basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Begoña Lazcano

Piraguismoa
Jatorria Pasaia
Bizilekua Sevilla
Jaiotza 14/01/1994
Kirola Piraguismoa

Bio

Begoña piraguismoan hasi zen haurtzaroko lagun batekin ikastaro bat egin zuenean 10 urterekin. Galizian pasatzen zituen udak baina urte haretan bere amona gaixotu zen eta etxean geratu behar izan zuenez, piraguismoko ikastaroa egiteko aprobetxatu zuen. Denborak aurrera egin ahala, piraguismoa entretenimendua izatetik ogibide izatera pasatu zen. Begoña Donostia Kayak taldean aritzen da eta Basque Teameko kirolaria da 2014tik.

Lehenago Blumen egon bazen ere, 5 urte eman zituen Sevillan estatuko taldearekin eta han entrenatu zen olinpiar sailkapena lortzeko (Rioko Jokoetan izateko borrokatu zen), baina ahal duen guztietan etxera bueltatzen da Pasaiaz, bere jendeaz eta aitak egiten dion patata tortilaz gozatzeko, hori ezin zaio falta. Familia bere zutabeetako bat da eta ahal duenean berarekin joaten da lehiaketetara. Begoñak ontzitik entzuten du bere aitak zintzarri batekin egiten duen soinua, nazioarteko txapelketetan megafonoak debekatuta daudelako, eta horrela maite duen jendearen sostengua nabaritzen du. Orain Madrilen bizi da kontzentratuta.

Jendeak bere indar fisiko eta mentala azpimarratzen du. Begoña monotonia eta denboraldi-aurreetan egin behar duen lana gainditzeko gai da, horren ostean lehiaketa datorrelako, berak maite duen zerbait. Bere izaera lehiakorragatik sailkapen olinpikoa lortzeko borrokan jarraitzen du. 2016ko Rioko Jokoetarako ahalegindu zen baina ez zuen lortu. Tokio 2020ko aukerak ezin dio ihes egin. Nazioarte mailan eskarmentu handia du Pasaiakoak, entrenamenduetan oso langilea da eta taldekako ontzietan lankide ona da, egokitzeko duen gaitasunagatik.

Azpimarratzekoak dira 2014ko Moskuko Munduko txapelketan erdietsitako 6. postua (K2-1.000m) eta 2017ko Racizeko 8. postua, 2016ko Moskuko Europako txapelketan lortutako 8. postua (K4-500m.), Belgraden 2018an erdietsitako 7. tokia eta 2017ko Szegedeko Munduko Kopan (Hungaria) irabazitako brontzea (K4-500m.).

Begoñak kirol ibilbidea Kazetaritzako ikasketekin uztartu du Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean. Orain Ingeles Filologia ikasten ari da. Entrenatzen ez dabilenean gipuzkoarrari irakurtzea, idaztea eta bidaiatzea gustatzen zaio.

Palmaresa

16º Baku Europar Jokoak K1 500m 2015
MUnduko Txapelketa K2 1000m 2014
Munduko Txapelketa K2 200m 2015
Europako Txapelketa U23 K1 500m 2015
Europako Txapelketa U23 K4 500m 2015
Brontzezkoa Munduko Txapelketa junior K4 500m 2011
Europako Txapelketa junior K4 500m 2012
Brontzezkoa Unibertsitate Olimpiar Jokoak K4 200m 2013
Unibertsitate Olimpiar Jokoak K4 500m 2013
19
abuztua
2022
Piraguismoa

Begoña Lazcano Basque Teameko piraguistak brontzezko domina irabazi du K2-1.000 metrokoan Municheko Europako Txapelketan

Begoña Lazcanok eta Laia Pèlachs kataluniarrak elkar ezagutzen eta primeran ulertzen dutela argi geratu da gaurkoan. Iaz zilarrezko domina eskuratu zuten Poznango (Polonia) Europako Txapelketan, K2-1.000 metroko proban, eta gaur brontzea irabazi dute Municheko estropada-zentroan. Oso gogor hasi dira tiraka, eta bigarren postuan jarri dira Justyna Iskrzycka eta Katarzyna Kolodziejczyk poloniar ontzien aurka. 750 metroraino […]

22
maiatza
2022
Piraguismoa

Begoña Lazkanok urrezko domina irabazi du Raciceko Munduko Kopako K1-5.000 metrokoan

Denboraldia esprint piraguistentzat hasi da Raciceko (Txekiar Errepublika) Munduko Koparekin. Kopa horretan Basque Teameko bi palista izan ditugu lehian: Begoña Lazcano eta Iñigo Peña. Biek aldaketak izan dituzte aurreko ziklo olinpikoarekin alderatuta, eta pixkanaka berrikuntzetara egokitzen ari dira Estatuko selekzioaren barruan lehiakortasuna oso handia den modalitate honetan. Begoña lK1-500 metrokoan lehiatu zen ehenengo. Finalerdietarako sailkatu […]

26
iraila
2020
Piraguismoa

Begoña Lazcano Basque Teameko piraguistak bederatzigarren postuan bukatu du Szegedeko Munduko Kopa

Aurreko denboraldian K4arekin Jokoetarako sailkapen aukerak galdu ostean, Begoña Lazcano beste bataila batean murgilduta dago. Orain, K2-500 metrokoan, Laia Pelachs katalanarekin borrokan ari da, joan den udaberrian Europako eta Munduko aurreolinpikoetan banatu behar ziren Tokioko Jokoetarako plazetako bat lortzeko. Ez dirudi aldaketa horrek Pasaiakoari kalte egin dionik, Szegedeko Munduko Kopan gertatutakoa kontuan hartuta. Sprint piraguismoko […]

02
apirila
2020
Piraguismoa

“Dena urtebete atzeratzea eta pandemia hau igaro arte itxarotea aukera egokiena zen, nire ustez”

Basque Team Fundazioak Begoña Lazkano ur lasaietako piraguistarekin hitz egin du Covid-19 koronabirusaren pandemiak sortutako konfinamenduaz eta Jokoen atzerapenaz. Egoera hori sortu aurretik, Tokioko Jokoetan lehiatzeko aukera emango zion aurreolinpikoari aurre egiteko prestatzen ari zen Begoña. Orain, bere etxean entrenatzen jarraitzen du, eta, horretarako, eskura dituen bitartekoak baliatzen saiatzen da; esaterako, bere lorategian duen igerileku […]

24
abuztua
2019
Piraguismoa

Begoña Lazkanok ez du A finalerako pasea lortu Szegedeko Munduko txapelketan

Begoña Lazkanoren laukoa bosgarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako finalerdian, K4-500 metrokoan, eta ez du A finala jokatzeko sailkapena lortu. Basque Teameko palistak B finala jokatuko du biharko 10:44etan. Gaurko emaitzak asko zailtzen du Tokyo 2020ko Jokoetako txartela eskuratzea, baina dena ez dago galduta. Begoñak eta bere ontzikideek, Contrerasek, Ouzandek eta Garciak pasea erdiesteko aukeraren […]

22
abuztua
2019
Piraguismoa

Begoña Lazkano piraguistari eginiko elkarrizketa Szegedeko Munduko txapelketan finalerdietara igaro ondoren

Begoña Lazkanoren laukoa seigarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako sailkapen txandan, K4-500 metrokoan, eta finalerdietarako pasea lortu du. Basque Teameko palistak erronka handia du Hungarian: Tokio 2020rako txartela lortzea, bere lehen Olinpiar Jokoak izan daitezkeen horietan egoteko pasea eskuratzea, alegia. Begoñaren aburuz, orain dela lau urte baino prestatuago heldu dira hitzordura.