Bizilekua Bilbo
Jaiotza 19/06/1977
Kirola Mahai-tenisa
Bio
Iker Sastrek beti borrokatu du bere helburuak betetzeko eta beti egon da kirolari lotuta. Izan ere, bere pasioak fisioterapian lizentziatzera eraman zuen. Ikasketak amaitu ondoren, Sastrek bere garaipenik onenaz gozatzen eman zuen uda, baina olatu batek bizitza aldatu zion. 23 urte zituen. Surfa egiten ari zela istripu bat izan zuen, modu txarrean erori zen, eta uraren indarrak hondoraino murgildu zuen, muineko lesio bat eraginez.
Kolpe gogorra izan zen Iker oso aktiboa baita, hala ere, istripuak ez zion bizitasuna kendu. Diziplina probatzeko gonbidapen bat egin zioten eta horrela iritsi zen mahai-tenisera. Dagoeneko hamabi urte daramatza, zortzi urte maila gorenean, mahaiaren atzean eserita, pala bat eskuan duela, egunero pilota jotzen Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan.
Bere kirol ibilbideak oso momentu onak izan ditu, Euskadiko eta Bizkaiko txapelketez gain, Estatuko 12 txapelketek erakusten duten bezala. Urrezko domina batzuk lortu ditu banakako modalitateko nazioarteko txapelketetan, eta bosgarren postu bat Munduko Txapelketetan.
2018ko urrian, Sastrek bere posturik onena erdietsi zuen Munduko zerrendan. Bederatzigarren postuan kokatu zen Espainian urrezko bi domina eta Txinan brontzezko bi irabazi ondoren. Horrez gain azpimarratzekoa da, 2013an, 2015ean eta 2019an hiru brontze pilatu dituela Europako Txapelketetan.
Bere lehen Joko Paralinpikoetarako sailkapena, Tokyokoa, aurreko urteetako lan guztiaren fruitu izan da. Iker Sastre Joko batzuetan mahai-teniseko edozein mailatako lehen euskal palista izango da.
Palmaresa
9º | Munduko Txapelketa | 2015 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa taldeka | 2015 | |
Urrezkoa | Spanish Open bakarka | 2014 | |
Zilarrezkoa | Spanish Open bakarka | 2015 | |
Urrezkoa | Spanish Open taldeka | 2014 | |
Urrezkoa | Spanish Open taldeka | 2015 | |
º | 1 |
azaroa
2022 Mahai-tenisa
“Domina sinestezina eta historikoa izan da”
Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak Granadako Munduko Txapelketako binakako txapelketan lortutako zilarraren garrantzia azpimarratu du Iker Sastre, Basque Teamen beka duen mahai-teniseko jokalaria, atzera begira jarri da Pariseko, Montenegroko, Txekiar Errepublikako eta Granadako Munduko txapelketetan lortutako podiumen ostean, denboraldi emankorraren balantzea egiteko. “Denboraldi gogorra eta luzea izan da, baina inoiz baino hobeto prestatu dugu, gero […]
azaroa
2022 Mahai-tenisa
Zilarrezko domina historikoa Iker Sastrerentzat mahai-tenis egokituko Munduko Txapelketan
Basque Teameko kirolaria, Miguel Angel Toledorekin batera, podiumeko bigarren tokira igo da binakakoan, Granadan jokatzen ari diren Munduko txapelketan Inoiz ez da halakorik gertatu estatu mailan. Txandak pasatzen joatea eta Munduko Txapelketa bateko finalerdietara iristea gauza bikaina zen. Hala ere, zilarrezko domina zintzilikatzeak txapelketa zoragarri bati ukitu distiratsua jartzea ekarri die Iker Sastreri eta bere […]
ekaina
2022 Mahai-tenisa
Iker Sastrek urrezko domina irabazi du taldekako lehian, Txekiar Errepublikako Irekian
Basque Teameko mahai teniseko jokalaria final-laurdenetara iritsi da ITTF Czech Para Open 2022ko banakako lehian Basque Teamen beka duen Iker Sastre kirolaria denboraldi bikaina egiten ari da. Montenegroko Irekian lortutako bi brontzeei eta Pariseko Nazioartekoan irabazitako urreari beste urrezko domina bat gehitu die gaur Txekiar Errepublikako Openean. Bilbotarrak, Miguel Angel Toledorekin batera MD4 klasean, binakako […]
ekaina
2022 Mahai-tenisa
Iker Sastrek bi brontze lortu ditu Montenegroko Irekian
Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak, Basque Teamen beka duenak, hirugarren metal preziatuena eskuratu du Montenegroko Irekian, bakarka zein taldeka. Banakako brontzea 2 klasean lortu du, gurpil-aulkiko kirolarien klasean. Bilbotarrak 3-0 irabazi die Goran Perlic serbiarrari, Peter Lovas eslovakiarrari eta Andrew Guy britainiarrari. Final-laurdenetan 3-2 (8-11, 12-10, 9-11, 11-8 eta 11-7) irabazi dio Federico Crosara italiarrari […]
maiatza
2022 Albisteak
Iker Sastrek mahai-tenisa gerturatzen digu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten ‘Aktiba zaitez’ kanpainan
Goi mailako euskal kirola bultzatzen duen Basque Team Fundazioak eta Ausolan kolektiboentzako sukaldaritza enpresak ‘Aktiba Zaitez’ kanpainaren 2. edizioa martxan jarri dute, bizimodu osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzeko, haurtzarotik hasita. Ekimenak, oraingo honetan, kirol egokituak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraztea, desgaitasuna duten eta goi mailako kirola egiten duten pertsonak ikusaraztea eta umeak sentsibilizatzea du helburu. ‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan egingo da Euskal […]
maiatza
2022 Mahai-tenisa
Urrea Iker Sastrerentzat Pariseko Nazioartekoan
Iker Sastre Basque Teameko bekadunak metal preziatuena zintzilikatu du asteburuan jokatu den Pariseko mahai-tenis egokituko nazioarteko txapelketan. MD4 klasean, Iker Sastrek eta Miguel Angel Toledok urrea irabazi dute txapelketa bikaina jokatuz. Bigarren postuan sailkatu ziren multzoen fasean Julien Michaud eta Teddy Gaudry frantziarren aurka 3-2 irabazita eta Thirayu Chueawong eta Natthawut Thinathet thailandiarren aurka 0-3 […]