaterrako Lee Valley kanalean jokatzen ari den ur bizietako Munduko txapelketan. Biek egin dute, gainera, lehen jaitsieran, bigarren jaitsiera bat jokatu behar izan gabe. Munduko txapelketako lehiaketa banakako lehiaketan zentratu da gaur, atzo jokatutako patruilak edo taldekako lehiaketak atzean utzita. Gaur kanoen txanda izan da eta […]

19
iraila
2023
Piraguismoa

Maialen Chourraut eta Olatz Arregui piraguistek zilarra lortu dute Laia Sorribesekin batera Lee Valleyko Munduko Txapelketako taldekakoan

Maialen Chourraut hiru domina olinpikoren jabeak eta Olatz Arreguik, (biak Basque Team Fundazioaren aldeko bekadunak), podiumeko bigarren tokira igo dira Laia Sorribesekin batera, gaur Lee Valleyn (Ingalaterra) hasi den eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako kayakeko patruilen proban. Lehiaketako lehen jardunaldia taldekako probei eskainita egon da, eta ez da batere gaizki joan euskal palistentzat. Maialen Chourrautek, Olatz […]

12
iraila
2023
Piraguismoa

TXOSTENA: Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko txapelketa

TXOSTENA JAITSI  Lee Valleyn (Ingalaterra) jokatuko duten eslalom piraguismoko Munduko txapelketan 5 euskal kirolari izango ditugu lehian irailaren 19tik 24ra: Maialen Chourraut, Miren Lazkano, Klara Olazabal, Olatz Arregui eta Pau Echaniz. Pariseko 2024rako plazak jokoan izango dira bertan. Informazio guztia (agenda, lekua, kirolarien profilak, sailkapen prozesuak …) txostenean duzue, jaisteko prest. Basque Team Fundazioak handik kontatuko dizue dena.

27
abuztua
2023
Piraguismoa

Iñigo Peñak brontzea lortu du Duisburgeko Munduko txapelketako K2-500 metroko mistoan

Basque Teameko kirolariarentzat hau bigarren domina da Munduko txapelketa honetan, atzo K2-1.000 metrokoan lortutako urrezkoaren ondoren Iñigo Peñak brontzezko domina eskuratu du K2-500 metro mistoko A finalean, Barbara Pardorekin batera, Duisburgon (Alemania) jokatu den Munduko Txapelketako azken jardunaldian. Sailkatze txandan Iñigo eta Barbarak euren serieko bigarren denborarik onena egin zuten (01:35.339), Lena Roehlingsek eta Jacob […]

26
abuztua
2023
Piraguismoa

Higinio Riverok Pariseko Jokoetarako txartela lortu du

Piraguistak seigarren amaitu du Duisburgoko Munduko txapelketako VL2-200 metroko finalean Higinio Riverok lortu du Duisburgon (Alemania) jokatzen ari den Munduko sprint piraguismo txapelketan joan aurretik zeukan helburu nagusia. Bizkaitarrak seigarren postuan bukatu du VL2-200 metroko A finala eta horrela ziurtatu du 2024ko Pariseko Jokoetarako txartela. Frantziako hiriburukoak bigarren Jokoak izango dira Basque Team Fundazioaren beka […]

26
abuztua
2023
Piraguismoa

Iñigo Peña nagusi, Duisburgoko Munduko txapelketako K2-1.000 metrokoan

Zumaiarrak urrea eskuratu du Pedro Vazquez asturiarra taldekide duela Iñigo Peñak urrea jantzi du gaur goizean Duisburgon (Alemania) jokatzen ari den Munduko txapelketan. Gipuzkoarrak Pedro Vazquezekin batera hartu du parte K2ko finalean, 1.000 metroko distantzian, eta urrea eskuratu du saio bikain batean, batez ere probaren azken zatian jaun eta jabe izanda. Finalerako sailkatu ziren zuzenean, […]

29
uztaila
2023
Piraguismoa

Higinio Riverok brontzea lortu du Europako txapelketan

Higinio Rivero Basque Teameko piraguista podiumeko hirugarren tokira igo da egunotan Montemor O’Velhon (Portugal) jokatzen ari diren Europako Parakanoe Txapelketan. Higinio VL2-200 metroko proban hirugarren postuan helmugaratu da, 55.692 (+0.407) denborarekin, Robert Suba hungariarraren (55.285) eta Norberto Mourao portugaldarraren (55.615) atzetik. Hirurek hartu dituzte lehen hiru postuak, Andrii Kryvchun ukrainarrarengandik, Tamas Juhasz hungariarrarengandik, Marius Ciustea […]

02
uztaila
2023
Piraguismoa

Maialen Chourraut Basque Teameko piraguistak ezin izan ditu final-laurdenak gainditu Europako Jokoetako kayak krosean

Maialen Chourraut lehenengo kanporaketan geratu da kayak crosseko txapelketatik kanpo Krakobia-Malopolskako Europako Jokoetan. Atzo arratsaldean Maialen Chourrautek hirugarren denborarik onena egin zuen kronometratutako txandan, beraz, gaurko kanporaketetarako sailkatu zen, final-laurdenetako eguneko hirugarren seriean sartuz, Elena Lilik alemaniarra, Martina Wegman holandarra eta Alena Marx suitzarra aurkari zituela. Hiru domina olinpikoren jabeak ez du jaitsiera ona egin, […]

02
uztaila
2023
Piraguismoa

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak ez du C1eko finalerako txartela lortu Europako Jokoetan

Euskal kirolarien parte-hartzea gaur amaituko da Polonian, ur bizietako piraguismoaren azken egunarekin. Eguna eslalom piraguismoko kanoen finalaurrekoekin eta finalekin hasi da. Miren Lazkano finalerako plaza bat lortzen saiatu da, baina ez da 10 onenen artean sartu. Finalerdian 18. postuan amaitu du, 118.10eko denbora ezarriz, Elena Lilik alemaniarra baino 8.06 gehiago, eta bi ukitu eginez, 6 […]

01
uztaila
2023
Piraguismoa

Maialen Chourrautek hirugarren denborarik onena lortu du kayak crosseko erlojupekoan eta biharko kanporaketetan sartu da

Miren Lazkanok, Olatz Arreguik eta Pau Echanizek ez dute txartela lortu Krakovian denboraldiko unerik gozoena bizi ez arren, Maialen Chourrautek hirugarren denborarik onena egin du kayak crosseko txanda kronometratuan, bihar nor lehiatuko den eta modalitate horretako kanporaketen egitura zein izango den erabakitzen duen saioan. Maialen Chourrautek eskimotaje, erremonte eta ateez osatutako zirkuitua egiteko 67.99ko denbora […]

01
uztaila
2023
Piraguismoa

Pau Echaniz piraguistak zortzigarren amaitu du Europako Jokoetako K1eko finalean

Maialen Chourraut Basque Teameko palistak ezin izan du finalean sartu Pau Echanizek, Basque Teamek eta Euskadiko Piraguismo Federazioak gidatutako bikaintasun proiektuaren partaideak, eslalon piraguismoaren egungo talentuetako bat dela erakutsi du, zortzigarren postua erdietsiz Krakovia-Malopolskako Europako Jokoetako K1eko finalean. Pauek oso finalerdi ona egin du, zazpigarren postuan amaituz, 90.96ko denborarekin, eta penalizaziorik eduki barik, aterik ukitu […]

30
ekaina
2023
Piraguismoa

Miren Lazkano Basque Teameko palista eslalon piraguismoaren C1eko finalerdietarako sailkatu da Europako Jokoetan

C1eko patruilen proban laugarren amaitu du Ainhoa Lameiro eta Nuria Vilarrublarekin batera Miren Lazkano C1eko finalerdietara pasa da Krakovia-Malopolskan jokatzen ari diren Europako Jokoetako eslalon piraguismoaren banakako lehiaketan. Basque Team Fundazioaren beka duen palistak bigarren jaitsiera jokatu behar izan du, lehenengoan zuzeneko txartela lortzen zuten lehen 20en artean sartu ez delako. Donostiarrak bi, sei, bederatzi, […]