Bizilekua Bilbo
Jaiotza 1982-03-19
Kirola Piraguismoa
Bio
Higinio Riverok betidanik maite izan ditu kirola, motor-kontuak eta arrisku-jarduerak, baina 2013. urtean, eskalatzen ari zen bitartean, lesio medular larria eragin zion istripua izan zuen. Lesio hark paraplegia ekarri zion. Ospitalean hiru hilabete egin zituen, bi hilabete t´erdi ohean mugitu barik. Dena den, kikildu beharrean, Higiniok bere pasioaren alde borrokan jarraitu zuen eta haurtzarotik kirolak eman dizkion ilusioa eta motibazioa berreskuratzeko ahaleginetan dabil. Hori lortzeko piraguismoan buru belarri ari da, erreabilitazioan onurak ekartzen dizkiolako, bai fisikoki, bai mentalki. “Txikitatik gustatu izan zait kirola, eta alde batera ta bestera mugitzea. Eta istripuaren ondoren, berdin jarraitzen dot” dio Higiniok.
Piraguismoa gogoko du, uretan jendearekin gurutzatzen denean bere desgaitasuna ez zaiolako antzematen eta hori, psikologikoki, oso positiboa da berarentzat.
Plentziako Piraguismo Taldean ari da eta kirol honetan denbora gutxi badarama ere, 2016an Branderburgen jokatutako parakanoeko Maratoiko Munduko txapelketan (ICF Canoe Marathon World Cahmpionships) nagusitu zen, baita 2017 Pietermarithburgen (Hegoafrika) ere. Horrez gain, 2016an Europako txapeldun izan zen Pontevedran. Bere ilobari eskaintzen dizkio domina guztiak, bera baita bere beste pasioetako bat. Azken urteetan modalitate olinpikoan murgilduta dago eta lanak fritua eman du. 2018an Belgraden jokatutako Europako txapelketan parte hartu zuen eta 2019an Szegeden jokatutako Munduko txapelketan Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela ziurtatu zuen.
Palmaresa
abuztua
2022 Piraguismoa
Basque Teameko Higinio Rivero piraguistak zilarra irabazi du Municheko Europako Txapelketan
Higinio Riverok bere bigarren domina irabazi du kontinenteko txapelketa batean. Lehenengoa iaz zintzilikatu zuen Poznanen (Polonia) jokatutako Europako txapelketan eta gaur postua errepikatu du, VL2-200 metroko proban bigarren metalik preziatuena lortuz. Bizkaitarra oso indartsu hasi da. Proba amaitzean, Munichera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari baieztatu dio asko entrenatu dituela irteerak, gehien findu behar duen estropadako […]
iraila
2021 Albisteak
Higinio Rivero Basque Teameko piraguista Tokioko Jokoetako finalaurrekoetarako sailkatu da
Higinio Rivero parakanoeko VL2ko 200 metroko finalerdietan sartu da, bere seriean bigarren denbora onena eginda. Norberto Mourao portugaldarraren atzetik helmugaratu da Higinio, eta 58.366. (+0.535) marka egin du, jardunaldiko seigarren onena. Serie bakoitzeko lehen ontzia zuzenean pasatzen zen finalera. “Azken unera arte saiatu gara, finalera bakarra pasatzen zelako zuzenean, eta oso ona zen finalerdiak gainetik […]
maiatza
2021 Albisteak
Higinio Riverok brontzezko domina irabazi du Szegedeko Munduko Kopan
Munduko Kopa bateko proba olinpiko batean lortu duen lehen domina da Higinio Rivero pozarren dago azken urteetan izan duen bilakaerarekin; gaur Szegedeko Munduko Kopan VL2-200 metroko proban lortutako brontzezko dominak hala erakusten du. Bizkaitarrak Munduko Koparen bat eta Europako txapelketaren bat irabazi ditu orain arte, baina maratoian, ez proba olinpiko batean. VL2koa, gainera, aurtengo udan […]
azaroa
2020 Piraguismoa
“Helburua nazioarteko dominak dira; Jokoetan lortzea pastelaren ginga litzateke”
Higinio Rivero lehen aldiz sartu da aurten Basque Teameko bekadunen taldean, nahiz eta aurreko urteetan Fundazioak eta Euskadiko Piraguismo Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuaren parte izan. Higinio 2014an hasi zen piraguismoan, bizkarrezur-muineko lesioa tratatzeko errehabilitazio gisa, eta laster lortu zuen garaipena Munduko txapelketan, maratoi distantzian (2016 eta 2017). Duela hiru urte, esprintera aldatzea erabaki zuen, Tokioko […]