basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Belar-hockey-a 01
abuztua
2021

‘Chefo’ Basterra hockey jokalariak agur esan dio txapelketari Tokiko Jokoetan

Bizkaitarra diplomarekin bueltatuko da etxera bere debut olinpikoan 

Ezin izan dute lortu. Chefo Basterraren taldeak Tokioko Jokoei agur esan die final-laurdenetan. Espainiak ez du amore eman Belgikaren kontra baina finalerdietarako txartela garesti saldu da Oi Stadium honetan.

Bi porrot, garaipen bat eta bi berdinketaren ondoren, Chefo Basterraren taldeak final-laurdenetarako txartela lortu zuen, Australiaren aurka bana eginda azken minutuan, eta gaur ere sano sufritu du Belgikaren aurkako partidan. David Alegrek 26. minutuan sartutako golak aurretik jarri ditu Fred Soyeden gizonak, baina Hendrickxek eta Tom Alain Boomek 38, 41 eta 57, minutuetan gauzatutako penalty kornerren bitartez, sendo erantzun dute.

“Burua gora, txapelketa ona jokatu dugulako. Arantzarekin geratzen zara partida honengatik, baina onenak dira eta barkatzen baduzu, azkenean irabazten dizute. Kanporaketa oso zaila zen. Dena eman dugu, baina edozein partidek kanpoan uzten zaitu, eta ez dago besterik” adierazi dio Basterrak Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Chefo Basterraren selekzioak dominak lortzeko borrokan sartu nahi zuen Rioko Jokoetan bosgarren postua eta diploma poltsikoratu eta gero. Chefo Basterra, ordea, ez zen hitzordu hartan izan. Tokiokoak dira bere lehen jokoak. Bizkaitarra munduko kirol ekitaldirik handienera deitu dute, Liga erregularreko goleatzaile nagusia eta Lauko Finaleko MVPa izan ostean.

“Pozik nago, esperientzia gozatzera etorri naizela uste dut. Zaila da, urte asko daramatzan jendearekin. Modu positiboan baloratzen dut, asko ikasi dut eta esperientzia hau etorkizunean errepikatzea espero dut “adierazi du Basterrak.

David Alegre jokalariak esan duenez, gaurko partidak elitean 20 urte eman dituzten jokalarien belaunaldi baten amaiera ekarri du, “Bada garaia pauso bat alde batera emateko eta besteek esperientzia hartzeko”. Etapa berri bat hasiko dela onartu dute eta Chefo Basterrak horretan zeresan handia izango duela ematen du. Getxokoak 2024ko Parisko Jokoak ditu buruan.