basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 30
azaroa
2020

“Uste dut Tokiora heltzean jabetuko naizela lortutakoaz”

Iker Sastre Basque Team Fundazioko bekadunak eta mahai-tenis egokituko jokalariak aurtengo urtea, denek bezala, covid-19ak sortutako pandemiagatik gogoratuko du. Hala ere, bere kasuan, 2020ak albiste on bat ere utzi dio: Tokion lehiatzeko txartela. Martxoan, Ikerrek Paralinpiar Jokoetarako bere lehen sailkapena ziurtatu zuen, kirol honetan 12 urteko ibilbide luzeko sari bikaina. Aurten Jokoak jokatu ez diren arren, Ikerrek mimoz prestatzen jarraitzen du Japoniako hitzordua.

“Momentu zailak izan ziren txapelketa batzuk ez zirelako jokatu eta guztiok ginen puntuengatik oso hurbil. Azkenean lortu genuen baina zaila izan zen. Oso urduri bizi izan genituen momentu haiek. Covid 19a dela eta txapelketa batzuk jokatzen ziren eta beste batzuk ez. Jordanian egin behar nuen azken txapelketa bertan behera geratu zen eta oso urduri bizi izan nuen”.

“Rion postu batengatik ez nintzen sailkatu baina orain sailkapena lortu eta gero oso pozik nago eta Tokiora topera joango naiz. Topera jokatu eta ahalik eta hoberen egitea da nire helburua”.

“Hasieran oso ondo hasi nintzen Tokiorako prestaketa lanekin, nire helburua domina lortzea zen, edo hurbil egotea zen, eta orain ziurgabetasun une batzuk bizitzen ari garenez, egunero entrenatzen nabil baina oraindik ez dugu nazioarteko txapelketarik. Egoera zailean murgillduta gabiltza eta zalantzaz beterik gaude”.

“Uste dut bertara heltzean jabetuko naizela lortutakoaz. Momentuz hona etorten naiz entrenatzera egunero. Oso pozik nago hemen lanean. Niretzat oso lagungarria hona entrenatzen etortea eta diru-laguntza ere oso garrantzitsua da”.