basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 19
abuztua
2022

Begoña Lazcano Basque Teameko piraguistak brontzezko domina irabazi du K2-1.000 metrokoan Municheko Europako Txapelketan

Begoña Lazcanok eta Laia Pèlachs kataluniarrak elkar ezagutzen eta primeran ulertzen dutela argi geratu da gaurkoan. Iaz zilarrezko domina eskuratu zuten Poznango (Polonia) Europako Txapelketan, K2-1.000 metroko proban, eta gaur brontzea irabazi dute Municheko estropada-zentroan.

Oso gogor hasi dira tiraka, eta bigarren postuan jarri dira Justyna Iskrzycka eta Katarzyna Kolodziejczyk poloniar ontzien aurka. 750 metroraino bigarren postuari eutsi diote, baina azken 250 metroetan poloniarrek pasa egin diete. Begoña eta Laia hirugarren postuan helmugaratu dira 3:36.94ko (+3.000) denborarekin, Hungariaren (3:33.942) eta Poloniaren (+0.664) atzetik.

Aipatu bezala, Begoña Lazcanok zilarrezko domina irabazi zuen K2-1.000 metrokoan Laia Pelachsekin batera iaz Poznanen (Polonia) jokatutako Europako Txapelketan. Gainera, bere kirol ibilbidean, Begoñak K4-500 metrokoan zilarrezko domina bat eta K1-1.000 metrokoan brontzezko bat pilatzen ditu 2016ko Montemorreko Munduko Kopan, brontzezko bat K4-500 metrokoan 2017ko Szegedeko (Hungaria) Munduko Kopan eta urrezko bat 2022ko Raciceko (Txekiar Errepublika) Munduko Kopako K1-5.000 metrokoan.