triatloia albisteak





“Ametsak hor daude haiengan pentsatzeko, eta hortik bizi naiz”
Rakel Mateo Basque Teameko paratriatleta seigarren postuan dago munduko sailkapenean eta bere hirugarren Jokoetarako sailkatzea espero du Rakel Mateok oso denboraldi zaila izan du, oztopoz betea, nahiz eta Mungiako kirolaria bidean aurkitzen dituen arazo ugariak gainditzen ohituta dagoen. “Orain ondo, denboraldi amaieran, azaroaren 24an amaitu berri baitut Munduko Txapelketarekin, egia esan, orain oso ondo sentitzen […]
Rakel Mateo paratriatletak bosgarren postuan amaitu du Abu Dhabiko Munduko Txapelketa
Rakel Mateok ez du inoiz amore ematen. Bizitza ulertzeko duen moduak bidean planteatzen zaion erronka bakoitza gainditzen saiatzera eramaten du. Gaur jokatu den Abu Dhabiko Munduko Txapelketako PTS2 kategorian (desgaitasun fisiko larria duten eta zutik lehiatzen diren kirolariak), Mungiako kirolariaren helburua proba amaitzea zen, eta lortu du, helmugara bosgarren postuan iritsiz, ordubete, 37 minutu eta […]
Gurutze Fradesek hirugarren amaitu du Western Australiako ironmanean
Ironman batean 9 ordutik behera egin duen lehen emakumea da estatu mailan, Iurretako triatleta. Ironman batean denborarik onena egin duen estatuko emakumea zen jada, eta hori berretsi du. 8:49: 41eko denborarekin bere marka propioa hobetu du, 2017ko Brasilgo ironmanean lortu zuen 9:01:00ekoa. Denbora hori lehertu du, Australiako proba ia 11 minutu gutxiagoan osatuz. Duela hilabete […]
urria
2019 Triatloia
Gurutze Frades eta Eneko Llanos Basque Teameko enbaxadoreak, urteko txapelketa nagusiaren bila Konan
Eneko Llanos 13. aldiz lehiatuko da Konako Munduko txapelketan (2006tik beti izan da hitzorduan, iazko edizioan izan ezik) eta Gurutze Fradesek ondoz ondoko laugarren parte-hartzea izango du. Iurretako triatletak sailkapena eskuratu zuen urteko lehen Ironmanean, Port Elizabethen (Hegoafrika), erakustaldia eman ondoren. Hawaiin parte hartuko duten 35 emakumeen artean izango da Frades. Egunotan azken prestaketak egin […]
apirila
2019 Triatloia
Eneko Llanos Basque Teameko enbaxadoreak laugarren amaitu du Hegoafrikan
Eneko Llanos triatleta Port Elizabethera joan zen sasoiko zegoela baieztatzeko asmoz, urteko helburu nagusirako, Konako ironmanerako, txartela baduela jakiteak ematen dion segurtasunarekin. Oso ondo dagoela ziurtatu ahal izan du Hegoafrikan. Enekok hamargarren postuan, lasterketa burutik 56 segundora, amaitu du eguraldiagatik 1,6 kilometrora murriztu duten igeriketako zatia. Txirrindularitzako tartearen hasieran bederatzi gizonez osatutako taldea aurrean jarri […]
uztaila
2018 Triatloia
Zilarra Basque Teameko Rakel Mateo triatletarentzat Europako txapelketan
Bizkaitarra podimeko bigarren tokira igo da Tartun (Estonian) jokatu duten Europako paratriatloi txapelketan, PTS2 kategorian Iseo-Franciacortako ITU Paratriathlon World Series proban lortutako seigarren postuaren ostean, Rakel Mateo garaipen-gosearekin geratu zen eta gaur probari hasieratik ekin dio gose hori asetzeko asmoarekin. 2016tik Basque Team fundazioak bekatutako kirolariak ordu bat, 25 minutu eta 59 segundo behar izan […]
urria
2017 Triatloia
Gurutze Fradesek 22. postuan bukau du Hawaiiko Ironmana eta Eneko Llanosek 24.ean
Biek hobetu dituzte iazko denborak Gurutze Fradesek 22. postuan bukatu du Hawaiiko Ironmana, 9:45:51ko markarekin, iazko denbora ordu erdi hobetuz. Iazkoa bere lehenengo parte-hartzea izan zuen Konan eta urdaileko arazo batzuk tarteko, ez zuen batere gozatu. Aurten Iurretakoak aurrera egin behar izan du igeriketaren ondoren; tarte hori 35. postuan bukatu baitu, 01:04:58ko marka eginda. Bizikletako […]
Eneko Llanos laugarren izan da Nizako Ironmanean
Austriako Ironmanean bigarren postua erdietsi eta gero, gaur Eneko Llanosek laugarren tokian bukatu du Nizako Ironmanean, beroak eta eguzkiak baldintzatutako jardunaldian. Denis Chervot frantziarra lehenengoa izan da 3,8 kilometroko igeriketako tartean, Etienne Diemunch (10 segundora) eta Frederick Van Lierderen (16 segundora) aurretik. Eneko Llanosek erritmo onean burutu du tartea eta 1:39ra irten da uretatik. Txirrindularitzako […]
Eneko Llanos, bigarren Austriako Ironmanean
Eneko Llanos bere maila onenera itzuli da. Denboraldi honetan martxan hastea asko kosta zaio eta orain arte sabeleko arazoek Hawaiiko Ironmanera bueltatzeko bidea oztopatu diote, baina Austriako Ironmanean lortutako bigarren postuak bultzada eman dio. Proba sentsazio onekin bukatu du gasteiztarrak. Jan Frodeno alemana baino ez da Llanosen aurretik helmugaratu. Alemaniarra jaun eta jabe izan da […]
“Hawaiirako sailkapena lortu izanaz harro nago, gainera Brasilen eginda nire kirol ibilbideko ironmanik onena”
Gurutze Frades BASQUE TEAMeko distantzia luzeko triatletak bosgarren postuan bukatu zuen Hegoafrikako proba eta laugarren postuan Florinopolisekoa; emaitza horiek puntuak eman dizkiote urriaren 14an Hawaiiko hitzordu handian parte hartzeko pasea ematen duten KPR (Kona Point Ranking) zerrendako lehenengo 35 postuen artean egoteko Distantzia olinpikoarekin zerikusirik ez duten distantzia luzeko probak egiten dituen erresistentziako triatleta da […]
Gurutze Fradesek laugarren postua lortu du Florianópoliseko triatloian, Brasilen, eta ia ziurtatu du horrela Konarako txartela
Gurutze Frades 15. postuan irten zen uretatik, aurrealdeko taldearengandik 6 minutura jarriz, Elisabeth Gruber edo Kristin Moeler lagun zituela. Ohi bezala, Basque Teameko triatletak gogor ekin zion 180 kilometroko bizikletako tarteari eta baldintza klimatologikoak egokienak ez baziren ere, aurrera egin zuen apurka-apurka. Tarte hori 4:53:20ko denborarekin bukatu zuen, kategoriako hirugarren denbora partzial onena. Horri esker […]
Rakel Mateo triatleta 2016ko Rioko Paralinpiar Jokoetan lehiatuko da
Paratriatloiak Rioko Paralinpiar Jokoetan egingo du debuta eta Rakel Mateo izango da kirol horretan arituko den kirolarietako bat. Sailkapen fasea amaitu eta gero eta batzordeak plazak esleitu ostean, federazioak Mungiako paratriatleta zerrenda ofizialetan sartu du. Rakelek PT2ko kategorian parte hartuko du.
Ainhoa Murua triatleta proba ona egiteko ilusio eta gogoekin joango da Riora
Ainhoa Murua triatletak Basque Team eta Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa bisitatu ditu gaur. Prentsaurrekoan adierazi du Riora ilusioz beterik joango dela, eta han aurreko Jokoetan pilatutako esperientzia oso baliagarria izango zaiola. Ainhoa Murua triatletak hain zorrotza den diziplina batean oso gutxik lortu dutena egin du, laugarrenez Olinpiar Joko batzuetarako sailkatzea: Atenas, Beijing, Londres eta, orain, […]
Basque Teameko Ainhoa Murua triatletak bere laugarren olinpiar jokoetan parte hartuko du
Espainiako Triatloi Federazioak gaur, maiatzaren 17an, ofizialki iragarri du Ainhoa Murua Rio de Janeiron lehiatuko dela. Ainhoa Murua triatletak hain zorrotza den diziplina batean oso gutxik lortu dutena egin du, laugarrenez Olinpiar Joko batzuetarako sailkatzea: Atenas, Beijing, Londres eta, orain, Rio. Sailkapena lortu izanak argi erakusten du BASQUE TEAMeko beka duen kirolariak triatloiaren munduko eliteari […]
apirila
2016 Triatloia
Eneko Llanos tritaletak gaur arratsaldean sinatu du Basque Teamek goi mailako kirola sustatzeko duen beka-programa
Fundazioko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, lagunduta, gaur sartu da arabarra 2016ko programan. Eneko Llanosi (Vitoria-Gasteiz, 1976) duatloi eta triatloien zaletasuna 16 urterekin piztu zitzaion eta 1995. urtean hasi zen profesionalki kirol honetan. 2000. urtean Sydneyn parte hartu zuen. Orduan izan zen diziplina hau olinpikoa lehen aldiz. Atenas 2004an berriro parte hartu zuen. Ez zuen 20. postua […]
martxoa
2016 Triatloia
Rakel Mateo, Basque Team-en beka programan sartu den lehen paratriatleta
Rakel Mateok eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, eguerdian sinatu dute beka. Maila goreneko euskal kirolariei laguntza eskaintzen dien programan sartu den lehen paratriatleta da Rakel. Bizkaitarrak aukera asko ditu Rioko Paralinpiar Jokoetarako sailkatzeko. Mungian bizi eta entrenatzen den Rakel Mateo (Mungia, 1975) kirola praktikatzen hasi zen bere ezker hankan lesio larriak eragin zizkion […]