basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 27
ekaina
2019

Begoña Lazkano piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako K4-500 metroko finlean bederatzigarren bukatu ondoren

Basque Teameko bekaduna den Begoña Lazkanok bederatzigarren bukatu du K4-500 metroko finalean Minskeko Joko Europearretan, bere ontzikideak diren Sara Ouzande, Natalia Garcia Naveiro eta Isabel Contrerasekin batera. Haize bortitza kontra izan dute gaur Zaslavleko kanalean eta pisu gutxien duen ontzia izanda, ezin izan dute horrek suposatzen duen oztopoa gainditu. Lehenengo kaletik aurrera egitea asko kosta zaie. Abuztuko Hungariako Munduko txapelketako hitzordua bikain prestatzea izango da orain Lazkanoren helburua, Tokyorako plazak jokoan izango dira eta.

EUROPEAR JOKOAK

2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak hartuko ditu: lau urtetik behin Europako Olinpiar Batzordeek antolatutako hainbat kiroletako europear kontinenteko atleten arteko lehia.

Minsken 15 kirol jokatuko dituzte eta horietatik 8tan Tokyo 2020rako plazak jokoan izango dira. 4.000 kirolari bilduko dira Bieloerrusiako hiriburuan 200 ekitalditan lehiatzeko, baita 50 batzorde olinpikoetako ordezkari diren 2.000 entrenatzaile eta laguntzaile ere. Nazioarte mailako 650 epaile eta nazio mailako beste 410 bertan arituko dira. Atzerritik hedabideetako 1.000 pertsona espero dira; eta beste 100 europear federazioetako idazkari nagusi, presidente eta kiroletako ministroak kontuan izanda, olinpiar batzoerdeetako 250 langile eta ordezkari baino gehiago, baita Europako Estatuetatik etorritako hainbat presidente, lehen ministro eta maila goreneko funtzionarioak ere. Europar Jokoen bigarren edizioa Minskeko kirol instalakuntza onenetan egingo da: “Dinamo Arenan”, “Minsk-Arenan”, “Chizhovka-Arenan” eta beste hainbatetan.

Jokoetan lehentasuna emango zaio olinpiar balioen, bizitza estilo osasuntsuen eta jarduera fisiko eta kirolaren garapenari.