basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Triatloia 02
uztaila
2017

Eneko Llanos, bigarren Austriako Ironmanean

Eneko Llanos bere maila onenera itzuli da. Denboraldi honetan martxan hastea asko kosta zaio eta orain arte sabeleko arazoek Hawaiiko Ironmanera bueltatzeko bidea oztopatu diote, baina Austriako Ironmanean lortutako bigarren postuak bultzada eman dio. Proba sentsazio onekin bukatu du gasteiztarrak.

Jan Frodeno alemana baino ez da Llanosen aurretik helmugaratu. Alemaniarra jaun eta jabe izan da hasieratik eta alde handiz irabazi du triatloia, 7 ordu 57 minutu eta 20 segundoko denbora eginda.

Eneko Llanos Frodenorengandik 4 minutu eta 8 segundora irten da uretatik eta txirrindularitzako tartean ederto arituz, bigarren postuan jarri da lehenengo kilometroetan. Antony Costes frantziarrarekin borroka handia izan du eta berarekin iritsi da T2ra baina maratoian atzean utzi du arabarrak. Enekok 8 ordu 12 minutu eta 43 segundoko marka egin du Austrian.