igeriketa albisteak






Iñigo Llopisek Tokiorako txartela ziurtatu du
Basque Teameko bekaduna den Iñigo Llopis igerilariak abuztuaren 24an hasiko diren Tokioko Paralinpiar Jokoetan parte hartuko duela ziurtatu du, berriz ere gutxieneko marka eginda, oraingoan Bartzelona Hiria Nazioarteko Sariaren 100 metroko bizkar estiloan. Desgaitasuna duten Pertsonen Kataluniako Kirol Federazioen eta Bartzelonako NZren laguntzarekin, Garun Paralisia duten Pertsonen Kataluniako Kirol Federazioak antolatutako txapelketa inklusibo honetan igerilari […]
“Bidezkoena iruditzen zait askorentzat Jokoak ametsa direlako”
Basque Teamek Iñigo Llopis igerilariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, gutxieneko marka baitzuen horretarako. Iñigorentzat Tokiokoak bigarren Jokoak izango lirateke, Rioko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta.
Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak Jokoetan lehiatzeko gutxienekoa lortu du
Gipuzkoarrak Espainiako errekorra hautsi du eta Tokyo 2020rako txartela lortu du Palma Hiriko Open Sarian Gazte-gaztetatik etorkizun oparoa izango zuela argi utzi zuen, eta bilakaera ikaragarria izan du. Iñigo Llopis igeriketa egokituaren erreferente da nazioartean, eta gaur berriz ere agerian geratu da. Urtarrilaren 31n beste pauso bat eman zuen Tokyora hurbiltzeko bide horretan. Sasoi onean […]
Iñigo Llopisek bosgarren domina batekin itxi du Europako txapelketako parte-hartzea
Iñigo Llopis gipuzkoarrak distira egin du Dublinen jokatu duten igeriketa egokituko Europako txapelketan. Urrun geratu da iaz igerilekuetatik kanpo egotera behartu zuen lesioa. Iñigo era itzelean bueltatu da maila altuko lehiaketetara, bost domina eskuratuta txapelketa kontinentalean. Azken domina 4×100 metro estiloetan erdietsi du. Llopisen bigarren brontzea izan da hau, metal hori poltsikoratu baitzuen 4×100 estilo […]
Iñigo Llopisek laugarren metala erdietsi du igeriketa egokituko Europako txapelketan
Iñigo Llopis gipuzkoarra arrakastaz arrakasta dabil Dublinen jokatzen ari diren igeriketa egokituko Europako txapelketan. Txapelketa honetan lortutako beste hiru dominekin ez da asetuta geratu, eta beste domina bat jantzi du, laugarrena, estilo libreko 100 metrokoan. Iñigok finalerako txatela eskuratu du bigarren txandako bigarren denbora onena eginda, eta behin betiko proban ere postua berretsi du. Gipuzkoarra […]
Hirugarren domina Iñigo Llopisentzat igeriketa egokituko Europako txapelketan
Iñigo Llopis gipuzkoarrak Dublinen jokoan ari den igeriketa egokituko Europako txapelketan hirugarren domina irabazi du. Llopisek zilarrezko domina eskuratu du bizkar estiloko 100 metrokoan, S8 kategorian. Probak borroka ederra utzi digu Iñigo Llopis eta Sergio Martosen artean. Urrezko domina urrun geratu zaio, metal hori irabazteko faborito nagusia baitzen Jurijs Semjonovs letoniarra. Hala ere, Llopisek eta […]
Iñigo Llopis, Europako txapeldun Dublinen
Iñigo Llopisek urrezko domina jantzi du Irlandako hiriburuan jokatzen ari diren igeriketa egokituko Europako txpelketan, estilo libreko 400 metrokoan. Gipuzkoarra buru jarri da hasieratik S8 kategoriako lasterketan, eta partzial bakoitzean lehiakideekiko aldea handitu du. Azkenean, 4:40.78ko denborarekin erraz nagusitu zaio bigarren sailkatuari, 19.19ra heldu den Cioele Ciampricotti italiarrari. Joshua Grob suitzarrak eraman du brontzea. Iñigo […]
urtarrila
2018 Igeriketa
Richard Oribek, Basque Teameko enbaxadoreak, ‘2018ko Urrezko Danborra’ jaso du
Agentziak-EiTBko erredakzioa-. Richard Oribe igerilari donostiarrak 2018ko Urrezko Danborra jaso du San Sebastian egunean. Herritarrek erabakita eman diote igerilari paralinpiko donostiarrari hiriko garaikur nagusia. Eneko Goia alkatearen eskutik hartu du, 12:30ean Donostiako Udaletxeko osoko bilera aretoan. Garaipen-zerrenda izugarria duen atleta da Oribe. Trajez jantzita sartu da aretoan, oso dotore eta irribartsu. Ez du gurpil-aulkirik eraman, […]
urtarrila
2018 Igeriketa
‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ ETBn eskainiko da Basque teameko enbaxadoreak ‘Urrezko Danborra’ jasoko duela aprobetxatuta
Korima Filmsek eta Akhonmediak Basque Team Fundazioaren laguntzarekin ekoiztutako dokumentala ostiralean 00:30etan proiektatuko da ETB1en eta 10:30etan larunbatean, urtarrilaren 20an, ETB2n. BASQUE TEAMeko enbaxadorea den Richard Oriberi ‘Urrezko Danborra’ emango diotela eta, igerilaria protagonista izango da asteburu honetan Euskal Telebistan. Bihar, urtarrilaren 19an, 00:30etan ‘Richard Oribe, más allá de las medallas’ dokumentala eskainiko du telebista […]
Markel Alberdi igerilariak ilusioz ekingo die bere lehenengo Olinpiar Jokoei
Estilo libreko 100 metrokoan estatuko errekorra duen eibartarra 4×100 metroko errelebu lasterketan lehiatuko da abuztuaren 7an. Gaur Fadurara etorri da Hobekuntza Teknikorako Zentroan azterketa biomedikua egin eta prentsaurrekoa emateko. Markel Alberdiren taldeak plaza lortu du federazio britainiarrak proba horretan parte hartzeari uko egin eta gero. Markelekin batera gaurko prentsaurrekoan izan dira ‘Gazte Olimpic Team’ lehiaketa […]
Markel Alberdi igerilaria Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da
Britainia Handiak uko egin dio estilo libreko 4X100 probari eta horrek bidea ireki dio igerilari eibartarrari. Basque Teameko Markel Alberdi igerilaria Olinpiar Jokoetan lehiatuko da gizonezkoen estilo libreko 4X100 proban. Errelebu horretan parte hartu ahal izateko, sailkatutako talderen batek uko egin behar zion probari, Markelen laukotea bosgarren postuan amaitu baitzuen Europako Txapelketaren osteko errepeska olinpikoan. […]
Richard Oribek ez du lortu Rioko Jokoetan parte hartzeko pasea baina omenaldi beroa jaso du Funchaleko Europako Txapelketan
Donostiarrak sorbalda minduta dauka eta seigarren izan da igeriketa egokituko Europeoan, era askeko 50 metroko finalean. Hori dela eta, ezin izan du sailkapena lortu Jokoetarako. Dena den, beste sari preziatuago bat irabazi du: jendearen miresmen eta maitasuna. Finalaren ostean, igerilekuan zeuden ikusleak zutik jarri dira Richardi agur esateko. Goi mailako igeriketari bere bizitzako 24 urte […]
Richard Oribe igerilaria protagonista izango da igandean Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian
Basque Teamen babesa duen ‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ dokumentalak erakusten du Richard bere kirol ibilbidearen bukaeran dagoela eta kontatzen ditu haurtzarotik, terapia moduan kirola egiten hasi zenetik, izan dituen erronka guztiak Iñigo Asensiok zuzendu du dokumentala Korima Films, Akhonmedia eta Traolaren produkzioarekin eta EITBren laguntzarekin, eta pelikula BCN Sports Film Festival […]