Munduko Kopan gora egin dute Leire Olaberriak eta Tania Calvok, aukera olinpiarrei eutsiz
07-abendua-2015

Munduko Kopan gora egin dute Leire Olaberriak eta Tania Calvok, aukera olinpiarrei eutsiz

Tania Calvo

Pistako txirrindularitzako Munduko Kopako bigarren proba jokatu da Cambridgen (Zeelanda Berria), eta Basque Teamek babesten dituen Leire Olaberriak eta Tania Calvok sailkapen nagusian aurrera egin dute lortutako emaitzei esker. Olaberriak 11. amaitu zuen Omnium proba, eta sailkapen nagusian hirugarren jarri da, dezente estutu den lehian Rio 2016ko aukerei eutsiz. Scratchean ere aritu zen Omniumean parte hartu zuten ia txirrindulari guztiekin batera, eta laugarren amaitu zuen. Tania Calvok, bere aldetik, Taldekako Abiaduran seigarren egin zuen Helena Casasekin bikotea osatuz, eta Munduko Kopan bosgarrenak dira. Keirinean ere aritu zen gasteiztarra, 9. amaituz. Sailkapen olinpiarra lortzeko kontuan hartuko diren hamar probetatik bi baino ez dira falta, Munduko Kopako azkena Hong Kongen (urtarrilaren 16 eta 17an) eta Munduko Txapelketa Londonen (martxoaren 2tik 6ra), eta oraingoz Leire Olaberria Omniumean eta Tania Calvo Taldekako Abiaduran barruan daude.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago