basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 24
abuztua
2019

Begoña Lazkanok ez du A finalerako pasea lortu Szegedeko Munduko txapelketan

Begoña Lazkanoren laukoa bosgarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako finalerdian, K4-500 metrokoan, eta ez du A finala jokatzeko sailkapena lortu. Basque Teameko palistak B finala jokatuko du biharko 10:44etan. Gaurko emaitzak asko zailtzen du Tokyo 2020ko Jokoetako txartela eskuratzea, baina dena ez dago galduta. Begoñak eta bere ontzikideek, Contrerasek, Ouzandek eta Garciak pasea erdiesteko aukeraren bat izango lukete B final hori irabazita edo Europako onenak izanda biharko estropadan.