Bizilekua La Seu d'Urgell
Jaiotza 08/03/1983
Kirola Piraguismoa
Bio
12 urte zituela, 1995ean, hasi zen piraguismoan Atletico San Sebastian klubean. Bratislavako Munduko Junior txapelketan parte hartzeko deitu zioten lehenengoz Espainiako selekziotik, 2000. urtean. 2001ean, oraindik juniorra zela, selekzio nagusian sartu zuten, eta harrezkeroztik bertako kide da. 2004an lortu zuen nazioarte mailako lehen domina (Europako txapelunorde 23 urtez azpikoen mailan). Handik bi astera ezker sorbaldako ebakuntza egin zioten birritan atera zitzaiolako. Sei hilabetera, Europako txapelketako bezperan eskuineko sorbalda atera zuen berriz eta berriro ebakuntza egin behar izan zioten. 2008an Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, hamaseigarren bukatuta. 2009an Munduko txapelunorde izan zen, eta handik aurrera, munduko lehen bosten artean egonkortu zen. 2011n Munduko txapelketan brontzea irabazi zuen, eta 2012 oparo bati Londresko Olinpiar Jokoetan eman zion errematea brontzezko domina kolkoratuz. 2013ko maiatzean Ane alaba jaio zen. 2014an, berriro lehiaketetara itzuli zen, eta nazioarte mailako dominak pilatzen jarraitu zuen: Europako txapelunorde taldeka eta La Seu d’Urgell-eko Munduko Kopan irabazle.
2015ean, nazioarteko egutegiari Europako txapelketa irabaziz ekin zion, Munduko rankingeko hirugarren postuan jarriz, eta garrantzitsuena, olinpiar txartela eskuratuz. Rioko Olinpiar Jokoetan hainbeste desiratutako urrezko domina irabazi zuen. Orain 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan du jomuga.
Arrakasta handiaren ondoren hurrengo ziklo olinpikoaren hasiera gogorra izan zen lesioengatik, batez ere lehen bi urteetan; dena den, aipagarriak dira 2017an Taceneko Europako txapelketan taldeka erdietsitako zilarra eta 2018an Pragako Europako txapelketan banaka lortutako 4. postua.
2019ko Munduko Txapelketa Seu d ‘Urgellen jokatu zen eta hurrengo Olinpiar Jokoetan parte hartzeko txartela eman zion. Orain hitzordu horretan du jomuga, Tokyo 2020an, eta denboraldi osoa emango du arreta handiz prestatzen, hirugarren aldiz igo nahi baitu olinpiar podiumera.
Palmaresa
Brontzezkoa | London Olinpiar Jokoak K1 | 2012 | |
16º | Beijing Olinpiar Jokoak K1 | 2008 | |
5º | Munduko Txapelketa K1 | 2015 | |
Brontzezkoa | Munduko Txapelketa K1 | 2013 | |
Zilarrezkoa | Munduko Txapelketa K1 | 2009 | |
Urrezkoa | Europako Txapelketa K1 | 2015 | |
6º | Europako Txapelketa K1 | 2009 | |
Zilarrezkoa | Europako Txapelketa taldeka K1 | 2014 | |
Urrezkoa | Munduko Kopa K1 Krakow | 2015 | |
Urrezkoa | Munduko Kopa K1 La Seu d'Urgell | 2014 | |
Urrezkoa | Munduko Kopa K1Cardif | 2012 | |
Urrezkoa | Munduko Kopa K1 Pau | 2012 | |
Urrezkoa | Munduko Kopa K1 La Seu d'Urgell | 2010 |
iraila
2023 Piraguismoa
Maialen Chourrautek seigarren postuan bukatu du kayak kroseko lehia Lee Valleyko Munduko Txapelketan
Maialen Chourraut Basque Teameko piraguistak seigarren amaitu du Munduko txapelketan jokatu den modalitaterik muturrekoena, lehen aldiz olinpikoa izango dena 2024ko Parisko Jokoetan. Lasartekoa izan da kanporaketa fasera sartu den euskal ordezkari bakarra. Maialenek hamargarren bukatu du kronometratutako txanda, 82.38ko denborarekin, eta 3.58 segundora azkarrena izan den Camille Bilent frantziarrarekiko. Lau txandatan jokatzen diren kanporaketetara pasatzen […]
iraila
2023 Piraguismoa
Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek Lee Valleyko Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute
Olatz Arreguik ezin izan du sailkapen kanporaketa gainditu Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek eslalom piraguismoko Lee Valleyko Munduko txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute gaur, kayaken banakako lehen jardunaldian. Hiru domina olinpiko dituen palistak argi du zein den bere helburua Munduko txapelketa honetan; hau da, 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza bat lortzea, horregatik ez du aukera galdu […]
iraila
2023 Piraguismoa
Maialen Chourraut eta Olatz Arregui piraguistek zilarra lortu dute Laia Sorribesekin batera Lee Valleyko Munduko Txapelketako taldekakoan
Maialen Chourraut hiru domina olinpikoren jabeak eta Olatz Arreguik, (biak Basque Team Fundazioaren aldeko bekadunak), podiumeko bigarren tokira igo dira Laia Sorribesekin batera, gaur Lee Valleyn (Ingalaterra) hasi den eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako kayakeko patruilen proban. Lehiaketako lehen jardunaldia taldekako probei eskainita egon da, eta ez da batere gaizki joan euskal palistentzat. Maialen Chourrautek, Olatz […]
uztaila
2023 Piraguismoa
Maialen Chourrautek hirugarren denborarik onena lortu du kayak crosseko erlojupekoan eta biharko kanporaketetan sartu da
Miren Lazkanok, Olatz Arreguik eta Pau Echanizek ez dute txartela lortu Krakovian denboraldiko unerik gozoena bizi ez arren, Maialen Chourrautek hirugarren denborarik onena egin du kayak crosseko txanda kronometratuan, bihar nor lehiatuko den eta modalitate horretako kanporaketen egitura zein izango den erabakitzen duen saioan. Maialen Chourrautek eskimotaje, erremonte eta ateez osatutako zirkuitua egiteko 67.99ko denbora […]
azaroa
2022 Albisteak
Maialen Chourraut Basque Teameko piraguistak Euskaraldian parte hartzera animatu ditu herritarrak
Euskaraldia hasteko hamar egun falta direla, herritarrek ariketa sozialean parte hartu eta izena emateko deia egin dute Donostian hainbat eragilek, tartean hiru aldiz domina olinpikoa irabazi duen piraguistak Izen ematea izenematea.euskaraldia.eus gunean egiten ari dira ahobizi eta belarriprestak Herriz herri txapa banaketa hasia dago eta ariketa egiteko txapen erabilerak garrantzia handia duela azpimarratu dute antolatzaileek […]
uztaila
2022 Piraguismoa
Maialen Chourraut bikain batek ezustean harrapatu eta bosgarren amaitu du Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketa
Basque Teameko Maialen Chourraut piraguistak hasiera batean ezinezkoa dirudiena lortzera ohitu gaitu. Lehenik eta behin, munduko dominak iritsi ziren, 2009an La Seu dاUrgellen eta 2011n Bratislavan, ondoren brontze olinpikoa Londres 2012an, Europako txapelketa Marklebeerg 2015ean, Rio de Jaineroko Jokoetako urrea 2016an eta zilarra Tokioko Jokoetan 2021ean. Orain ezustekoa eman du eta modu epikoan sartu da […]