basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Nahia Zudaire

Igeriketa
Bizilekua Usurbil
Jaiotza 2004-05-10
Kirola Igeriketa

Bio

Zudaire Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak abian jarritako kirol bikaintasuneko proiektuaren parte izan da azken urteetan. 17 urteko gipuzkoarra igerilekutik atera den perletako bat da, eta bere lehen Joko Paralinpikoei gogotsu aurre egi zien Tokion, pasa den udan.

Baldintza fisiko eta tekniko bikainak ditu nerabe izanagatik eta Espainiako errekorrak hausten gozatzen du. Estatuko markarik onenak ditu S8 kategorian estilo libreko 50, 100, 200, 400 eta 800 metrokoetan, tximeleta erako 50 eta 100 metrokoetan eta 200 estilotan. Ura bere habitat naturala izan da bi urte zituenetik, gurasoek haurtxoentzako ikastaroetara eraman zutenetik. Nahiak paraparesia du beheko gorputz-adarretan, bihotzeko arazo baten ondorioz. Odolak ez zuen normaltasunez punpa egiten, eta muinaren ureztatze faltak hanketan mugimendua galtzea eragin zion. Gerritik behera indar gutxiago du, baina berriro ikasi zuen ibiltzen.

2015ean egin zuen debuta Valladoliden, AXA Promesas Paralímpicas Espainiako Txapelketan. Bosgarren izan zen hiru probatan eta horrek inpotentzia handia eragin zion, oso lehiakorra baita. Bi uda geroago, ordea, 14 urterekin, Berlingo Europako Txapelketa jokatzeko gutxienekoa lortu zuen eta bost finaletan sartu zen. Urtebete geroago bere lehen Munduko Txapelketarako sailkatu zen, Londres 2019rako.

Nahiak hobekuntza nabarmena izan du azken bi urteetan, batez ere, bere proba gustukoenean, estilo libreko 400 metrokoan, munduko onenekiko distantzia murriztuz.

2020an, belaunean lesio bat izan arren, suspertu egin zen konfinamenduan eta inoiz baino indartsuago itzuli zen. Berlingo Munduko Serieetan hainbat domina bereganatu zituen, hainbat Espainiako errekor hobetu ditu, eta horrez gain, estilo libreko 400 metrokoan zilar bat eta 100 metrokoan brontze bat lortu zituen Funchaleko (Portugal) Europako Txapelketan.

Iazko otsailean, Bartzelonako Igeriketa Egokituko Nazioarteko Trofeoan, B mailako gutxienekoa lortu zuen Jokoetarako sailkatzeko, estilo libreko 400 metrokoan estatuko plusmarka eginda, 5.06,21eko denborarekin, baina sailkapena ziurtatzeko Espainiari emandako kupoaren zain egon zen. Azkenean kirolari gipuzkoarrak hiru modalitatetan parte hartu zuen Tokioko Jokoetan: tximeleta estiloko 100 metrokoan, estilo libreko 400 metrokoan eta estilotako 200 metrokoan, eta diploma bana erdietsi zuen lehenengo bietan.

Jokoetatik bederatzi hilabete bakarrik pasa ondoren, Nahia Madeirako Munduko txapelketan lehiatu da, bertan hiru brontze eskuratuta: estilo libreko 400 metroko proban, 20 puntuko 4×50 metroko mistoetan eta 34 puntuko 4×100 metro libreetan. Igeriketa munduan erreferenterik ez duela ziurtatu du, baina Richard Oribek, garuneko paralisia duen historiako igerilaririk onenak, egunero ematen dion aholku bakoitza bereganatzen saiatzen da.

Palmaresa

29
ekaina
2022
Igeriketa

“Oso garrantzitsua da Pariserako bidea horrela hastea”

Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak urrats sendoa eman du Madeirako Munduko Txapelketan hurrengo Jokoei begira Nahia Zudairek 18 urte bete ditu aurtengo maiatzean, baina, gaztea izanagatik, badaki zer den Munduko txapelketa batetik metal preziatuekin itzultzea. Usurbilgo kirolariak hiru brontze lortu ditu Funchalen jokatutako Munduko Txapelketan, estilo libreko 400 metroko proban, 4×50 metroko errelebu mistoetan 20 […]