basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 20
urria
2020

“Aurten mailari eustea eta Munduko txapelketa ondo egitea da nire helburua”

Asteburu honetan Imanol Rojok Espainiako rollerski txapelketa irabazi du Jacan. Denboraldi bat hasteko modu ona da, Basque Team Fundazioaren beka jasotzen duen iraupen-eskiatzailearentzat ilusionagarria. Iaz bere ibilbideko denboraldi onena egin zuen, eta orain hasiko den honi ekingo dio Munduko Kopako 30 onenen artean mantentzeko helburuarekin, eta otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran Oberstdorfen (Alemania) jokatuko den Munduko Txapelketan maila onari eusteko xedearekin. Gainera, denboraldi honetatik aurrera, Munduko Kopako probak Beijing 2022rako sailkapenari begira puntuagarriak dira. Rojorentzat hirugarren Olinpiar Jokoak izango lirateke Txinakoak.

“Urte arraroa izan da. Abuztura arte ez gara irten etxetik. Bakarrik atera gara konzentrazioetara Andorra ingurura baina orain, irailetik aurrera, ateratzen ari gara Italiara eskiatzera eta aldatzen dana da, neurriak hartu behar ditugula, PCRa egin behar dugula bidaietara atera baino lehen. Suposatzen da karreretan ere pixka bat arraroa izango dela neurri asko egongo direlako jendea ez kutsatzeko”.

“Zortea euki dugu egutegiarekin, ez da ezer aldatu eta printzipioz dena egingo da, egutegi guztia, eta Munduko Kopa, maila horretan jarraitzen badut, osorik egingo dut, baita Munduko txapelketa ere”.

“Mailari eustea da nire idea. Oso zaila da lehenengo 30en artean egotea, eta nire ideia da martxoan, Munduko txapelketa horretara forman iristea eta ahal den onenen egitea”.

“Aurtengo denboraldia oso erabakigarria da, lasterketa guztiak kontuan hartzen direlako Beijing 2022ra begira, eta nire ustez aurten erabakigarria izango da Joku Olinpikoak nola joango diren ikusteko”.

“Aurten Munduko txapelketa ondo egitea da nire helburua eta ikusiko dugu ea hemendik bi urtera non gauden”.