TaniaCalvo
BIO
Tania 14 urterekin hasi zen pistako txirrindularitzan, bere aitak zuen zaletasunak bultzatuta, baina orduan ez zuen pentsatu kirol hau bere ogibide bilakatuko zenik. Une txar eta onetan senitartekoak eta lagunak dira bere zutabeak. Azken urteetan garapen fisiko ikaragarria izan du, baita kirol mailakoa ere. Oso gazte hasi zen nazioarteko txapelketetan, eta bere buruarekin oso kritikoa izaten da denboraldiaren amaieran; esan daiteke hobekuntza bilatzen duela etengabe. Apurka-apurka bere ametsak betetzen ari dira, izan ere, Olinpiar Joko batzuetan parte hartzeko zuen ametsa egi bihurtu zen Rion.
Brasilgo hiriburuan lehiatzeko txartela eskuratu zuen Londreseko Munduko txapelketako taldekako abiadura proban zortzigarren postua lortu zuenean Helena Casasekin batera.
Bere lehen olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, Taniak diploma bat irabazi zuen taldekako abiadura proban erdietsitako zazpigarren postuari esker. Horrez gain, 19. postuan bukatu zuen banakako abiadura proba eta 21. postuan keirina.
2016a arrakastaz beteriko urtea izan zen Taniarentzat. Europako azpitxapelduna izan zen Helena Casasekin batera Saint Quentin-en Yvelinesen jokatutako taldekako abiadura proban eta gainera brontzezko domina irabazi zuen banakako abiaduran. Munduko Kopetan ere oso ondo aritu zen eta dominak poltsikoratu zituen Glasgown, Apeldoornen eta Calin.
2017an Hong Kongen jokatutako Munduko txapelketan helburuak bete zituen lehen zortzien artean sartuta, bai taldekako abiaduran, bai 500 metroko proban. 2018an eta 2019an jokatutako Munduko Kopetan toki horietan mugitu da baina zoritxarrez ez du helburu nagusia bete, Tokyo 2020rako sailkatzea.
Gure nagusiak
Babesleak