basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 02
abuztua
2023

Nahia Zudairek brontzea irabazi du Manchesterreko Munduko txapelketako bular estiloko 100 metrokoan

Hau da Basque Teameko kirolariaren bigarren domina igeriketa egokituko Munduko txapelketa honetan, estilo libreko 400 metrokoan lortutako zilarraren ondoren

Nahia Zudaire brontzezko hiru dominarekin itzuli zen iaz Funchalen (Madeira) jokatutako Munduko txapelketatik, eta denboraldi honetan marka hori hobetzeko bidean da. 2022an Nahia podiumeko hirugarren tokira igo zen estilo libreko 400 metrokoan, eta erreleboetako bi probetan: 4×50 metroko 20 puntukoan eta estilo libreko 4×100 metroko 34 puntukoan. Manchesterren jokoan den aurtengo edizioan, Usurbilgo igerilaria erakustaldi bikainak eskaintzen ari da banakako probetan. Lehen jardunaldian estilo libreko 400 metroko lasterketan lortutako zilarrari brontzezko domina gehitu zaio gaur bular erako 100 metroko proban.

Nahiak zuzenean jokatu du SB7 klaseko finala, sailkatze txandarik jokatu behar izan gabe. Finalean, hirugarren kalean igeri eginez, eta erreakzio-denbora onarekin, hirugarren postuan jarri da hasieratik. Lehen 50 metroak 45.63ko denboran egin ditu, Abi Tripp kanadarrarengandik 2.76 segundora. Probaren bigarren zatian, Tripp beraren eta Tess Routliffe herrikidearen arteko borrokak begirada guztiak bereganatu ditu, eta lehia horrek ezarri du, hain zuzen ere, azken 50 metroetako erritmo azkarra. Gipuzkoarra ez da gai izan borrokara gogor horretara batzeko eta erritmoa jaitsi egin du itzulerako zuzengunea egitean. 100 metroak 1:38.14ko denbora eginez burutu ditu. Routliffek eraman du urrea  (1:31.91) eta Trippek zilarra (1:34.39).

19 urte baino ez dituen arren, Zudaire nazioarteko igerilari garrantzitsuenetako bat da. Azpimarratu behar da 2021eko Tokioko Jokoetan, bere lehen parte-hartze paralinpikoan, bi diploma irabazi zituela bi laugarren postu eginda tximeleta estiloko 100 metrokoan eta estilo libreko 400 metrokoan.